
199. zk., 2024ko urriaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (134 KB - 3 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
4678
AGINDUA, 2024ko urriaren 2koa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita Gizarte Politiketako Sailburuordetzako lanpostu bat –goi-kargudunaren idazkaria (kodea: 520010; dotazioa: 146)– izendapen askez betetzeko deialdia.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Gizarte Politiketako Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari lanpostuaren titularra (kodea: 520010; dotazioa: 146) zerbitzu berezietan dagoenez, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, sail honek erabaki du agindu honen eranskinean aipatzen den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia iragartzea. Hona hemen deialdiaren
OINARRIAK
Lehenengoa.– Parte hartu ahal izateko baldintzak.
1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioek, eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Aipatutako baldintza berdinetan, honako hauek ere parte hartu ahal izango dute, lanpostuen zerrendan deialdiko lanpostuak halako langileek bete ditzaketela azaltzen bada berariaz: beste administrazio publiko batzuetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako karrerako funtzionarioek, Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek.
2.– Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda har dezakete parte deialdi honetan, honako egoera hauetan badaude izan ezik:
a) Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita badute. Ezingo dute parte hartu, egoera horrek dirauen bitartean.
b) Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik lanera itzuli baino lehen eszedentzian egon beharreko denbora bete ez badute.
3.– Eskatutako betekizunak bete beharko dira deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira betekizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.
Bigarrena.– Eskabideak.
1.– Hautagaiek Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera 15 egun balioduneko epean. Eskabidean, datu pertsonalak eta orain daukaten destinoa adierazi beharko dituzte hautagaiek.
2.– Hautagaiek eskaerarekin batera curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, eta bertan honako hauek adierazi:
a) Titulu akademikoak.
b) Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.
c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dauzkaten hizkuntza-ezagupenak eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.
Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Horiek dagoeneko Langileen Erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.
Hirugarrena.– Ebazpena.
Deialdi hau Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera gehienez hilabeteko epean.
Lanpostua lortzen duen pertsonak ezarritako epearen barruan hartu beharko du jabetzen lanpostua, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
AZKEN XEDAPENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 2a.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.
ERANSKINA
Lanpostua:
– Izena: goi-kargudunaren idazkaria (kodea: 520010; dotazioa: 146).
– Kokapena: Gizarte Politiketako Sailburuordetza.
– Saila: Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila.
– Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
– Kidegoak: C1 Administraria / D1 Administrari laguntzailea.
– Destino-osagarria: 18.
– Berariazko osagarria: VI-A.
– Hizkuntza-eskakizuna: 2.
– Derrigortasun-data: 2001-10-31.
Betekizunak:
– C1 edo D1 kidegokoa izatea.
– Era berean, beharrezkoa izango da administrarien kidegoan urtebeteko esperientzia edo administrari laguntzaileen kidegoan urte biko esperientzia izatea.
RSS