
199. zk., 2024ko urriaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
4680
AGINDUA, 2024ko irailaren 30ekoa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Hernani farmazia-eskualdean deitutako farmazia-bulegoen titulartasuna lortzeko merezimenduak baloratzeko batzordeko kideak.
2024ko ekainaren 4ko aginduaren bitartez (2024ko ekainaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 121. zenbakian), hasiera eman zitzaion Astigarragako udalerrian, Hernaniko farmazia-eskualdean, farmazia-bulego bat sortzeko prozedurari.
Beraz, deitutako prozeduretan parte hartuko dutenen merezimenduak baloratzeko batzordea osatuko duten kideak izendatu behar dira, EAEko Farmazialarien Kontseiluak, Euskadiko Farmazien Elkarteak (EUSFARE) eta Farmazialari arduradunen, ondokoen, ordezkoen eta ez-jardunekoen elkarteek (AFRASSE eta PROFARM) egindako proposamenak jaso ondoren. Izan ere, hala xedatuta dago ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 3. artikuluan (338/1995 Dekretua, farmazia-bulegoak sortzea, lekuz aldatzea, ixtea eta jardunean jartzea arautzen duena; otsailaren 3ko 24/2004 Dekretuaren bidez aldatu zena).
Horregatik guztiagatik, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Honako pertsona hauek izendatzea 2024ko ekainaren 4ko aginduaren bitartez egin den deialdiko farmazia-bulegoaren titulartasuna eskuratzeko merezimenduak baloratzeko batzordeko kide:
Batzordeburua:
Titularra: Elena Santesteban Otazu andrea.
Ordezkoa: Ander Santamaría Ugarte jauna.
1. bokala:
Titularra: Pedro Rivero Rivero jauna.
Ordezkoa: Diana Ibáñez Villán andrea.
2. bokala:
Titularra: Cándida Losa Iglesias andrea.
Ordezkoa: Alaitz Golzarri Saiz andrea.
3. bokala:
Titularra: Mónica Martínez Santos andrea.
Ordezkoa: Luis María Sagarna Santamaría jauna.
4. bokala:
Titularra: Belén Elorrieta Gabella andrea.
Ordezkoa: Engartze Ortueta Errasti andrea.
5. bokala eta idazkaria:
Titularra: María Heras Burzaco andrea.
Ordezkoa: Gorka González de Zárate Ruiz jauna.
Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 30a.
Osasuneko sailburua,
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.
RSS