Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2024ko urriaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4653

EBAZPENA, 2024ko irailaren 30ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Batzordearen Erabakia, 2024an Espainian ardo-krisia destilatzeko ordainketa gehigarriak baimentzen dituena.

2024ko ekainaren 27an, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko ekainaren 18ko Agindua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (126. zk.). Agindu horren bidez, Errioxa Jatorri Deitura Kontrolatuaren babespeko ardoak destilatzeko ardoaren sektorerako 2024rako aparteko laguntzak onartzen dira.

Hirugarren Xedapen Gehigarrian honako hau ezartzen zen: «Agindu honetan araututako laguntzak ezin izango dira ebatzi, ezta ordaindu ere, harik eta Espainian 2024an ardo-krisia destilatzeko ordainketa gehigarriak baimentzen dituen Batzordearen Erabakia Espainiari jakinarazi arte. Jakinarazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, elikagaien kalitatearen arloan eskumena duen zuzendaritzako titularraren ebazpen baten bidez».

Jaso da Batzordearen 2024ko abuztuaren 1eko Erabakia, Espainian 2024an ardo-krisia destilatzeko ordainketa nazionalak baimentzen dituena, beraz, hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Batzordearen 2024ko abuztuaren 1eko Erabakia, Espainian 2024rako ardoaren krisi-destilaziorako ordainketa nazionalak baimentzen dituena. Erabaki horrek, 1. artikuluan, ordainketa nazionalak baimentzen ditu 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 216. artikuluarekin bat etorriz, 2024. urteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoan jatorria duten eta «Errioxa» jatorri-deiturak babesten dituen ardo beltz eta gorriak borondatez destilatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 30a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

IKER IGLESIAS EGUIA.


Azterketa dokumentala