
199. zk., 2024ko urriaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 3 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSASUN SAILA
4677
AGINDUA, 2024ko irailaren 25ekoa, Osasuneko sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.
Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzan hutsik dago goi-kargudunaren idazkari lanpostua (520010 kodea, 132 dotazioa), eta Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legeko 102.2.c artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, Funtzio Publikoaren Zuzendaritzaren aldeko txostena emanda, eranskinean zehaztutako lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egitea erabaki du sail honek, betiere ondoko oinarriekin:
OINARRIAK
Lehenengoa.– Eranskinean eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete agindu honen bidez iragartzen den lanpostua.
Bigarrena.– Izangaiek Osasun Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorreko Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, eta bertan euren datu pertsonalak eta gaur egun duten destinoa zehaztu beharko dute. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasita.
Hirugarrena.– Lehiatzaileek, idazkiarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, datu hauek jasoko dituena:
a) Titulu akademikoak.
b) Administrazioan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak.
c) Egindako ikasketen eta ikastaroen berri, dakizkien hizkuntzak eta izangaiaren ustez adierazgarri izan daitezkeen bestelako merituak.
Eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.
Laugarrena.– Deialdi honen ebazpena Osasun sailburuaren aginduz izango da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta haren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Osasun sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren hurrengotik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENA
Agindu hau Euskal Herriko Aldizkarian argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 25a.
Osasuneko sailburua,
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.
ERANSKINA
Deialdiko lanpostua:
– Izena: Goi-kargudunaren idazkaria (520010 kodea, 132 dotazioa).
– Lekua: Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritza.
– Lantokia: Vitoria-Gasteiz.
– Kidegoa: C1 edo C2.
– Destino-osagarriaren maila: 18.
– Berariazko osagarria: VI-A.
– Hizkuntza-eskakizuna: 2.
– Derrigortasun data: 2022-12-31.
Lanpostuan aritzeko eskakizunak:
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko karrerako funtzionarioa izanik, jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.
– Administrari laguntzaileen eskala edo administrarien eskalakoa izatea.
– Adierazitako kidegoetako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara -eta, horrela, jarduneko zerbitzura itzuli- baldin eta derrigorrezko eszedentzian, beste administrazio publikoren baten zerbitzuak eskaintzen, suspentso egoeran edo borondatezko eszedentzian badaude. Baina, horretarako, egoera horientzako ezarritako epea beteta eduki behar dute.
RSS