Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2024ko urriaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4652

EBAZPENA, 2024ko irailaren 27koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko laguntzak (Lehiatu Inbertsioa Programa) Baloratzeko Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko apirilaren 16ko Aginduaren bidez, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta/edo garatzeko laguntzak emateko 2024ko deialdiaren oinarriak onartu ziren (Lehiatu Inbertsioa Programa). Bada, agindu horren 10. oinarriko 2. paragrafoak honako hau ezartzen du: «Inbertsio-eskaerak ebaluatu eta baloratzeko, Balorazio Batzorde bat eratuko da. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko hiru kidek osatuko dute. Horietako bat Enpresa Programaren arduraduna izango da. Beste biak, berriz, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikarien artetik aukeratuko dira, eta zuzendariaren ebazpen baten bidez izendatuko dira. Ebazpen horrek, era berean, adieraziko du nor izango den idazkaria eta nor batzordeburua. Balorazio Batzordea osatzen duten pertsona guztientzako ordezkoak ere izendatuko dira, aipatutako zuzendaritzako teknikarien artetik. Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak batzordearen osaerari buruz ematen duen ebazpena EHAAn argitaratuko da, batzordea eratu aurretik.»

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen ekainaren 23ko 18/2024 Dekretua ikusi da, non Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila kentzea eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila sortzea ezartzen baita.

EBATZI DUT:

Honako hauek izendatzea Balorazio Batzordeko kide. Batzorde horrek aztertuko eta ebaluatuko ditu Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 18ko Aginduaren bidez 2024. urterako deitutako laguntza-eskabideak. Agindu horren bidez, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2023ko deialdiaren oinarriak onartu ziren (Lehiatu Inbertsioa Programa). Halaber, egindako ebaluazioa zehazten duen txostena emango du, eta behin-behineko ebazpen-proposamenean oinarrituko da:

Aurrekoaren arabera, honako hauek osatuko dute Balorazio Batzordea:

Batzordeburua:

Elisa Torre-Enciso Enciso andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduraduna (titularra).

Beatriz Guinea Aramendi andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Kalitatearen eta Iruzurraren Kontrolaren arduraduna (ordezkoa).

Kideak:

Eduardo Castillo Díaz jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (titularra).

Pablo Arenas Alegría jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (ordezkoa)

Adolfo Rey Eguiluz jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari-lanak egingo dituena (titularra).

M.ª Cristina Ortega Álvarez andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari-lanak egingo dituena (ordezkoa).

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 27a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

IKER IGLESIAS EGUIA.


Azterketa dokumentala