Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2024ko urriaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4679

AGINDUA, 2024ko irailaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Barakaldoko «Muxuka» haur-eskola pribatuaren baimena aldatzeko dena, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko unitateen erabilera aldatzeagatik.

Barakaldoko (Bizkaia) «Muxuka» haur-eskola pribatuaren titularra den «Maitane Peña García-Evelin Yisel Muñecas Soto-Javier Cotrino Zafra, CB» erakundeak eskatuta irekitako espedientea aztertu da. Espediente horren bidez, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko unitateen erabilera aldatzea eskatzen da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; 3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duena; Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua; otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatzen duena; 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan) eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2024-2025 ikasturtetik aurrera, Haur Hezkuntzako 1. zikloko 2-3 urte bitarteko haurrentzako unitate bat, 0-1 urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzeko baimena ematea Barakaldoko (Bizkaia) «Muxuka» haur-eskola pribatuari.

Bigarrena.– Unitatearen erabilera aldaketak ez du eraginik izango ikastetxearen ohiko funtzionamenduan eta ikastetxea Hezkuntza Sailaren Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:

Kode-zenbakiak: 015772 (EAE) eta 48018889 (unibertsala).

Izen generikoa: haur-eskola pribatua.

Izen espezifikoa: «Muxuka».

Titularra: «Maitane Peña García-Evelin Yisel Muñecas Soto-Javier Cotrino Zafra, CB».

Helbidea: Castilla y León 13.

Udalerria: Barakaldo.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate honako edukierakoak:

• 2 unitate 0-1 urte bitarteko haurrentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.

• 2 unitate 1-2 urte bitarteko haurrentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.

Hirugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena aldatzeko eskatu beharko du legezko ordezkariaren bitartez, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Laugarrena.– Era berean, zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 25a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala