
199. zk., 2024ko urriaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (134 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
4674
AGINDUA, 2024ko urriaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez, 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaiak karrerako funtzionario izendatzen dituena, administrazio-errekurtsoak baiestearen ondorioz.
Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez (2022-09-30eko eta 2022ko abenduaren 12ko EHAA), aldi baterako enplegua egonkortzeko ezohiko prozesurako deialdia egin zen kidego hauetan: Bigarren Hezkuntzako Irakasleak, Hizkuntza Eskola Ofizialak, Musika eta Arte Eszenikoak, Arte Plastikoak eta Diseinua, Maisu-Maistrak eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoak (desagertzear daudenak), bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialistak ere.
Hezkuntzako sailburuen hainbat aginduren bidez, izangaiek Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Aginduaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoak baietsi dira. Agindu horrek hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzea xedatu zuen.
Horren ondorioz, honako jarduketa hauek egin dira:
Langileriaren kudeaketa zuzendariaren 2024ko maiatzaren 14ko eta 17ko eta ekainaren 18ko ebazpenen bidez aldatu egin ditu 2023ko ekainaren 5eko Ebazpenak (2023ko ekainaren 16ko Ebazpenaren bidez zuzenduta). Ebazpen horiek, hain zuzen ere, argitara eman zituzten, hurrenez hurren, izangaiek lortutako behin betiko puntuazioak, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza Unitateek barematu beharreko merezimenduak eta lehiaketako puntuazio orokorrak.
Hezkuntzako sailburuaren 2024ko maiatzaren 22ko Aginduaren eta Hezkuntzako sailburuaren 2024ko ekainaren 28ko Aginduaren bidez, 2023ko ekainaren 21eko Agindu hori aldatu zen, eta hainbat espezialitatetan hautatu ziren agindu horietan zerrendatutako izangaiak.
Izangaietako baten berraztertzeko errekurtsoa onartzeak espezialitate batean egindako izendapenaren ordez beste batekin ordeztu beharra ekarri du, ondorio guztietarako. Horren eraginez, ordezko bat sartu behar izan da plaza huts bat geratzen den espezialitatean.
Hautatutako pertsonek deialdian parte hartzeko ezarritako baldintza orokorrak zein espezifikoak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, eta azterketa medikoa gainditu ondoren, bidezkoa da karrerako funtzionario izendatzea, baietsitako errekurtsoak egikaritzeko.
Azaldutakoaren arabera, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2023ko azaroaren 21eko Aginduaren I. eranskina aldatzea (Agindu horren bidez, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaiak karrerako funtzionario izendatu ziren), honako hauek sartzeko:
Jone Etxeandia Unamuno andrea, karrerako funtzionario izendatu behar dena Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Ingelesa espezialitatean.
Elisa Barrutia Trojaola andrea, Maisu-Maistren kidegoko Pedagogia Terapeutikoaren espezialitatean karrerako funtzionario izendatu behar dena.
Amagoia Etxebarria Bengoetxea andrea, karrerako funtzionario izendatu behar dena Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Euskara eta Literatura espezialitatean.
Ana Isabel Muñoz Ávila andrea, Maisu-Maistren kidegoko Pedagogia Terapeutikoaren espezialitatean karrerako funtzionario izendatu behar dena.
Naroa Ogando Ubiria andrea, karrerako funtzionario izendatu behar dena Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Euskara eta Literatura espezialitatean.
Eva Pineda García andrea karrerako funtzionario izendatu behar da desagertzear dagoen Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoko Gizartearentzako Zerbitzuen espezialitatean.
Pablo Calzada Martínez jauna, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Matematika espezialitatean karrerako funtzionario izendatu behar dena ondorio guztietarako, eta izendapena baliogabetzen duena irakasle kidego bereko Teknologia espezialitatean.
Agindu honen bidez apartatu honetan izendatutako pertsonak karrerako funtzionario gisa sartutzat joko dira 2023ko abenduaren 1etik aurrera.
Bigarrena.– Laura Cenzano Izquierdo andrea karrerako funtzionario izendatzea Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Teknologia espezialitatean. Izendapen horrek 2024ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, egun horretan bertan hasi baitzen lanean Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetan.
Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Interneteko helbide honetan argitaratuko da: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 3a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS