Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2024ko urriaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4651

AGINDUA, 2024ko irailaren 17koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako elikagaien eta zuraren balio-kateetan lankidetzaren bidez berrikuntza sustatzeko 2024rako laguntzen deialdiaren oinarriak, NPEPE 2023-2027ren esparruan.

Nekazaritzako Politika Erkidea (NPE) sortu zenetik (1962. urtea), politika hori sektorearen erronketara eta herritarren behar berrietara egokitu da, ondoz ondoko erreformen bidez. NPEren azken erreforma 2021eko abenduan amaitu zen, hainbat erregelamendu argitaratuta. Erregelamendu horiek, kasuan kasuko erregelamendu eskuordetu eta betearazleekin batera, 2023-2027 aldian NPEren oinarriak eta hura aplikatzeko arauak finkatzen dituzte, egon daitezkeen luzapenak gorabehera.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2021/2115 Erregelamenduak, 2021eko abenduaren 2koak, nekazaritza-politika erkidearen esparruan (NPEren plan estrategikoak) estatu-kideek egin behar dituzten plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak ezartzen dituenak –Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatzen da eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) Erregelamenduak indargabetzen ditu–, funtsezko aldaketa dakar NPEn, emaitza zehatzak lortzera bideratutako politika izatera igarotzen baita, zeinak hiru helburu orokorrei lotuta baitaude: bat, epe luzera elikagaien segurtasuna bermatuko duen nekazaritza-sektore adimentsua, lehiakorra, erresilientea eta dibertsifikatua sustatzea; bi, ingurumenaren babesa, biodibertsitatea barne, eta klimaren aldeko ekintza babestea eta indartzea, eta, hiru, Batasunaren ingurumen- eta klima-helburuak lortzen laguntzea, besteak beste, Parisko Akordioari jarraikiz hartutako konpromisoak, eta landa-eremuetako ehun sozioekonomikoa indartzea. Helburu orokor horiek, era berean, bederatzi helburu espezifikotan banakatzen dira, jasangarritasunaren hiru zutabeetan oinarrituta, eta zeharkako helburu komun batekin osatuta: nekazaritza-sektorea modernizatzea landa-eremuetan, ezagutzaren, berrikuntzaren eta digitalizazioaren bidez.

Orientazio berri hori estatu kideen subsidiariotasun handiagoaren gainean egituratzen da; izan ere, estatuek diseinatu beharko dituzte, egoera eta premia espezifikoetan oinarrituz, euren esku-hartze propioak.

Ikuspegi berri horrekin, Espainiako Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) 2023-2027 aldirako Plan Estrategiko Nazionala egin du Espainiak, zeinaren helburua baita nekazaritzaren, elikagaien eta lana-eremuen garapen jasangarria, gizartearen elikagai-segurtasuna bermatzeko, sektore lehiakor baten eta landa-eremu bizi baten bidez. Plan estrategiko hori 2022ko abuztuaren 31n onartu zuen Europako Batzordeak, C (2022) 6017 Erabakiaren bidez.

Espainiako 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) Plan Estrategiko Nazionalean sartzen diren esku-hartzeak behar bezala ezarri eta kudeatu ahal izateko, beharrezkoa izan da tresna juridiko egokiak izatea, eta arau-sorta zabala prestatu da Estatuan, ondorio horietarako.

Euskal Autonomia Erkidegoan Espainiako Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027 Plan Estrategikoa ezartze aldera, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Euskal Autonomia Erkidegoan Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027 Plan Estrategikoa ezartzeko eta landa-eremuen karakterizazioa finkatzeko maiatzaren 28ko 66/2024 Dekretua egin du (2024ko ekainaren 11ko EHAA, 113. zk.).

Espainiako NPEPE horretan jaso dira bai lehen zutabearen esparruan programatutako laguntzarako esku-hartzeak (zuzeneko eta sektoreko laguntzak, NBEF funtsak finantzatutakoak), Estatuan zuzenean aplikatuko direnak, bai bigarren zutabeko landa-garapeneko esku-hartzeak (LGENF funtsak eta beste batzuek finantzatuak), autonomia-erkidegoetan abiarazi eta garatzen direnak, kasu bakoitzean ezarritako eskualde-berezitasunekin eta autonomia-erkidego bakoitzak lurraldean programatu dituen esku-hartzeen eta aurrekontuen arabera. Horren ondorioz, EAEren kasuan, zuzeneko ordainketez eta NBEF funtseko esku-hartze sektorialez gainera, landa-garapeneko 18 esku-hartze programatu dira (LGENF).

EAEn programatutako landa-garapeneko 18 esku-hartzeen artean (LGENF), 7161 eta 7162 esku-hartzeak daude, nekazaritzako elikagaien eta zuraren balio-kateetan proiektu berritzaileak garatzeko lankidetzari buruzkoak. Esku-hartze horiek lehen sektorearen modernizazio premiei erantzuteko dira; horretarako, ezagutza-trukea, berrikuntza eta nekazaritzaren eta landa-eremuen digitalizazioa bultzatzen dira, eta ikuspegi horiek bere jardunaren baitan hartzen ditu.

7161 esku-hartzearen helburua da Nekazaritza Berrikuntzarako Europako Elkartearen (EIP Agri) talde eragileak sortzen laguntzea, nekazaritzako elikagaien eta basogintzaren sektorean berrikuntza azkartzea eta lehen sektorea modernizatzeko premiei erantzutea ahalbidetuko duten proiektu berritzaileak gauzatzeko, eta, horretarako, ezagutzaren trukea, berrikuntza eta nekazaritzaren eta landa-eremuen digitalizazioa bultzatzea eta ikuspegi horiek bere egitea sustatzea. Talde eragileak, beraz, nekazaritzako elikagaien eta basogintzaren produktibitatera eta jasangarritasunera bideratzen dira, eta fokua ekoizpen-katearen mailan jartzen dute, lehen sektorearen zein landaguneen trantsizio berde eta digitalerako aldaketaren palanka gisa.

EIP Agri-ren talde eragileak Nekazaritzako Ezagutza eta Berrikuntza Sistemak (AKIS) NPEPEren zeharkako helburua lortzeko dituen laguntza-tresna nagusietako bat dira, eta, ondorioz, helburu horrekin lotutako premiei erantzun beharko diete.

7162 esku-hartzearen helburua lankidetza-taldeak sortzen laguntzea da, lankidetza-ekimen berritzaileak bultzatzeko, baina horiek ez dira EIP Agri-ren barruan egongo. Lankidetza-taldeen proiektuek testuinguru-baldintzak nahita aldatzera bideratuta egon beharko dute, batez ere lehen sektorearen eta landa-eremuen modernizazioa eta NPEren helburu espezifikoak guztiz lortzea mugatzen ari diren horiek.

Bi esku-hartze horiek jarraipena ematen diete aldez aurretik LGParen 16. neurrian eta, are zehatzago, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduan jasotako Europako politikei.

Hala, Eusko Jaurlaritzaren Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak laguntzei buruzko agindu hau diseinatu eta argitaratu du, lankidetzaren bidez berrikuntza sustatzeko asmoarekin. NPEren 2023-2027ko Plan Estrategikoan adierazitako egokitzapen bat du; bi esku-hartzeren bidez (7161 eta 7162) eta talde eragileen eta lankidetza-taldeen bidez, nekazaritza-sektorean berrikuntza aktibatzeko prozesuak gauzatuko dira, haien premien arabera, eta ezagutza, berrikuntza eta digitalizazioa trukatuz egingo da.

Esku-hartze horretan, nekazaritzarako ez diren baso- edo landa-garapeneko eremuekin lotutako lankidetza-taldeen eta talde eragileen proiektuak sartu ahal izango dira. Kasu horretan, Estatuko laguntzei buruzko arau hau aplikatu behar da: Europako Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko (EB) 2023/2831 Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa.

a) EIP Agri-ko (Nekazaritza-produktibitate eta -jasangarritasuneko Berrikuntzarako Europako Elkartea) talde eragileen berrikuntzarako laguntzak, nekazaritzako elikagaien eta basogintzaren sektorearen produktibitatera eta jasangarritasunera bideratutako proiektu berritzaileak garatzeko.

b) EIP Agri-rekin (lankidetza-taldeak) loturarik ez duten taldeen berrikuntzarako laguntzak, berrikuntza lehen sektorera daramatenak. Laguntza horiek testuinguru-baldintzak nahita aldatzera bideratuta egon beharko dute, batez ere lehen sektorearen eta landa-eremuen modernizazioa eta NPEren helburu espezifikoak lortzea mugatzen ari diren horiek.

Landa-garapenerako politikaren arabera, Europar Batasunak eta Euskal Autonomia Erkidegoak elkarrekin finantzatzen dituzten neurriak eta Estatuak ematen dituen laguntzak bateragarriak dira. Hala ere, Estatuak ematen dituen laguntzek muga jakin batzuen barnean egon behar dute eta kontrol-neurri jakin batzuk bete behar dituzte, koherentzia egon dadin bi politiken artean eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107., 108. eta 109. artikuluek lehiakortasunaren alorrean xedatzen dituzten arauak hertsiki bete daitezen; bistan denez, artikulu horiek landa-garapenari aplikatuko zaizkio.

Agindu honen bidez iragarritako laguntzak jasota daude Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2024., 2025. eta 2026. urteetarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan. Plan estrategiko hori Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko abenduaren 28ko Aginduaren bidez onartu zen (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2024., 2025. eta 2026. urteetarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzekoa), eta Eusko Jaurlaritzaren «www.euskadi.eus» webgunean argitaratuta dago, sailari buruzko eremuan, «Planak eta proiektuak» atalean.

Laguntza horiek emateko, honako xedapen hauetan ezarritakoaren arabera ebatziko da: 20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren eremuko dirulaguntzak arautzeari buruzkoa; 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei Buruzko Lege Orokorra; eta 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena.

Aurrekontu-zuzkidura nahikoa dago Euskal Autonomia Erkidegoko 2024. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 21/2023 Legeak baimendutako kredituen arabera, eta, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-araubideari dagokionez indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuan ezarrita dagoenari jarraikiz, laguntza-deialdi honek aurrekontu-estaldura nahikoa du.

Eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearekin bat etorriz (lege horren 26.4 artikuluaren arabera, Jaurlaritzako kide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, sailburuek beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskudantzia izango dute), honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako elikagaien eta zuraren balio-kateetan lankidetzaren bidez berrikuntza sustatzeko laguntzen deialdiaren oinarriak onartzea 2024rako (agindu honen eranskinean daude jasota), eta 2024ko ekitaldiko dirulaguntzen deialdia egitea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Indarraldia.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 17a.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.

I. ERANSKINA

1. oinarria.– Xedea eta izaera.

1.– Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako elikagaien eta zuraren balio-kateetan lankidetzaren bidez berrikuntza-proiektuak garatzeko laguntzen araubiderako deialdia egitea, 2023-2027 NPEPEren 7161 eta 7162 esku-hartzeen esparruan, 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) Plan Estrategikoan deskribatzen den moduan, EIP Agri-ko (Nekazaritza-produktibitate eta -jasangarritasuneko Berrikuntzarako Europako Elkartea) talde eragileen eta lankidetza-taldeen aldetik.

2.– Agindu honetan araututako laguntzen helburuak hauek dira:

a) Talde eragileen kasuan, nekazaritzako elikagaien eta basogintzaren sektorean berrikuntza azkartzea eta lehen sektorea modernizatzeko premiei erantzutea ahalbidetuko duten lankidetza-proiektuak gauzatzen laguntzea, eta, horretarako, ezagutzaren trukea, berrikuntza eta nekazaritzaren eta landa-eremuen digitalizazioa bultzatzea eta ikuspegi horiek bere egitea sustatzea.

b) Lankidetza-taldeen kasuan, 3. oinarrian adierazitako eta berrikuntzarekin lotutako premiei erantzuten dieten lankidetza-proiektu pilotuak gauzatzen laguntzea, EIP Agri-ren barruan egongo ez direnak.

3.– Agindu honen esparruan ematen diren laguntzak itzuli behar ez diren horietarikoak izango dira.

4.– Agindu honen esparruan ematen diren laguntzak talde eragileen eta lankidetza-taldeen lankidetza-proiektu berritzaileen garapenarekin zerikusia duten eta agindu honen 6. oinarriaren arabera hautagarri gisa jotzen diren zuzeneko eta zeharkako kostuak estaltzeko erabiliko dira esklusiboki.

5.– Inbertsioak eta gastuak urterokoak edo hainbat urtetarako izango dira, aurkezten diren proiektuak gauzatzeko denboraren arabera.

2. oinarria.– Definizioak.

Agindu honen ondorioetarako, honela ulertuko dira jarraian datozen definizioak:

1.– Nekazaritza: kontzeptuak barne hartzen du nekazaritzakoa dena, abeltzaintzakoa eta basokoa, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legeak xedatutakoarekin bat.

2.– Elikagaigintza: kontzeptu honen barnean sartzen dira nekazaritzatik, arrantzatik, arrain-haztegietatik, ehizatik eta mikologiatik datozen produktuak edo beste jatorri natural batetik datozenak ekoiztea, eraldatzea, ontziratzea eta merkaturatzea, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako 2008ko abenduaren 23ko 17/2008 Legeak ezarritakoarekin bat.

3.– Nekazaritza-produktibitate eta -jasangarritasuneko Berrikuntzarako Europako Elkartea (EIP Agri): nekazaritza-sektorean berrikuntza azkartzea helburu duen Europar Batasunaren tresna da. Helburua da sektore hori lehiakorragoa, efizienteagoa eta ingurumenarekiko errespetuzkoagoa izatea, eta, aldi berean, elikagaien, pentsuen eta biomaterialen hornidura egonkorra bermatzea.

4.– Lankidetza: helburu bera duten pertsona edo entitate biren edo gehiagoren artean garatutako lan-estrategia, kide bakoitzaren interes indibiduala baino harago doana eta lan-metodo osagarriak eta lankidetzakoak erabiltzen dituena.

5.– Berrikuntza: produktu (ondasun edo zerbitzu) edo prozesu (besteak beste, ekoizpena, antolaketa-metodoak, barne-praktikak, merkaturatzea edo marketina barne) berri bat sortzea, edo nabarmen hobetutako bat, eta balizko erabiltzaileen eskura jarri ahal izango dena. Aginduaren ondorioetarako, berrikuntza gisa hartuko da, halaber, nahitaez berria ez den produktu edo prozesu bat testuinguru geografiko berri batean garatzea, betiere balio-ekarpen nabarmen bat badakarkio. Agindu honen ondorioetarako, testuinguru geografikoaren irismena Euskal Autonomia Erkidegoa da.

6.– Dinamizazio-agentea: agindu honen ondorioetarako, lankidetzaren bidez berrikuntza-proiektu bat gauzatuko dela bermatzeko ardura izango duen pertsona fisikoa edo juridikoa, onuradunek helburu bera izanik eta lehen sektorean eragina izango duelarik. Proiektua onartutako proposamenean ezarritako baldintzetan ezartzen dela zainduko du, eta hauez arduratuko da: jarduketen jarraipena egiteaz eta talde eragilea edo lankidetza-taldea osatzen duten agenteen arteko konexioaz eta ulermenaz.

7.– Lankidetzako berrikuntza-proiektua: eskala txikiko proiektua, denbora-ahalegin mugatua duena eta EAEko eta landa-eremuetako nekazaritzako elikagaien eta zuraren balio-kateen aplikazio-eremuetan egiteko dena, proiektuaren partzuergoak partekatutako helburua betetzeko hauteman den premiari erantzuteko proposatutako konponbide berritzailea probatzeko. Agindu honen ondorioetarako, ez da berrikuntza-proiektutzat hartuko hau gertatzen denean:

– Zerbitzu-azpikontratatze hutsa direla agerian uzten denean.

– Helburu indibidualen batura bat dagoela ikusten denean, zehaztutako helburu komunik gabe.

– Ezagutza berria sortzeak proiektu berritzailearen ezarpenak berak baino pisu handiagoa duenean aurrekontuari edo ekintzari dagokienez.

– Irismena azterketa- edo diagnostiko-fasera mugatzen denean.

– Ideia ez denean berria, ordurako ezarrita dagoenean edo ez dakarrenean balio-ekarpenik.

– Talde eragilea edo lankidetza-taldea osatzen duten pertsona fisiko edo juridiko onuradunen arteko aurrekontu-oreka ez denean egokia.

8.– Landa-eremuetako garapenerako nekazaritzakoa ez den proiektua: proiektu hauetan, helburua ez dago nekazaritza-produktuak ekoiztearekin lotuta (nekazaritza-produktutzat Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 1. eranskinean azaltzen diren produktuak hartuta). Ondorio horietarako, nekazaritzakoak ez diren proiektuak honako hauek dira: Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean ageri ez den produktu bat emaitza gisa duten nekazaritza-produktuak eraldatzea edo merkaturatzea dute helburu.

3. oinarria.– Laguntza-ildoak.

Agindu honetako 1. oinarriko xedea lortzeko, laguntza-ildo hauek ezartzen dira:

1.– 1. Ildoa (NPEPEren 7161 esku-hartzea) (2021/2115 Erregelamenduaren aplikazioa, 77.1.a) artikulua): EIP Agri-ko talde eragileek proiektu berritzaileak gauzatzeko laguntzak, nekazaritzako elikagaien eta basogintzaren sektorearen produktibitatera eta jasangarritasunera bideratzen direnak, eta fokua ekoizpen-katearen mailan jartzen dute, lehen sektorearen zein landaguneen trantsizio berde eta digitalerako aldaketaren palanka gisa. Talde eragileek NPEren zeharkako helburuari eta NPEren helburu espezifiko bati edo gehiagori erantzun beharko diete. Hain zuzen, nekazaritza eta landa eremuak modernizatzean datza, ezagutza, berrikuntza eta digitalizazioa sustatuta eta amankomunean jarrita nekazaritza eta landa eremuetan, eta nekazariek horiek har ditzaten sustatuta, ikerkuntzarako sarbidea, berrikuntza, ezagutza trukea eta prestakuntza hobetuz.

2.– 2. Ildoa (NPEPEren 7162 esku-hartzea) (2021/2115 Erregelamenduaren aplikazioa, 77.1.f) artikulua): Lankidetza-taldeek egiten dituzten proiektu berritzaileak gauzatzeko laguntzak, nekazaritza, nekazaritza eta elikagaigintza eta landa-ingurunea modernizatzeko testuinguru-baldintzak sortzen laguntzen dutenak eta, gutxienez, NPEren helburu hauetako bat betetzen dutenak:

– Merkatuarekiko orientazioa hobetzea eta epe labur eta luzera nekazaritza-ustiategien lehiakortasuna areagotzea, era berean ikerketari, teknologiari eta digitalizazioari arreta handiagoa eskainiz.

– Nekazariak balio-katean duen posizioa hobetzea.

– Klima-aldaketara egokitzen eta hura arintzen laguntzea, besteak beste berotegi-efektuko gasen emisioak murriztuz eta karbono-harrapaketa hobetuz, bai eta energia jasangarria sustatzea ere.

– Garapen jasangarria eta baliabide naturalen (ura, lurzorua eta airea) kudeaketa efizientea sustatzea, bereziki mendekotasun kimikoa murriztearen bidez.

– Biodibertsitatearen galera geldiarazten eta alderantzikatzen laguntzea, ekosistemen zerbitzuak indartzea, eta habitatak eta paisaiak kontserbatzea.

– Enplegua, hazkundea eta genero-berdintasuna sustatzea –besteak beste, emakumeen parte-hartzea nekazaritzan–, baita landa-eremuetako gizarte-inklusioa eta tokiko garapena ere, hala nola bioekonomia zirkularra eta basogintza jasangarria.

– Elikaduraren eta osasunaren arloko eskakizun sozialei Batasuneko nekazaritzak ematen dien erantzuna hobetzea, bereziki, modu iraunkorrean ekoitzitako kalitate oneko elikagaiei, elikagai seguruei eta nutritiboei emandako erantzunarena, elikagai gutxiago xahutzea, bai eta animalien ongizatea hobetzea eta mikrobioekiko erresistentzien aurka borrokatzea ere.

– Sektorea zeharka modernizatzea, nekazaritzan eta landa-eremuetan ezagutza, berrikuntza eta digitalizazioa sustatuz eta partekatuz, eta horien ezarpena sustatuz.

3.– Agindu honen esparruan eman beharreko laguntzak, basogintzarekin edo landa-garapeneko nekazaritzakoak ez diren eremuekin zerikusia duten talde eragileen eta lankidetza-taldeen proiektuei buruzkoak direnean, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2023ko abenduaren 13ko Batzordearen 2023/2831 (EB) Erregelamenduan ezarritako minimis erregimenari heltzen diote.

4. oinarria.– Onuradunak.

1.– 1. ildoari dagozkion laguntzetarako, nekazaritzako elikagaien edo basogintzaren sektorea modernizatzeko proiektu berritzaile bat gauzatzeko eratutako talde eragileko kide diren pertsona fisiko edo juridikoak, administrazio publikoak barne.

2.– 2. ildoari dagozkion laguntzetarako, fokua nekazaritzako elikagaien edo basogintzaren sektorearen premietan, edo nekazaritzako elikagaien edo basogintzaren balio-katearekin eta ingurumenarekin edo landa-ingurunearekin dituen harremanetan jartzen duen proiektu berritzaile bat gauzatzeko eratutako lankidetza-talde baten kide diren pertsona fisiko edo juridikoak, administrazio publikoak barne.

3.– Talde eragileei eta lankidetza-taldeei ez zaie nortasun juridikorik eskatuko. Talde eragileak eta lankidetza-taldeak alderdi interesdunek eratuko dituzte, lankidetza-hitzarmen edo -akordio baten bidez, eta ezarri beharreko proiektuaren memoria teknikoa eta finantzarioa egingo dute. Memoria horren edukia III. eranskinean jasota dago.

4.– Nortasun juridikorik gabeko talde eragileek eta lankidetza-taldeek onuradun bat izendatu beharko dute taldearen ordezkari bakar gisa, taldeari dagozkion betebeharrak betetzeko behar besteko ahalordeekin gaituta. Onuradun ordezkari hori izango da laguntzaren eskaera egingo duena eta laguntzaren funtsak jasoko dituena, zeinak entitate bazkideen artean banatu beharko dituen, dagokionaren arabera.

5.– Ez da babestuko ikerketa-organismoek soilik parte hartzen duten taldeen (talde eragilea eta lankidetza-taldea) lankidetza.

6.– Agindu honetan aintzat hartutako laguntzak eskuratu ahal izateko, talde eragilea edo lankidetza-taldea eratu beharko dira, eta ezaugarri hauek izan beharko dituzte:

– Talde eragileak edo lankidetza-taldeak, gutxienez, nortasun fisiko edo juridiko bereizia duten eta elkarren arteko harreman organiko edo funtzionalik ez duten hiru pertsona fisikok edo juridikok osatuko dituzte.

– EIP Agri-ren talde eragileen kasuan, nahitaezkoa izango da nekazaritzako elikagaien edo zuraren balio-kateko lehen sektore produktiboko (nekazaritza, abeltzaintza, basogintza) ordezkari batek (gutxienez) onuradun gisa parte hartzea.

– Talde eragileek eta lankidetza-taldeek dinamizatzailearen figura izan beharko dute ezinbestean, agindu honen 2. oinarrian jasotako definizioaren arabera. Dinamizatzaile hori zerbitzuak emateko kontratatu ahal izango da. Edo, bestela, eginkizun hori onuradunetako bati egokitu ahal izango zaio, baldin eta bazkide horrek proiektuan dinamizazio-agentea izateaz gain bestelako eginkizun osagarriak baditu.

– Talde eragilearen edo lankidetza-taldearen partzuergoaren ordezkari den pertsona fisikoak edo juridikoak EAEn izan beharko du egoitza soziala.

7.– Berrikuntza-proiektuaren lurralde-eremua EAE izango da.

5. oinarria.– Finantzaketa.

1.– Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko 2.332.000 euro bideratuko dira. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatuko dira, LGENF funtsaren % 80ko eta % 43ko kofinantzaketa-tasarekin, hurrenez hurren, 3. oinarrian jasotako 1. eta 2. ildoetarako, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategiko Nazionalean xedatutakoaren arabera.

2.– Funtsak honela banatuko dira:

A) Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura, 774.240 euro; honela banatuko dira:

1.– 1. ildoko laguntzetarako, 300.000 euro erabiliko dira. 154.067 euro 2024. urteko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 145.933 euro, 2025. urterako konpromiso-kredituari.

2.– 2. ildoko laguntzetarako, 474.240 euro erabiliko dira. 243.550 euro 2024. urteko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 230.690 euro, 2025. urterako konpromiso-kredituari.

B) Batasunaren LGENF funtsaren kontura, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Organismo Ordaintzaileak egiten dituen ordainketen bidez, 1.557.760 euro ordainduko dira; horietatik:

1.– 1. ildoko laguntzetarako, 1.200.000,00 euro erabiliko dira. 616.270 euro 2024. urteko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 583.730 euro, 2025. urterako konpromiso-kredituari.

2.– 2. ildoko laguntzetarako, 357.760 euro erabiliko dira. 183.730 euro 2024. urteko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 174.030 euro, 2025. urterako konpromiso-kredituari.

3.– Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren programak gauzatzean agortu gabeko aurrekontu-baliabideak geratzen badira, oinarri arautzaile honen 1. apartatuan jasotako zenbatekoak gehieneko zenbatekoaren % 30 arte gehitu ahal izango dira. Igoera laguntza-ildoen artean banatuko da, bakoitzak gehieneko zenbatekoarekiko duen proportzioaren arabera.

Gehieneko zenbatekoa handitzea xedatzen duen ebazpena deialdia ebatzi baino lehen emango da, eta Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak edo eskumenei dagokienez baliokidea den pertsonak egingo du. Ebazpena, halaber, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da, deialdi hau ebatzi aurretik.

6. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

1.– 1. eta 2. ildoetan aintzat hartutako laguntzetarako kategorien arabera multzokatuta, diruz lagundu daitezkeen kontuak honako hauek izango dira:

a) Proiektuari atxikitako langileen kostuak, proiektuan diharduten neurrian. Langileen kostuak ez dira proiektuaren kostu hautagarri guztien % 60 baino handiagoak izango, eta ekoizleen kasuan, kostua orduko 19,80 eurotan kalkulatu da, erreferentzia gisa, 2024rako finkatutako erreferentziazko errentaren arabera. Onuradun batek dinamizatzailearen eginkizunak egiten baditu, horretan diharduten barneko langileen gastuak ezin izango dira proiektuaren gastu hautagarri guztien % 6 baino handiagoak izan.

b) Zeharkako kostuak: justifikatu ezin diren kostu orokorrak (adibidez, alokairua, ura, argia, etab.), pertsonalaren zuzeneko kostu hautagarrien % 15eraino.

c) Zerbitzuak ematea: partzuergoko kide ez den pertsona edo entitate baten kanpo-zerbitzuak. Hor sartzen dira, besteak beste, aholkularitzako gastuak, azterketak, komunikazioa eta prestakuntza, edo berrikuntzarako lankidetza dinamizatzeko agentearen balizko kontratazioa. Zerbitzuak emateari lotutako gastuek ez dute gaindituko proiektuaren kostu hautagarrien guztizkoaren % 60. Dinamizazio-agente bat kontratatzeagatiko gastuek ezin izango dute proiektuaren gastu hautagarrien guztizkoaren % 6 gainditu.

d) Ekipamendu-, azpiegitura- eta prototipo-ondasunak. Ekipamendu- eta azpiegitura-ondasunen kasuan, proiektu berritzaileak irauten duen artean egiten diren alokairu- edo amortizazio-gastuak hauta daitezke. Eta ezingo dute gainditu proiektuaren gastu hautagarri guztien % 30. Prototipoak % 100ean lagundu ahal izango dira diruz.

e) Material suntsikorra.

f) Lekualdaketak eta mantentzea.

g) Beste gastu batzuk: hala nola jabetza intelektualaren edo industrialaren inskripzioa, kanpo-auditoretza, itzulpenak, inskripzioak, ekitaldien antolaketa, etab. Kanpo-auditoretzako gastuak diruz lagundu ahal izango dira, gehienez ere 2.000 euroan proiektu bakoitzeko.

2.– Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean, gutxienez hiru eskaintza –entitate hornitzaile ezberdinenak– eskatu beharko ditu entitate onuradunak, obrarako konpromisoa kontratatu aurretik, zerbitzua eman aurretik edo ondasuna entregatu aurretik, salbu eta haien ezaugarri bereziak direla-eta merkatuan ez den aski entitate haiek egin, eman edo entregatzeko, edo salbu eta dirulaguntza emateko ebazpenaren aurretik ez den egin eta ordaindu gastua.

Aurkeztutako eskaintzen arteko hautapena (justifikazioan aurkeztuko dituzte eskaintzok) efizientzia- eta ekonomia-irizpideei jarraikiz egingo da, eta memoria batean berariaz justifikatu beharko dute proposamen ekonomikoki abantailatsuena hautatzen ez dutenean. Era berean, ondasuna edo zerbitzua salbuespenezkoa bada edo merkatuan emaile edo hornitzaile aski ez bada, justifikazio-memoria bat aurkeztu beharko da, hiru eskaintza aurkezteko ezintasunari buruz.

Ekipamendu- eta azpiegitura-ondasunen kasuan, amortizazio-gastua lagungarritzat hartuko da, eta ez da beharrezkoa izango hiru eskaintza aurkeztea, baldin eta dirulaguntza eskatu baino lehenago egindako inbertsioetatik eratorritakoa bada.

3.– Diruz lagundu daitezkeen eta 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko abenduaren 31ra bitartean egiten diren gastu guztiak aukeratu ahal izango dira urteko proiektuen kasuan, eta 2025eko abenduaren 31ra bitartean egiten direnak urte anitzekoen kasuan, betiere laguntza-eskaera aurkeztu aurretik ez bada lankidetza-proiektua guztiz gauzatu.

4.– Diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa proiektuko 400.000 euro izango da. Dena den, gehieneko zenbateko hori Europako Batzordeak Espainiako 2023-2027 NPEren Plan Estrategikoaren aldaketak onartzearen baldintzapean geratuko da. Aldaketa horien artean dago, besteak beste, mikroenpresentzako laguntzaren ehunekoaren igoera. Bestela, proiektu bakoitzeko, diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa 200.000 eurokoa izango da.

7. oinarria.– Onuradun izateko betekizun orokorrak.

1.– Onuradun izaera eskuratzeko, betekizun orokor hauek bete beharko dira:

a) Diruz lagundu daitezkeen jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.

b) Diruz laguntzekoak diren gastuak ez daitezela 2024ko urtarrilaren 1ekoak baino lehen egindakoak izan. Ekipamendu- eta azpiegitura-ondasunen amortizazio-kostuak izan ezik, Agindu honen 5. oinarriaren 2. puntuaren 4. apartatuaren arabera.

c) Betebehar fiskalak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan beharko dituzte eskatzaileek, baita dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak ere, bat etorrita Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen edo dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa berau (2023ko otsailaren 17ko EHAA, 34. zenbakia). Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da, baldin eta zorrak geroratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, gaineratutako zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada.

Betekizun hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.

d) Pertsona juridikoen kasuan, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean legez eratuta eta dagokion erregistroan behar bezala inskribatuta egotea. Era berean, zuzenbidearen arabera ahalorde askietsiak dituen lege-ordezkari bat izan beharko dute.

e) Eskatzailea nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen talde bat edo ondasun-erkidego bat bada, agindu honen eranskin gisa erantsitako egikaritze-akordioa bete beharko du eskaeran, taldekide guztiek sinatuta, bai eta ordezkari edo ahaldun bakar gisa izendatutako pertsonak ere.

f) Dirulaguntzaren onuradun den pertsona fisikoa edo juridikoa ez egotea krisian den enpresatzat hartuta, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).

Eskakizun hori nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldekideei edo ondasun-erkidegoei aplikatuko zaie, horiek dirulaguntza eskatzen dutenean.

g) Entitate eskatzaileak eskaeran jakinarazi beharko du laguntza hauen helburu bererako bestelako diru-sarrera, laguntza edo dirulaguntzarik eskatu dienetz ente publiko edo pribatuei, eta horien aldetik dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabide ekonomikoak jaso dituenetz. Hala badagokio, entitateak eranskineko dagokion atalean zehaztuko ditu emailea, eskatutako zenbatekoa eta emandako zenbatekoa, eta benetan emandako diru-sarrerak kontuan hartuta egin beharko du aurrekontua.

2.– Ezin izango dira dirulaguntzen onuradun izan abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan debekutzat jotzen diren gorabeheraren batean daudenak:

a) Dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukerarik gabe utzita epai irmo baten bidez zigortutakoak edo prebarikazioagatik, funtzionario-eroskeriagatik, ondasun publikoak bidegabe eralgitzeagatik, influentzia-trafikoagatik, iruzur egiteagatik eta legearen aurkako ordainarazpenengatik edo hirigintza-delituengatik epai irmo baten bidez zigortutakoak.

b) Borondatezko konkurtso-deklarazioa eskatu dutenak; kaudimengabetzat jota daudenak prozeduraren batean; konkurtsoan deklaratuta daudenak, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek; esku-hartze judizialaren pean edo desgaituta daudenak, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe dagoelarik.

c) Administrazioarekin egindako edozein kontratu ebazpen irmoz suntsiarazteko arrazoiak sorrarazi eta arrazoi horien errudun deklaratuta daudenak.

d) Pertsona fisikoak, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak, baldin lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean badaude: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak dituztenak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

e) Zergen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez dauzkatenak, eta/edo dirulaguntzen itzulketaren ziozko betebeharrak beteta ez dauzkatenak.

f) Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurralde batean dutenak.

g) Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiboak edo penalak dituztenak, eta horretarako legezko debekuak dituztenak, sexu-diskriminazioagatiko debekuak barnean hartuta, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak onartutako Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 23.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

h) Ebazpen irmo bidez zehapena jaso dutenak, Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 109.4 artikuluan eta Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 116. artikuluan xedatutako terminoetan.

i) Ebazpen irmo bidez zehatua izan da, Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan xedatutako baldintzetan.

j) Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 45. artikuluan xedatutakoaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen bezala, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.

k) Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota bete ez izana, hura betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla frogatu gabe.

l) Elkarteen kasuan, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan xedatutako debekuen kausetan nahasita ez egotea. Halaber, ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, inskripzioa egiteko administrazio-prozedura eten ez izana, martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere dagokion erregistroan inskripzioa egin daitekeela dioen ebazpen judizial irmorik ematen ez den bitartean.

m) Era berean, ezingo dira dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.3 bis artikuluan zehaztutako ordainketa-epeak bete ez dituzten pertsona fisiko edo juridikoak. Manu horren arabera, entitate eskatzailea zuzenbide pribatuko entitatea denean, irabazi-asmoa duenean eta 30.000 eurotik gorako dirulaguntza denean bakarrik aplikatuko da debeku hori.

3.– Ezingo dira onuradun izan pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak edo ondasun-erkidegoak, baldin eta taldekideetako batek aurreko apartatuan adierazitako debekuren bat badu.

4.– Proiektuak ingurumenaren arloko eta arlo higieniko-sanitarioko arauak bete ditzala Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzekoa den berariazko araudiarekin bat (21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa, eta 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babestekoa).

5.– Ezingo da egon berreskuratze-agindu baten pean, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela, salbu eta hondamendi natural jakin batzuek eragindako kalteak konpontzera bideratutako laguntza-araubideak.

6.– Nekazarien elkarte eta antolakundeen kasuan, Emakume Nekazarien Estatutuaren urriaren 15eko 8/2015 Legean erabaki-organoetako ordezkaritza orekatuari buruz ezarritako mugak betetzea.

7.– Debeku horietako ezein ez dagokiola egiaztatzeko, 2. apartatuko e) letran eta m) paragrafoan ezarritakoa izan ezik, eskatzaileak erantzukizunpeko adierazpena egingo du, agindu honen eranskinean erantsitako ereduaren arabera. Eskatzailea nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen talde bat edo ondasun-erkidego bat denean, taldekide guztiek banan-banan sinatu beharko dute eranskin horretan jasotako adierazpena.

Dirulaguntza kudeatzen duen organoak noiznahi errekeritu ahal izango du aurkez dakiola erantzukizunpeko adierazpenean jasotako eskakizunak betetzearen egiaztagiriak. Halaber entitate onuradunak eman zaion laguntza edo dirulaguntza osoa justifikatu arte gerta litekeen edozein aldaketaren berri eman beharko du.

Erantzukizunpeko adierazpen batean jasotzen den datu edo informazioren batek funtsean zehaztasunik ez badu edo faltsua bada, edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu ez bada, edo adierazitakoa betetzen dela egiaztatzeko eskatutako dokumentazioa aurkeztu ez bada, diruz lagundutako jarduera bertan behera geratu beharko da egitate horren berri izaten den unetik bertatik aurrera, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, administratibo edo zibilak.

8.– 1. apartatuko e) letran ezarritako inguruabarra egiaztatzeko, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutakoari jarraituko zaio –agindu hori Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da–, eta organo kudeatzaileak ofizioz bilduko du inguruabar horiei buruzko informazioa, non eta interesduna aurka ez badago.

8. oinarria.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 14. artikuluan xedatutakoaren arabera, eskabideak Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari edo eskumenei dagokienez baliokidea denari aurkeztu beharko zaizkio:

Euskal Autonomia Erkidegoan Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027 Plan Estrategikoa ezartzeko eta landa-eremuen karakterizazioa finkatzeari buruzko maiatzaren 28ko 66/2024 Dekretuaren 11. artikuluaren arabera, dirulaguntzak izapidetzeko eskumena duen organoarekin harremanetan jartzeko bide elektronikoa soilik erabiliko da, aipatutako dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Laguntza-eskaeraren ereduaren oinarrizko edukia oinarri hauen II. eranskin gisa argitaratu da, eta interesdunak sinatu egin beharko du.

Bide elektronikoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta aurkeztuko dira eskabideak:

https://www.euskadi.eus/ servicios/1029308

Pertsona juridikoek eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan ezarritako gainerako subjektuek, tartean, nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak eta ondasun-erkidegoak, bitarteko elektronikoen bidez formalizatuko dute eskaera.

Eskaerak betetzeko, eredu normalizatuari jarraituko zaio, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoena:

https://www.euskadi.eus/servicios/1029308

3.– Eskabidearen ondorengo izapideak, 17. oinarriko justifikazioak barne, aurreko apartatuan adierazitako bide berberen bidez egingo dira, kanal elektronikoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta, «Nire karpeta» atalean:

https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

4.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak izapidetzeko moduari buruzko zehaztasunak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/servicios/1029308

5.– Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza, ahalordeen erregistro elektronikoaren bitartez:

https://www.euskadi.eus/ahalordeen-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/

6.– Helbide honetan ikus daiteke identifikaziorako eta sinadura elektronikorako zein bitarteko onartzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan:

https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

7.– Laguntza-eskabidearen edukiaren oinarrizko edukia oinarri hauen II. eranskinean eman da argitara. Eskabidearekin batera, hurrengo puntuetan ezartzen diren agiriak aurkeztu beharko dira.

Halaber, II. eranskinean agertzen den erantzukizunpeko adierazpena, pertsona fisiko edo juridiko eskatzaileak sinatu beharko du. Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen talde batek aurkeztutako eskaera bada, taldekide bakoitzaren II. eranskineko erantzukizunpeko adierazpena, kidea ordezkatzen duenak sinatuta.

8.– Laguntza eskatu duen talde eragilea edo lankidetza-taldea osatzen duten pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko dokumentazio hau aurkeztu behar da:

a) Pertsona juridikoek, entitatea eratzeko eskrituraren eta estatutuen kopia, dagokion erregistroan inskribatu dela adierazten duen zigilua jarrita.

b) Erantzukizunpeko adierazpena, eskatzaileak agindu honetako betekizun guztiak betetzen dituela, aurkezten dituen agiri guztiak egiazkoak direla eta 7. oinarrian ezarritako betekizunak betetzen dituela, hori egiaztatzeko dokumentazioa duela, eta Administrazioak eskatzen duenean haren esku utziko duela adieraztekoa.

c) Entitate eskatzaileak laguntza kuantifikatzeko aurkeztu nahi duen beste edozein dokumentazio osagarri.

9.– Gainera, nahitaezkoa izango da talde eragileari edo lankidetza-taldeari buruzko dokumentazio espezifiko hau aurkeztea:

a) Proiektuaren jarduerak berriak eta berritzaileak direla adierazten duen taldea ordezkatzen duen pertsonaren eta entitatearen erantzukizunpeko adierazpena.

b) Proiektuaren emaitzak zabaltzeko betebeharrak betetzeko konpromisoa hartzen duen taldea ordezkatzen duen pertsonaren eta entitatearen erantzukizunpeko adierazpena.

c) Onuradun eta partzuergoko kide guztiek sinatutako lankidetza-akordioa. Bertan, honako konpromiso hauek hartzen dituzte:

– Proiektuan egitea egokitu zaion zatia modu proaktiboan eta elkarlanean gauzatzea taldearen barruan.

– Laguntza osatzeko behar diren giza baliabideak eta finantza-baliabideak izatea.

– Taldearen ordezkariari edo ahaldunari proiektua ondo doala bermatzeko behar diren datuak ematea.

10.– Adierazitako dokumentazio administratiboaz gain, talde eragile edo lankidetza-talde bakoitzak memoria tekniko eta finantzario bat aurkeztu beharko du (III. eranskina), non ezarri nahi den proiektua deskribatu beharko baita. Memoria horrek, gehienez, 30 orrialde izango ditu, eta informazio hau jasoko du:

a) Proiektua garatzeko lankidetzak duen asmoaren deskribapena, bazkideek helburuak lortzeko duten egokitasunaren eta proposamenaren izaera berritzailearen deskribapena.

b) Proiektuaren definizio teknikoa:

– Erantzuna eman nahi zaion premia: hasierako egoera, proposatutako konponbidea eta proiektuan nola heltzen zaion.

– Proiektuaren helburuak.

– NPEren helburuekin eta Europako eta EAEko sektore- eta lurralde-politikekin bat etortzea.

– Lan-plangintza: lan-paketeak, ekintzak edo zereginak, hasiera- eta amaiera-datak, lantaldea, kronograma, mugarriak, entregatzekoak, etab.

– Espero diren emaitzak eta haiek balia ditzaketen azken erabiltzaileentzat duten garrantzia.

– Proiektuaren gauzatze-adierazleak eta emaitza.

– Proiektuak lehen sektorean duen eragina, nekazaritzaren jasangarritasunari dagokionez (ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa).

– Komunikazio- eta hedapen-plana.

– Emaitzak ustiatzeko plana (business plan).

c) Talde eragilearen edo lankidetza-taldearen osaera eta funtzionamendua:

– Onuradun bakoitzaren eta erantzun nahi zaion premiaren arteko harremana.

– Proiektuaren helburuak eta espero diren emaitzak lortze aldera, partzuergoko kide bakoitzaren garrantzia eta ekarpena.

– Emandako ezagutzen osagarritasuna.

– Lantaldea: proiektuan parte hartuko duten pertsonen curriculum-oharra edo nekazaritza-sektorean izan duten esperientzia, haien ekarpenari eta garatu beharreko zereginekin lotuta.

– Partzuergoaren gobernantza, dinamizazio-agentearen funtzioak barne hartuta.

d) Proiektuaren aurrekontu-definizioa:

– Aurrekontu osoa, talde eragilearen edo lankidetza-taldearen onuradunaren arabera banakatuta, eta urtearen arabera, urte anitzeko proiektuen kasuan.

– Aurrekontu osoa, talde eragilearen edo lankidetza-taldearen onuradunaren eta gastu-kategorien arabera banakatuta.

– Talde eragile edo lankidetza-talde onuradun bakoitzaren aurrekontua, gastu-kategorien eta zeregin-taldearen arabera. Dinamizazio-agentearen kostuak (barneko langileak edo zerbitzuak ematea, kasuaren arabera) aparteko ildo batean zehaztuko dira, proiektuaren beste zeregin bat bezala.

– Talde eragilearen edo lankidetza-taldearen onuradun bakoitzarentzat, proiektuari atxikitako barneko langileen gastuen banakapena, pertsonako orduko kostua eta proiektuko zeregin bakoitzari eta guztira eskainitako ordu kopurua adieraziz, zinpeko adierazpen baten bidez.

– Gastu-ildo bakoitza justifikatzen duen azalpen bat sartu beharko da.

1. ildoko talde eragileen kasuan, eta Europako Batzordeari behar bezala jakinarazteko (2022/1475 Betearazpen Erregelamenduaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera), «common format» dokumentua aurkeztu beharko da, webgune honetan eskuratu ahal izango dena:

https://www.euskadi.eus/euskadiko-npb-2023-2027-aren-dokumentazioa/web01-a2pac/eu/

11.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki egiaztatuko ditu NANa, IFK eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituelako ziurtagiriak. Hala badagokio, automatikoki egiaztatuko du 50 langile baino gehiagoko enpresek berdintasun-plan bat dutela eta nekazaritza-elkarte eta -antolakundeek beren erabaki-organoetan ordezkaritza paritarioa errespetatzen dutela. Hori guztia eskatzaileek edo onuradunek horretarako baimen espliziturik eman beharrik gabe, salbu eta berariaz aurka daudela adierazten bada; kasu horretan, dagokion ziurtagiria edo eskatutako dokumentua aurkeztu beharko du, hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikulua aplikatuz.

Bestalde, pertsona edo entitate eskatzailearen edo onuradunaren erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatuko da dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak betetzen direla.

12.– Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 3. paragrafoan ezarritakoarekin arabera, oinarri honen 8. paragrafoan eskatutako dokumentazioa administrazio honetan edo beste batean entregatzen denean, eta eskatzaileak berariaz deklaratzen badu dokumentu horietan ez dela aldaketarik egin, horiek aurkeztutzat joko dira.

Eskatzaileak adierazi beharko du zein administraziotan eta noiz aurkeztu diren dokumentuok, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak elektronikoki bilduko ditu bere korporazio-sareen bidez.

13.– Eskatzaileak berak aukeratzen duen hizkuntza ofizialean aurkeztu ahalko ditu laguntza-eskaera eta eskatutako agiriak. Era berean, laguntza-eskabidearen ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, entitate eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

14.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eskaerak oinarri arautzaile hauetan eskatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, interesdunari eskatuko zaio inguruabar hori zuzendu dezala hamar eguneko epe luzaezinean; hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko da, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpena jaso ondoren.

15.– Edonola ere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak talde eragileko edo lankidetza-taldeko kide diren pertsona fisiko edo juridikoei aurkeztutako eskabidean adierazitakoa egoki ulertzeko, ebaluatzeko eta eskaera izapidetzeko beharrezko iritzitako bestelako argibide edo agiri osagarriak eskatu diezazkioke.

9. oinarria.– Diruz lagundutako jardueren azpikontratazioa.

1.– Diruz lagundutako jardueraren gauzatze partziala hirugarrenei azpikontratatu ahalko die onuradunak, baldin eta hirugarren horiek ez badira onuradun. Proiektua egikaritzeko azpikontratuak ezin izango du guztizko aurrekontuaren % 60 gainditu.

2.– Baldin eta hirugarrenei kontratatutako jardueraren zenbatekoa dirulaguntzaren zenbatekoaren % 20 baino handiagoa bada (dirulaguntza 60.000 eurotik gorakoa izanik), idatzizko kontratua egin beharko da, zeina Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak baimendu beharko baitu kontratua formalizatu aurretik eta eskaera aurkeztu ondoren.

Kontratua formalizatzeko baimen-eskabidea laguntza-eskabidearekin batera aurkeztuko da.

Baimena emateko edo ukatzeko ebazpena gehienez ere bi hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, aurkezten den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igarotzean ez bada berariazko ebazpenik eman, eskabidea baietsitzat jo ahal izango da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan xedatutakoaren arabera, ofizioz hasitako prozeduretan gehienezko epea igaro ostean berariazko ebazpena eman eta jakinarazi ez bada, interesdunek ahalmena izango dute beren nahiak administrazio-isiltasunez ezetsitzat jotzeko.

3.– Kontratua ezin izango da zatikatu kontratuaren zenbatekoa murriztu eta 2. paragrafoko betekizunak betetzea saihesteko.

4.– Kontratistek onuradunaren aurrean baino ez dute betebeharrik izango, eta onuradunari dagokio diruz lagundutako jarduera ondo gauzatzeko erantzukizun osoa Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren aurrean.

5.– Aurreko apartatuan aurreikusitakoaren ondorioetarako, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak erabakiko du gauzatze osoa edo partziala egingo den lotutako pertsona fisiko edo juridikoekin.

6.– Alabaina, onuradunak ezin izango du hauekin itundu diruz lagundutako jarduera partez edo osorik egikaritzea:

7. oinarrian ezarritako betekizunak betetzen ez dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.

a) Kontratuaren xede den jarduera egiteko beste dirulaguntza batzuk jaso dituzten pertsona fisiko edo juridikoekin.

b) Eragiketaren kostu osoaren ehuneko bat ordainduko litzaiekeen bitartekariekin edo aholkulariekin, non eta ordainketa ez dagoen justifikatuta egindako lanaren edo emandako zerbitzuen merkatu-balioaren arabera.

c) Onuradunarekin loturaren bat duten pertsona fisiko edo juridikoekin, hauek gertatzen direnean izan ezik:

1) Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren aldez aurretiko baimena lortu izana.

2) Dirulaguntzaren zenbatekoa ez izatea atxikitako entitateak egindako kostuarena baino handiagoa. Kostua egiaztatzeko, onuradunaren gastuak egiaztatzeko ezarrita dauden baldintza berberak justifikatu beharko dira.

Pertsona fisiko edo juridikoekin edo nortasunik gabeko elkarteekin lotura dagoela joko da uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onetsitako Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren (38/2003, azaroaren 17koa) Erregelamenduaren 68.2 artikuluan jasotako zirkunstantziaren bat betetzen bada.

d) Deialdi eta programa honetan laguntza eskatu duten baina betekizunak betetzen ez dituztelako edo balorazio nahikoa lortu ez dutelako laguntzarik gabe geratu diren pertsona fisiko edo juridikoekin.

10. oinarria.– Balorazio-irizpide orokorrak.

1.– Proiektuak baloratzeko, balorazio-bloke hauek eta dagozkien puntuazioak izango dira kontuan (esleitutako puntuazioa eta bloke bakoitzean behar den gutxieneko puntuazioa):

– Garrantzia: proiektuak zer premiari erantzuten dion eta nola heltzen zaion lankidetzatik eta berrikuntzatik; helburuak; bat etortzea NPEPErekin eta Europako eta eskualdeko sektore- eta lurralde-politikekin. Blokeko puntuazioa: 25 puntu / Gutxieneko puntuazioa: 11 puntu.

– Eragina: azken erabiltzaileentzat lortutako emaitzen onuraren eta lehen sektorean izandako eraginaren sinesgarritasuna; gauzatze- eta emaitza-adierazleen kalitatea; komunikazioko eta dibulgazioko plana; emaitzak ustiatzeko plana (business plan). Blokeko puntuazioa: 30 puntu / Gutxieneko puntuazioa: 16 puntu.

– Ezarpena: lan-plangintza egokitzea proiektuaren helburuak lortzeko eta lankidetza eta berrikuntza bermatzeko. Blokeko puntuazioa: 25 puntu / Gutxieneko puntuazioa: 13 puntu.

– Baliabideak: taldearen osaera eta garrantzia; kide bakoitzaren rola eta ekarpena; lantaldearen egokitzapena eta ibilbidea; barne-gobernantza; aurrekontuaren egokitzapena. Blokeko puntuazioa: 20 puntu / Gutxieneko puntuazioa: 13 puntu.

2.– Laguntza jaso ahal izateko, 64 puntu lortu beharko dira gutxienez.

11. oinarria.– Laguntzak esleitzeko eta kuantifikatzeko prozedura.

1.– Agindu honetan araututako laguntzak lehiaketa bidez esleituko dira, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19.1 artikuluan xedatzen den moduan. Horren arabera, laguntzak emateko, aurkeztutako eskaerak konparatuko dira, horien lehentasun-ordena ezartzeko, agindu honen 10. oinarri arautzailean ezarritako balorazio-irizpideei jarraikiz. Hala, aipatu irizpideen arabera balorazio onena jaso dutenei bakarrik adjudikatu zaie laguntza.

2.– Laguntza-ildo bakoitzean, aurkezten den jarduketa-proiektu bakoitzari eman beharreko hasierako laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, aurkeztutako proiektuak konparatuko dira, eta agindu honetan finkatzen diren irizpide objektiboak eta balorazio-irizpideak aplikatuko zaizkie.

Balorazioaren emaitza gisa, aurkeztutako proiektuen zerrenda egingo da, proiektuak puntu gehien duenetik puntu gutxien duenera ordenatuta. Ondoren, laguntzak agindu honen 10. oinarrian ezarritako balorazio-irizpide orokorren arabera lortutako puntuazioari jarraikiz esleituko dira, funts guztiak agortzen diren arte.

3.– Puntuazio-berdinketa hausteko, irizpide hauek aplikatuko dira pixkanaka, ezarritako hurrenkera honen arabera:

a) puntuazio handiena lortu izana eraginaren blokean.

b) puntuazio handiena lortu izana garrantziaren blokean.

c) puntuazio handiena lortu izana ezarpenaren blokean.

d) puntuazio handiena lortu izana baliabideen blokean.

e) Aurreko irizpide guztien artean berdinketa badago: proiektuaren arduraduna emakumea izatea.

4.– Eskaerarik ez egoteagatik edo baldintzak ez betetzeagatik oinarri arautzaile hauetan adierazitako jardun-ildoren baterako esleitutako zenbatekoa agortzen ez bada, beste jardun-ildoari esleitutako zenbatekoa handitu ahal izango da, baina horrek ez du inola ere ekarriko bertan ezarritako gehieneko zenbateko osoa aldatzea.

Jardun-ildoei esleitutako zenbatekoen aldaketa hori onartzen bada, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak ebazpen bat eman beharko du, agindu honen 12.2 oinarri arautzailean adierazitako organo ebaluatzaileak horri buruz egiten duen txostena ikusi ostean. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Behin argitaratzen denean, ebaluazio-organoak oinarrietan ezarritako nahitaezko txostena egingo du, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21. artikuluaren 3. apartatuan ezarritakoaren arabera, eta, aldi berean, txosten hori organo kudeatzaileari helaraziko zaio, ebazpen-proposamena eman dezan.

12. oinarria.– Laguntzen kudeaketa eta Balorazio Batzordea.

1.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza da deialdi honetan araututako laguntzak kudeatzeko eskumena izango duena; ofizioz egingo ditu datuak zehazteko, ezagutzeko eta egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen diren jarduketa guztiak, eta gero datu horietan oinarrituko da ebazpen-proposamenak egiteko.

2.– Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, kide anitzeko organo bat eratuko da, Balorazio Batzordea izenekoa. Hiru pertsonak osatuko dute, eta horietako bat Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzako ikerketa-programen arduraduna izango da, zeina batzordeko lehendakaria izango baita. Beste bi kideak sailburuordetza horretako zuzendaritzetako baten teknikarien artean aukeratutako dira. Batzordearen idazkaria Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren zerbitzupeko pertsona bat izango da.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren ebazpen bidez izendatuko dira batzordeko kideak eta batzordeko idazkaria, bai eta haien ordezkoak ere. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da batzordea eratu aurretik, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan ezarritako errekusazioa egin ahal izateko, halakorik dagoenerako.

3.– Balorazio-batzordea baliozkotasunez eratuta geratuko da bilerak eta eztabaidak egiteko eta erabakiak hartzeko, baldin eta burua, idazkaria eta bokal bat bertaratzen badira. Kide anitzeko organo horren funtzionamenduari dagokionez, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. 18. artikuluetan ezarritako oinarrizko araubidea aplikatuko da. Horren ordez, ezarrita ez dagoen orotan, arau horren 19. 22. artikuluak aplikatuko dira.

4.– Balorazio-batzordearen funtzioak honako hauek izango dira:

a) Aurkeztutako eskaerak agindu honen 10. oinarri arautzailean ezarritako irizpideen arabera ebaluatzea.

b) Organo instrukzio-egileari txosten bat bidaltzea, egindako ebaluazioaren emaitza zehaztuta; txosten horretan, eskaeren balorazioa eta horien lehentasun-ordena zehaztuko dira.

c) Administrazio-errekurtsoa ebazteko eskumena duen organoari aholku ematea, organoak berak hala eskatuta, agindu honetan deitutako dirulaguntzak emateko ebazpena aurkaratzeko arrazoia balorazioa bera denean.

d) Balorazio-irizpide objektiboetan eta laguntzen kuantifikazio-irizpideetan oinarrituta, onuradun bakoitzari zenbateko laguntza eman proposatzea.

5.– Batzordeak, bere eginkizunak betetzeko, arloko aditu diren pertsonei eskatu ahal izango die hala bileretan parte hartzeko nola aholkularitza emateko, beharrezko irizten dionean.

13. oinarria.– Ebazpen-proposamena.

1.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak, espedientea eta balorazio-batzordearen txostena ikusita, behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta. Bertan, honako hauek jaso beharko dira: entitate eskatzaileak zein diren, dirulaguntza nori ematea proposatzen den, bai eta zenbatekoa ere, haien ebaluazioa eta ebaluazio hori egiteko baliatutako balorazio-irizpideak zehaztuta.

2.– Prozeduran interesdunek adierazitakoez bestelako egitateak, alegazioak eta frogak ageri badira edo kontuan hartzen badira, ebazpen-proposamen hori behin-behinekoa izango da, eta interesdunei jakinarazi eta 10 eguneko epea emango zaie alegazioak aurkezteko. Jakinarazpen hori bitarteko elektronikoen bidez egingo da, «Nire Karpeta» ataletik.

Aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, organo kudeatzaileak behin betiko ebazpenaren proposamena egingo du, eta bertan adieraziko ditu dirulaguntza jasotzeko proposatzen diren eskatzaileen zerrenda eta bakoitzari dagokion zenbatekoa, bai eta, hala badagokio, eskabideak ebaluatzeko erabilitako balorazio-irizpideak ere.

3.– Entzunaldi-izapidea albo batera utz daitekeen kasuetan –ez dagoelako interesdunek adierazitakoez bestelako egitaterik, frogarik edo alegaziorik–, emandako ebazpen-proposamenak behin betiko izaera izango du, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21. artikuluaren 3. apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

4.– Behin-behineko eta behin betiko ebazpenaren proposamenek ez diete administrazio-arloko eskubiderik ekartzen onuradun izateko proposatuta daudenei.

14. oinarria.– Ebazpena, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko era eta errekurtsoak.

1.– Behin betiko ebazpen-proposamena onartu ondoren, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari egokituko zaio deialdia ebaztea, aurreikusitako laguntza-ildo bakoitzeko emango duen ebazpen baten bidez. Ebazpenean emango ala ukatuko dira eskatutako laguntzak.

Laguntzak emateko espedientean organo kudeatzailearen txosten bat jasoko da, non adieraziko baita organo kudeatzailearen esku dagoen informazioaren arabera onuradunek betetzen dituztela dirulaguntzak jasotzeko eskakizun guztiak.

2.– Hartuko den ebazpenak honako informazio hau izan beharko du gutxienez:

a) Baietsitako eskabideei buruz:

1) Onuradunen izena edo izen soziala, eta IFK edo NANa.

2) Diruz lagundutako proiektu berritzailearen izena.

3) Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatzen den zenbatekoa.

4) Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) lagundutako zenbatekoa.

5) Diruz lagundu daitekeen gastua, aplikatutako irizpide objektiboak eta laguntzaren ehunekoa.

6) Proiektua gauzatzeko epea eta proiektuak gauzatzeko epearen bukaera-data.

7) Era berean, honako hauek jasoko dira: justifikatzeko modua, dirulaguntza eman duen xedapena, dirulaguntzaren oinarri arautzaileetan eskatutako gainerako baldintzak eta betekizunak eta gainerako eskabideen ezespena. Deialdiaren oinarrietan dagoeneko ezarrita dauden edukietan errepikatzen diren baldintza eta betekizunak aipatu gabe utzi ahal izango dira ebazpenean eta, haien ordez, egoitza elektronikorako estekak jar daitezke, deialdia eta oinarriak haietan kontsultatzeko.

b) Ezetsitako eskabideei buruz:

1) Eskabidea aurkezten duen pertsonaren edo sozietatearen izena, IFK edo NANa.

2) Ukatzeko arrazoiak.

3.– Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, prozeduraren ebazpena EHAAn argitaratuko da, gehienez sei hilabeteko epean, agindu honek ondorioak dituenetik aurrera. Argitalpen horrek jakinarazpen-ondorioak izango ditu. Halaber, argitalpenaren egunean bertan, interesdunei horren berri emango zaie https://www.euskadi.eus/nirekarpeta helbidean, bertan sartu ahal izateko. Abisu hori informatzeko baino ez da izango.

4.– Agindu hau indarrean jarri eta gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena. Prozedura hori ebazteko eta ebazpena jakinarazteko, sei hilabeteko epea izango da gehienez. Epea amaitu eta berariazko ebazpenik eman eta jakinarazten ez bada, interesdunek ezetsitzat jo beharko dute beren eskabidea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

5.– Prozeduraren ebazpenaren aurka (ez dio amaiera ematen administrazio-bideari), gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jasotzen denetik aurrera, edo, edozein unetan, administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

6.– Baldin eta dirulaguntza emateko ebazpena argitaratu eta hamabost eguneko epean onuradunek ez badiote berariaz uko egiten, onartu egiten dutela ulertuko da.

15. oinarria.– Onuradunen betebeharrak.

1.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzen onuradunek honako betebehar hauek bete beharko dituzte, hala nola Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. eta 42. artikuluetan ezarritakoak, Europako erregelamendu aplikagarrietan jasotakoak eta oinarri arautzaile honetan ezarritakoak:

a) Laguntza emateko ebazpenak eta, hala badagokio, laguntza luzatzeko ebazpenak xedatzen duen epean egitea diruz laguntzen den jarduera; deialdiaren urtean hasi behar da inbertsioa edo gastua.

b) Dirulaguntza zertarako eman den, horretarako erabiltzea.

c) Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari jakinaraztea jarduera edo proiektua partzialki edo osorik gauzatu dela, haren berri izan eta hurrengo hamabost egunetan, eta haren esku jartzea jarduera edo proiektua gauzatu dela egiaztatzeko behar den dokumentazio guztia.

d) Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari idatziz jakinaraztea nortasunik gabeko taldean gertatutako aldaketak, batez ere talde horren osaerari, kide baten uko egiteari, ordezkaritza-gorabeherei edo gauzatzeko konpromisoak aldatzeari buruzkoak, horien berri izan eta hurrengo hamabost egunetan.

e) Organo kudeatzaileak egingo dituen egiaztatze-jarduketak onartzea, bai eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren kontrol-jarduketak ere, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura eskuratu diren dirulaguntzen kasuan. Era berean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi bereziak xedatutako jarduketak ere onartu beharko dituzte, bai eta finantzaketa dela eta beste kontrol-organo batzuek egin ditzaketenak ere.

f) Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari idatziz jakinaraztea, haren berri izan eta hamabost eguneko epean, diruz lagundutako jardueraren helburu bererako beste laguntza, dirulaguntza edo diru-sarrera batzuk jaso direla, edozein administraziotatik edo beste edozein ente publiko edo pribatutatik etorriak, bai eta dirulaguntza eman aurreko hiru urteetan beste minimis laguntza batzuk jaso direla ere.

g) Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari idatziz jakinaraztea dirulaguntza emateko kontuan hartu den inguruabar oro, izan objektiboa edo subjektiboa, aldatu dela jakin eta hamabost eguneko epean.

h) Diruz lagundutako gastuei eta jarduerei buruz egiten den informazio edo publizitate orotan modu ikusgarri eta eskuragarrian jasotzea gastu eta jarduera horiek Batasunaren funtsek eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen dituztela, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak arautzen duen Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan ezarritakoaren arabera eta Euskal Autonomia Erkidegoan Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027 Plan Estrategikoa ezartzeko eta landa-eremuen karakterizazioa finkatzeko den maiatzaren 28ko 66/2024 Dekretuaren 25. eta 26. artikuluen arabera, zeinak Euskal Autonomia Erkidegoan Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027 Plan Estrategikoa (NPEPE) ezartzeko xedapenak ezartzen baititu eta landa-eremuen karakterizazioa egiten baitu. Maiatzaren 28ko 66/2024 Dekretuaren II. eranskinean, Europar Batasunaren ikurra eta hura erabiltzeko garaian nola jardun behar den jasotzen da.

EIP Agri talde eragileentzako laguntzen kasuan, talde eragileek beren planen eta proiektuen emaitzen laburpena jarri beharko dute kudeaketako agintarien eta herritar guztien esku, ahal dela beren webguneetan. EIP Agri talde eragileek beren planen eta proiektuen emaitzen laburpen bat ere zabalduko dute, bereziki NPEren sare nazional eta europarren bidez. Horretarako, «common format» dokumentua aurkeztu beharko dute, webgune honetan eskuragarri egongo dena:

https://www.euskadi.eus/euskadiko-npb-2023-2027-aren-dokumentazioa/web01-a2pac/eu/

Gutxienez bi aldiz aurkeztu beharko dute dokumentu hori, bata laguntza eskatzeko unean eta bestea hura justifikatzeko unean.

i) Merkataritza-legeriak eskatutako terminoetan ikuskatutako kontabilitate-liburuak, erregistro izapidetuak eta gainerako dokumentu guztiak izatea, eta deialdi bakoitzean finantzatutako inbertsioarekin lotutako inbertsio eta gastu guztietarako kontabilitate-kode egoki bat edo kontabilitate-sistema bereizi bat mantentzea, araudiak finkatzen dituen kontrolak egin ahal izateko.

j) Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten agiriak gordetzea bost urtez, agiri elektronikoak barne, egiaztatzeko eta kontrolatzeko ekintzetan erabil baitaitezke.

k) Entitate emaileari justifikatzea dirulaguntza ematea edo dirulaguntzaz baliatzea eragin duten eskakizunak eta baldintzak betetzen direla eta jarduera egin dela. Jarduera pertsonei buruzkoa bada, sexuaren arabera zerrendatutako datuak eman beharko dira.

l) Eman den dirulaguntzaren indarraldi osoan egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta jasotako funtsak itzultzea, itzultzeko ebazpen baten ondorioz zorrak izanez gero.

m) Enpresen deslokalizaziorik ez gauzatzea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluari jarraikiz.

n) Jarduerarekin lotutako jakinarazpen guztietan, hizkera eta iruditeria inklusiboak erabiliko dira. Ekitaldiaren publizitatean, euskarria edozein dela ere, ez da erabiliko hizkera edo iruditeria sexistarik.

ñ) Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. eta 42. artikuluetan, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan eta horiek garatzeko arauetan aurreikusitakoaren arabera eska daitekeen beste edozein betebehar. Kontuan hartuta 22. oinarriarekin bat etorriz beste laguntza batzuk aldi berean jasotzeko aukera ezarri dela, DAELen 9.4.h) artikuluan araututakoaren arabera, onuradunak gainfinantzaketarik ez izateko konpromisoa adierazi beharko du.

o) 7161 esku-hartzearen ondorioz nekazaritza-produktibitate eta -jasangarritasunaren arloko berrikuntzarako Europako elkarteko talde eragileei emandako laguntzei dagokienez, talde eragileek beren planen eta proiektuen emaitzen laburpena jarri beharko dute kudeaketako agintarien eta herritar guztien esku, ahal dela beren webguneetan.

16. oinarria.– Gehieneko gauzatze-epeak.

1.– Agindu honetan bildutako laguntzetan oinarrituta onartutako proiektuak urtean edo hainbat urtetan betearazi ahal izango dira. Diruz lagundu daitezkeen ekintzak 2024ko aurrekontu-ekitaldi honekin batera hasiko dira, eta proiektuaren ezarpenarekin lotutako gastuak lagungarriak izango dira, baldin eta 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera gauzatu badira.

2.– Urtebete irauten duten proiektuak gauzatzeko epea 2024ko abenduaren 31n amaituko da. Nolanahi ere, luzatu egin ahal izango da, 19. oinarriaren 4. paragrafoan xedatuarekin bat etorriz, eta luzatutako proiektuak gauzatzeko gehieneko epea 2025eko abenduaren 31n amaituko da, beranduenez.

3.– Urte anitzeko proiektuak gauzatzeko epea 2025eko abenduaren 31n amaituko da.

17. oinarria.– Gastuaren justifikazioa.

1.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 32. artikulua betez, dirulaguntza jaso duen proiektua gauzatzeagatik gastua egin dela eta onuradun izateko eskatutako betekizunak eta baldintzak betetzen direla justifikatzeko, agiri hauek aurkeztu beharko zaizkio Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari:

a) Egindako jarduketen justifikazio-memoria bat, non jasoko baita proiektua gauzatzeari eta haren betetze-mailari buruzko informazioa, eta laguntza emateko betekizun eta baldintzen betetze-mailari buruzkoa.

b) Kanpo-gastuaren auditoretza.

c) Fakturak eta froga gisa balio bera duten gainerako agiriak, merkataritzako trafiko juridikoan balio dutenak edo administrazio-eraginkortasuna dutenak, faktura jaulkitzeko beharrik ez dagoen kasuetan, Fakturazio-betebeharrak arautzeko erregelamendua onartzen duen azaroaren 30eko 1619/2012 Errege Dekretuaren 3. artikuluarekin bat etorriz betiere, eta dagokien ordainketa-frogagiria.

d) Taldearen ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, zehazten duena fakturak eta ordainketak justifikatzeko gainerako egiaztagiriak ez direla aurkeztu diruz lagundu daitezkeen beste programa batzuk justifikatzeko edo, hartarako aurkeztu badira, zehazten duena zer programa justifikatzeko aurkeztu diren eta faktura edo egiaztagiri bakoitzaren zer ehuneko lagundu den diruz.

1. ildoko talde eragileen kasuan, eta Europako Batzordeari behar bezala jakinarazteko (2022/1475 Betearazpen Erregelamenduaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera), «common format» dokumentua eguneratuta aurkeztu beharko da, webgune honetan eskuratu ahal izango dena:

https://www.euskadi.eus/euskadiko-npb-2023-2027-aren-dokumentazioa/web01-a2pac/eu/

2.– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla ofizioz eta automatikoki egiaztatuko du Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen den dokumentua aurkeztu beharko du, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

3.– Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak dokumentu gehiago eskatu ahal izango ditu, egoki baderitzo. Eskabide hori arrazoitu egin beharko da.

4.– Aurreko paragrafoetan zerrendatutako agiriak aurkeztu ondoren, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako langileek proiektuaren amaierako ebaluazioa egin eta proiektua gauzatu izanaren azken ziurtagiria emango dute.

5.– Laguntzen kudeaketa eta ordainketa egokiak izatea bermatzeko, egindako gastuaren egiaztagiriak entregatzeko muga-eguna izango da proiektuak egiteko ezarritako epearen hurrengo urteko urtarrileko azken eguna, edo, hala badagokio, luzapenaren azken eguna.

6.– Justifikazio-izapidea 8. oinarri arautzailean ezarritako bitarteko berberak erabiliz egingo da.

Administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidez harremanak izatera behartuta dagoen subjektua bada, edo pertsona fisikoak aukeratzen badu dokumentazioa bitarteko horien bidez aurkeztea, ondorengo izapideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan sartuko da, «Nire karpeta» atalean: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

18. oinarria.– Ordainketa eta bermeak.

1.– Ordainketak honela egingo dira:

A) Aldez aurretik gastua justifikatu behar da aurreko oinarriko dokumentuak aurkeztuz.

B) Eskabidea egin eta gastua justifikatu aurretik, urte bakoitzean, ordainketak kontura egin daitezke, proiektuak gauzatzeko erritmoaren arabera. Horretarako, interesdunek eskaera egin behar dute aurretik. Gehienez ere, konturako ordainketa bat egingo da urte bakoitzeko. Konturako ordainketa egiteko eskabidearekin batera, 17. oinarriaren 1. paragrafoan aipatzen diren agiriak aurkeztuko dira.

2.– Kasu horretan, dirulaguntzak onuradunei ordaindu ahal izateko, dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketak egunean izan beharko dira.

3.– Aurreikusitako gastua ez bada egiten gehieneko epeen barruan, ez eta epeen luzapenean ere, edo gastua egin izana egiaztatzeko agiriak ez badira aurkezten epe barruan, onuradunek dirulaguntza hartzeko eskubidea galduko dute, eta, hala badagokio, Agindu honen 21. oinarriko itzulketa-prozedura jarriko da abian.

4.– Berezko nortasun juridikorik gabeko talde eragileen edo lankidetza-taldeen kasuan, ordainketa partzuergoaren ordezkari gisa izendatutako kideari egingo zaio, eta hark jasoko ditu funtsak eta hark banatuko ditu taldeko gainerako kideen artean.

19. artikulua.– Emandako dirulaguntza aldatzea.

1.– Emandako dirulaguntzak aldatu ahal izango dira, alderdi batek eskatuta edo, hala badagokio, ofizioz, honako kasu hauetan:

a) Proiektuko jarduketa guztiak ez direla gauzatuko aurreikusten denean eta, ondorioz, gauzatutako eta justifikatutako jarduketen behin betiko gastua dirulaguntza emateko ebazpenean esleitutako zenbatekoa baino txikiagoa izango dela aurreikusten denean. Era berean, jarduketa guztiak gauzatuta, justifikatutako behin betiko gastua dirulaguntza emateko ebazpenean esleitutako zenbatekoa baino txikiagoa izango dela aurreikusten denean. Betiere, laguntza emateko xedea betetzen jarraitzen bada.

b) Aldi berean beste edozein entitate publiko edo pribatuk helburu bererako emandako laguntzak eta dirulaguntzak jasoz gero.

c) Ezarritako gauzatze-epeak luzatu nahi direnean. Kasu horretan, luzapenak ezin izango ditu gainditu agindu honen 16. oinarrian ezarritako gauzatze-epeak.

d) Proiektua porrot tekniko baten ondorioz amaitzen denean. Porrot teknikoa gertatu dela ulertuko da proiektua gauzatzean edo amaitzean akats tekniko konponezinak hautematen badira, proiektuaren jarraipena eta proiektuaren deskribapen-memorian edo, hala badagokio, eskaera birformulatzean ezarritako helburuak lortzea ezinezko egiten dituztenak. Porrot teknikoaren inguruabarra ikertzaile nagusiak sinatutako txostenaren bidez dokumentatuko da, eta txosten horretan behar bezala azalduko dira porrot hori eragin duten inguruabarrak.

e) Taldeak sinatutako egikaritze-konpromisoan aldaketak sartu nahi direnean, bereziki honako hauei buruzkoak: osaera (kideren baten uko egitea edo konkurtso-egoera), ordezkaritza, gauzatzean hartutako konpromisoak edo dirulaguntzaren banaketa ekonomikoa.

f) Proiektuaren gauzatzean aldaketak gertatzen direnean helburuei, jarduketei, faseei, gastu-kontzeptuei eta egutegiari dagokienez.

2.– Halaber, honako hauek hartuko dira funtsezko aldaketatzat:

a) Ekintza-plana modu esanguratsuan aldatzea.

b) Proiektua gauzatzeko epea aldatzea.

c) Talde eragilearen edo lankidetza-taldearen osaera aldatzea.

d) Lantaldeak aldatzea.

e) Oso-osorik ABE eremuetan garatzen diren proiektuetarako, jarduketa-eremua aldatzea.

f) Gastu-kategorien artean, ekintzen artean edo jatorrizko aurrekontuaren % 10eko desbiderapena gainditzen duten onuradunen artean egiten den aurrekontu-banaketa aldatzea

g) Hasieran onartutakoez bestelako gastuak eskatzea.

3.– Dirulaguntza ematen duen organoak dirulaguntza aldatzea erabaki ahal izango du oinarri honen 1. apartatuan adierazitako kasuetan, baldintza hauek betetzen direnean:

a) Onuradunak eskatuta, aurreko apartatuko a), b), d) eta e) letretan ezarritako inguruabarretako edozeinetan oinarritutako aldaketa bat egin nahi denean, inguruabarra ezagutu bezain laster egin behar da jakinarazpena, eta, nolanahi ere, gauzatze-epea amaitu baino lehen.

b) Onuradunak eskatuta, aurreko apartatuko a) letran ezarritako kausan oinarritutako aldaketa bat egin nahi denean, emandako dirulaguntzaren % 60 gutxienez gauzatu eta justifikatu izana. Dirulaguntzaren % 60 baino gutxiago gauzatzen eta justifikatzen bada, ez-betetze handitzat hartuko da, eta emandako dirulaguntza erabat itzultzeko arrazoia izango da.

c) Talde eragileko edo lankidetza-taldeko ordezkariak eskabidea eta justifikazioa idatziz egin ondoren (gehienez ere emandako laguntzari dagokion proiektuaren betearazpena amaiturik egon behar duen eguna baino 30 egun lehenago egin behar da hori), Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak emandako laguntzari dagokion proiektua gauzatzeko epea luzatzeko baimena eman ahal izango du, ebazpen bidez. Ebazpen horretan, luzapenaren gehieneko aldia edo aldiak ezarriko dira, eta hasieran onartutako dirulaguntzari eutsiko zaio. Proiektuak gauzatzeko gehieneko epea ezin izango da, inola ere, agindu honen 16. oinarrian ezarritako epea baino luzeagoa izan.

d) Dirulaguntzaren zenbatekoa ez handitzea.

e) Onuradunaren borondateak zerikusirik ez izatea aldaketa justifikatzen duten inguruabarrekin.

f) Aldaketa dakarten elementu eta inguruabar berriak, hasierako dirulaguntza emateko unean gertatu izanez gero, dirulaguntza ez emateko arrazoi ez izatea, eta aldaketak ez eragitea hasieran onetsitako proiektua nabarmen aldatzea.

g) Hirugarrenen eskubideei kalterik ez eragitea.

h) Proiektuaren helburuei ez eragitea.

4.– Onuradunak eskatuta gertatuz gero, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzeko eskaeran, onuradunak behar bezala justifikatu beharko du zergatik egin nahi duen aldaketa hori, eta, hala dagokionean, agiri bidez egiaztatu beharko du.

5.– Aldaketa, halakorik bada, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak erabakiko du.

Ebazpena aldatzeko baimena ematen bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoak oinarri berriaren arabera egokituko dira, eta, hala badagokio, 20/2023 Legearen 40. artikuluan aurreikusitako itzulketa-prozedurari ekingo zaio.

Halaber, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak edozein aldaketa ukatu ahal izango du, baldin eta proposatutako aldaketek proiektua onartzeko eta diruz laguntzeko irizpideak kolokan jartzen badituzte.

20. oinarria.– Atzera egitea eta uko egitea.

1.– Laguntzaren eskatzaileak atzera egin ahalko du eskabidean, baina atzera-egite hori eskatutako laguntzak emateko prozedurako ebazpena jakinarazi baino lehen egin beharko da. Horretarako, emandako laguntzei dagokienez atzera egiteko idazkia Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari aurkeztu beharko zaio; hark, ebazpen baten bitartez, bete-betean onartuko du eskabidea, eta amaitutzat deklaratuko du horri dagokion prozedura.

2.– Onuradunak laguntzari uko egin ahal izango dio, laguntza onartu ondoren –15. oinarriko 3. apartatuan ezarritako betebeharrarekin bat etorriz, emandako laguntza onartzeko betebeharra du onuradunak–, baina, betiere, inbertsioa amaitu aurretik, eta baldin eta Administrazioak ez badu inolako ordainketarik egin. Era berean, kontuan ordainketaren bat jaso bada, jasotako zenbatekoa itzuli beharko da, berandutze-interesekin batera. Uko-egitea idatziz aurkeztuko zaio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, eta horrek, ebazpen bidez, bete-betean onartuko du uko-egite hori, eta amaitutzat emango du hari dagokion prozedura.

Behin uko-egitea onartuta, onuradunak automatikoki galduko du ebazpen bidez onartutako eskubidea, bai eta emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere.

21. oinarria.– Ez-betetzeak.

1.– Honako hauek, gutxienez, ez-betetzeen kausak dira:

a) Agindu honetan ezarritako betebeharretako edozein ez betetzea.

b) Dirulaguntza emateko ebazpenean baldintzarik ezarri bada, haiek ez betetzea.

c) Laguntza zertarako eman zen, xede hori ez betetzea.

d) Taldeko kideren bat Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan aurreikusitako itzulketa-kausaren baten pean egotea.

2.– Onuraduna aurreko atalean zerrendatutako ez-betetzeen kausetako baten egoeran egongo balitz, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak, hamabost eguneko epean, interesdunari entzunaldia emango dion itzulketa-prozedura egin ondoren, egokitzat jotzen dituen alegazioak egin ditzan, ebazpen baten bidez, dirulaguntza jasotzeko eskubidea kenduko dio onuradunari, partzialki edo osorik, eta, hala badagokio, jaso dituen laguntzak eta dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko berandutze-interesak itzuli beharko dizkio onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, partzialki edo osorik, proiektuaren gauzatze-mailaren proportzioan, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko den abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan xedatuarekin bat, dagozkion gainerako neurriei ezertan eragotzi gabe. Dirulaguntza jasotzeko eskubidea osorik edo partzialki galtzeak talde eragileko edo lankidetza-taldeko kide guztiei eragingo die.

3.– Onuradunaren betetze-maila ia erabatekoa bada, eta hark egiaztatzen badu dirulaguntza onartu zuenean hartu zituen konpromisoak betetzeko asmo irmoa duela, ezingo da deklaratu kobratzeko eskubidea guztiz galdu duela, eta, ondorioz, jasotako dirulaguntza osoa itzuli behar duela. Aitzitik, dirulaguntzaren ordainketa partzialerako eskubidea duela deklaratuko da, eta, hala badagokio, itzulketa partziala egin behar duela. Itzuli beharreko kopurua jarduketaren betetze-mailaren araberakoa izango da.

Edonola, onuradunak kobratzeko eskubidea duen zenbatekoa benetan eta behar bezala justifikatuta eman den dirulaguntzaren zenbatekoa izango da, organo emaileak justifikazioa egiaztatu eta onartu ondoren.

4.– Arau-hauste administratiboak izan litezkeen gertakarien ondorioz hasi bada itzulketa-prozedura, organo eskudunari jakinaraziko zaizkio gertakariok, dagokion zehapen-prozedura has dezan.

5.– Aipatutako diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

22. oinarria.– Bateragarritasunak.

1.– Agindu honetan xedatutako dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein entitate publikok zein pribatuk xede bererako emandako beste edozeinekin, betiere dirulaguntza guztien baturak ez baditu gainditzen agindu honek egoera bakoitzerako ezarritako gehieneko ehunekoak edo zenbatekoak. Muga hori gaindituko balitz, soberakinari dagokion zenbatekoa kenduko zaio laguntzari, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bidez, entitate onuradunari entzun ondoren.

2.– Era berean, nekazaritzakoak ez diren proiektuei emandako laguntzak, baldin eta minimis arauak aplikatzen bazaizkie, beste administrazio publiko batzuek onuradun berberei emandako beste minimis laguntza batzuekin batera bilduko dira, beren helburuak Agindu honetako helburuen berdinak edo desberdinak izan gorabehera, guztien artean ez daitezen gainditu minimis laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzko 2023ko abenduaren 13ko Batzordearen 2023/2831 (EB) Erregelamenduan ezarritako gehieneko laguntza mugak.

3.– Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, baldin eta emandako laguntzen mugak desberdinak badira, onuradunarentzat onuragarriena den muga hartuko da kontuan soberakina kalkulatzeko.

23. oinarria.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.

Agindu hau aplikatuta jasotzen diren datu pertsonalak tratatzeko orduan, berariaz beteko dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta aplikatzekoa den gainerako araudia.

Datuen babesari buruzko informazioa hemen lortu ahal izango da:

https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/001600-capa2-eu.shtml.

II. ERANSKINA
ESKAERAREN EDUKIA

1) Informazio orokorra.

1.– Hautatu zein laguntza-ildotara aurkezten den:

a) EIP Agri talde eragileak.

b) Lankidetza-taldeak.

– a) Talde eragileak hautatuz gero:

Aurkezten den talde eragileak, NPEren zeharkako helburuari erantzuteaz gain, NPEren helburu espezifiko hauei erantzuten die:

1. helburu espezifikoa. Europar Batasuneko lurralde osoan nekazaritza-errenta bideragarria eta nekazaritza-sektorearen erresilientzia babestea, epe luzera elikagai-segurtasuna eta nekazaritza-aniztasuna hobetzeko, eta Europar Batasuneko nekazaritza-ekoizpenaren jasangarritasun ekonomikoa bermatzea.

2. helburu espezifikoa. Merkatuarekiko orientazioa hobetzea eta epe labur eta luzera nekazaritza-ustiategien lehiakortasuna areagotzea, era berean ikerketari, teknologiari eta digitalizazioari arreta handiagoa eskainiz.

3. helburu espezifikoa. Nekazariek balio-katean duten posizioa hobetzea.

4. helburu espezifikoa. Klima-aldaketara egokitzen eta hura arintzen laguntzea, besteak beste berotegi-efektuko gasen emisioak murriztuz eta karbono-harrapaketa hobetuz, bai eta energia jasangarria sustatzea ere.

5. helburu espezifikoa. Garapen jasangarria eta baliabide naturalen (ura, lurzorua eta airea) kudeaketa efizientea sustatzea, besteak beste mendekotasun kimikoa murriztuz.

6. helburu espezifikoa. Biodibertsitatearen galera geldiarazten eta lehengoratzen laguntzea, ekosistemekin lotutako zerbitzuak indartzea, eta habitatak eta paisaiak kontserbatzea.

7. helburu espezifikoa. Nekazari gazteak eta nekazari berriak erakarri eta babestea, eta landa-eremuetan enpresa-garapen jasangarria erraztea.

8. helburu espezifikoa. Enplegua, hazkundea eta genero-berdintasuna sustatzea –besteak beste, emakumeen parte-hartzea nekazaritzan–, baita landa-eremuetako gizarte-inklusioa eta tokiko garapena ere, hala nola bioekonomia zirkularra eta basogintza jasangarria.

9. helburu espezifikoa. Europar Batasuneko nekazaritzak elikaduraren eta osasunaren arloko gizarte-eskakizunei ematen dien erantzuna hobetzea –modu jasangarrian ekoitzitako eta kalitate oneko elikagai seguruen eskaria barne–, elikagaien alferrik galtzea murriztea, animalien ongizatea hobetzea eta mikrobioen aurkako produktuekiko erresistentziari aurre egitea.

– b) Lankidetza-taldeak hautatuz gero: aukeratu ezin dutenak blokea litezke, lankidetza-taldeek helburu hauetako bati erantzun behar baitiote (aginduak jasotzen duen moduan):

Lankidetza Taldeak NPEren helburu hauek betetzen ditu:

2. helburu espezifikoa. Merkatuarekiko orientazioa hobetzea eta epe labur eta luzera nekazaritza-ustiategien lehiakortasuna areagotzea, era berean ikerketari, teknologiari eta digitalizazioari arreta handiagoa eskainiz.

3. helburu espezifikoa. Nekazariek balio-katean duten posizioa hobetzea.

4. helburu espezifikoa. Klima-aldaketara egokitzen eta hura arintzen laguntzea, besteak beste berotegi-efektuko gasen emisioak murriztuz eta karbono-harrapaketa hobetuz, bai eta energia jasangarria sustatzea ere.

5. helburu espezifikoa. Garapen jasangarria eta baliabide naturalen (ura, lurzorua eta airea) kudeaketa efizientea sustatzea, besteak beste mendekotasun kimikoa murriztuz.

6. helburu espezifikoa. Biodibertsitatearen galera geldiarazten eta lehengoratzen laguntzea, ekosistemekin lotutako zerbitzuak indartzea, eta habitatak eta paisaiak kontserbatzea.

8. helburu espezifikoa. Enplegua, hazkundea eta genero-berdintasuna sustatzea –besteak beste, emakumeen parte-hartzea nekazaritzan–, baita landa-eremuetako gizarte-inklusioa eta tokiko garapena ere, hala nola bioekonomia zirkularra eta basogintza jasangarria.

9. helburu espezifikoa. Batasuneko nekazaritzak elikaduraren eta osasunaren arloko eskakizun sozialei ematen dien erantzuna hobetzea, kalitate oneko elikagaien eskaria barne hartuta.

Zeharkako helburua. Nekazaritza eta landa eremuak modernizatzea, ezagutza, berrikuntza eta digitalizazioa sustatuta eta amankomunean jarrita nekazaritza eta landa eremuetan, eta nekazariek horiek har ditzaten sustatuta, ikerkuntzarako sarbidea, berrikuntza, ezagutza trukea eta prestakuntza hobetuz.

2.– Proiektua, bere osotasunean, urrakortasuna duten arreta bereziko eremuetan (ABE) garatzen da:

a) Bai, zeinetan?:

b) Ez.

3.– Lantaldetan parte hartzen duten gizonen eta emakumeen kopurua. Guztizkoa sartzea, talde eragileko edo lankidetza-taldeko bazkide diren entitate guztiak kontuan hartuta.

a) Gizon-kopurua:

b) Emakume-kopurua:

4.– Proiektuan parte hartzen duten nekazaritza ustiapenen kopurua:

5.– Proiektuan parte hartzen duten landa-enpresen kopurua (lehengaien nekazaritza-ekoizpena izan ezik):

6.– Proiektuak nekazaritzako teknologia digitala du helburu?:

a) Bai, zergatik?

b) Ez.

7.– Proiektuak ba al du klima- edo ingurumen-onurarik landa eremuetan, ustiategiez edo enpresez gain?

a) Bai, zergatik?

b) Ez.

8.– Egikaritze-laburpena (gehienez 2.000 karaktere, tarteak barne).

2) Parte-hartzaileak.

1.– Partzuergoaren ordezkaria: Entitatea.

a) Izena edo sozietatearen izena.

b) IFK.

c) Sozietatearen helbidea.

d) Entitatearen deskribapen laburra (gehienez 500 karaktere, tarteak barne).

e) Harremanetarako persona.

i) Izen-abizenak.

ii) Helbide elektronikoa.

iii) Telefonoa.

f. Entitatearen aurrekontua proiektuan (euro):

2.– 1. Entitate bazkidea: Entitatea.

a) Izena edo sozietatearen izena.

b) IFK.

c) Sozietatearen helbidea.

d) Entitatearen deskribapen laburra (gehienez 500 karaktere, tarteak barne).

e) Harremanetarako persona.

i) Izen-abizenak.

ii) Helbide elektronikoa.

iii) Telefonoa.

f) Entitatearen aurrekontua proiektuan (euro):

3.– 2. Entitate bazkidea.

4.– 3. Entitate bazkidea.

5.– Dinamizazio-agentea.

a) Kanpotik kontratatzen da?

i) Bai.

ii) Ez, zein bazkidek egingo du eginkizun hori?

b) Proiektuan dinamizazio-agenteari zuzendutako aurrekontua (euro):

*Gogoan izan ezin duela gainditu proiektuaren aurrekontu osoaren % 6.

3) Aurrekontua.

(Ikus .PDF)

Berrikuntzarako lankidetza dinamizatzeko eginkizunetarako aurreikusitako aurrekontua sartu behar da, nahiz eta hirugarren bati kontratatu. Eginkizun hori proiektuko bazkide diren pertsona fisiko edo juridikoetako bati badagokio ere, aurreikusitako gastua adierazi beharko da. Dinamizazioari lotutako aurrekontuak ezin izango du inola ere proiektuaren gastu hautagarrien guztizkoaren % 6 gainditu.

4) Erantzukizunpeko adierazpena.

Erantzukizunpeko adierazpena, dirulaguntzaren onuradun izateko baldintzak betetzeari eta debekurik ez izateari buruzkoa. Bertan, honako hauek adierazten dut:

– Partzuergoa osatzen duten pertsona fisiko edo juridiko guztiek proiektuan bazkide gisa parte hartzea onartzen dute, proiektuaren memoria teknikoan eta finantzarioan adierazitako baldintzetan.

– Laguntzak emateko oinarri arautzaileetan eskatutako eskakizunak betetzen ditut.

– Nire enpresa ez dago krisialdian, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).

– Ez nago berreskuratze-agindu baten mende, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

– Elkarteen kasuan, ez nago sartuta elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluaren 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan. Administrazio-prozedura ez da eten ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere ebazpen judizial sendorik esleitzen ez bada, haren arabera, kasuan kasuko inskripzioa egin ahal izango baita dagokion erregistroan.

Ez nago laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuta, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

– Ez dut eskatu borondatezko konkurtsoaren deklaraziorik, ez naute ezein prozeduratan kaudimengabetzat jo, ez naiz konkurtsoan deklaratua izan –salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek–, ez nago esku-hartze judizialaren pean edota ez naute desgaitu Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu ez bada.

– Ez dut eragin Administrazioarekin egindako ezein kontraturen amaiera irmoa, kausaren batean errudun deklaratua izateagatik.

– Ez nago honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean ere: 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzkoa eta 1/2014 Legea, ekainaren 26koa, Kargu publikodunen jokabide kodea eta haien interes gatazkak arautzen dituena. Ez nago Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguen multzoan, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako zehaztapenen arabera.

– Ez dut egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako ezein herrialde edo lurraldetan.

– Ez dut ebazpen irmo baten bidez zehapenik jaso, dirulaguntzak jasotzea galarazten didanik, lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ez dut jaso zehapen administratibo edo penalik sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

– Halaber, zera adierazten dut, Espainiako araudiaren arabera berdintasun-plan bat izatera behartuta egonez gero, badudala halako plan bat eta, enpresak 50 langile baino gehiago izanez gero, gainera, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezarri izana egiazta dezakedala, Espainiako legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz ezarritakoari jarraikiz.

– Ez dut zehapenik jaso Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik, administrazio-bidean, ebazpen irmo baten bidez, edo zuzenketa-neurri egokiak ez gauzatzeagatik eta zehapena ez ordaintzeagatik.

– Bete dut, hala badagokio, desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota, eta ez dut egiaztatu hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri diren.

– Egunean ditut dirulaguntzak itzultzeko edo zehatzeko prozeduretako zenbateko zehatzen ordainketak, EAEko Administrazio Orokorrak eta haren mendeko entitateek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da, baldin eta zorrak geroratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, gaineratutako zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada.

– Egunean ditut indarreko xedapenek zergen eta gizarte-segurantzaren arloan ezartzen dituzten betebeharrak.

– Ez nago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntza eta dirulaguntzen esparruan haiek itzultzeko edo zigortua izateko hasitako ezein prozeduratan.

– Ez nago Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeari buruzko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluak xedatutako ezein egoeratan.

– Bete egiten dudala Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legean ezarritakoa.

– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.4.p) artikuluarekin bat etorriz, enpresen deslokalizaziorik ez egiteko konpromisoa hartzen dut, aipatutako legearen 49. artikuluaren arabera.

– Eskatu diot / ez diot eskatu diruz lagundu daitekeen proiektu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik administrazio publiko edo ente publiko edo pribaturen bati, eta eskuratu dut / ez dut eskuratu.

(Ikus .PDF)

– Eskatzaileak eta beren enpresa-taldea (Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamenduan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoan, «enpresa bakarrari» ematen zaion definizioaren arabera). Hiru urtez minimis laguntzak eskatu dizkiet / ez dizkiet eskatu administrazio publiko edo ente publikoei, eta jaso egin ditut / ez ditut jaso.

(Ikus .PDF)

– Konpromisoa hartzen dut aurretik adierazi dudana betetzeko, adierazpen hau aurkezten dudanetik hasi eta deialdia ebatzi eta emandako dirulaguntza osoa justifikatu arteko denbora-tarte osoan.

– Konpromisoa hartzen dut adierazitako inguruabarretan gerta daitekeen edozein aldaketa jakinarazteko, emandako dirulaguntza osoa justifikatu arte.

Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak (edo eskumenetan baliokide denak) automatikoki egiaztatuko du NANa, IFZ eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela, bat etorriz Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 6. artikuluan zehaztutakoarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa. Hala ere, kudeaketa-organoak inguruabar horiek zuzenean egiaztatzearen aurka agertzen den pertsona edo entitate interesdunak bere kabuz aurkeztu beharko ditu dagozkion ziurtagiriak.

Markatu, hala badagokio:

Ez dut baimenik ematen Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak edo eskumenetan baliokide denak hauek automatikoki egiazta ditzan: NANa, IFK eta zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean ditudala ziurtatzen duten agiriak. Ondorioz, eskatzen den dokumentazioa aurkezten dut eskabide honekin batera. Hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoa betez.

III. ERANSKINA
MEMORIA TEKNIKO ETA FINANTZARIOA

Akronimoa:

Proiektuaren izena:

A) Proiektuaren egokitasuna (gehienez 3.000 karaktere, tarteak barne).

a) Lankidetza partekatuaren helburua deskribatzea.

b) Proposamenaren izaera berritzailea.

B) Parte teknikoa.

a) Erantzuna eman nahi zaion premia: hasierako egoera, proposatutako konponbidea eta proiektuan nola heltzen zaion (gehienez 6.000 karaktere, tarteak barne).

b) Proiektuaren helburuak eta NPE helburuekin duten lotura.

c) Proiektua Europako eta eskualdeko sektore- eta lurralde-politikekin lerrokatzea.

d) Lan-plangintza:

• Lan-paketeak deskribatzea.

Bereizi egin beharko dira berrikuntzarako lankidetzaren dinamizazioari, proiektuaren komunikazioari eta hedapenari eta emaitzen ustiapenari buruzko lan-paketeak.

(Ikus .PDF)

• Zereginen edo ekintzen deskribapena.

(Ikus .PDF)

• Kronograma (Gantt diagrama).

• Entregatzekoen zerrenda.

e) Gauzatze-adierazleak eta emaitza.

f) Proiektuaren emaitzen garrantzia eta inpaktua:

• Lortutako emaitzen garrantzia horien onuradun diren azken erabiltzaileentzat.

• Proiektuak lehen sektore produktiboan duen esperotako eragina, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren jasangarritasunari dagokionez.

C) Talde eragilearen edo lankidetza-taldearen osaera.

a) Onuradun bakoitzaren eta erantzun nahi zaion premiaren arteko harremana.

b) Proiektuaren helburuak eta espero diren emaitzak lortze aldera, onuradun bakoitzaren garrantzia eta ekarpena.

c) Aurkeztutako ezagutzen osagarritasuna.

d) Lantaldea osatzen duten pertsonen curriculum-oharra edo nekazaritza-sektorean izan duten esperientzia, proiektuari egiten dioten ekarpenari eta haren zereginekin lotuta.

e) Partzuergoaren gobernantza, berrikuntzarako lankidetza dinamizatzeko eginkizunak barne hartuta.

D) Aurrekontua.

Banaketa:

a) Onuradun eta urte bakoitzeko.

(Ikus .PDF)

b) Onuradun eta gastu-kategoriako.

(Ikus .PDF)

c) Onuradun den pertsona fisiko edo juridiko bakoitzarentzat.

(Ikus .PDF)

d) Onuradun den pertsona fisiko edo juridiko bakoitzarentzat.

(Ikus .PDF)

Argi eta garbi azaldu beharko da aurreikusitako gastu bakoitza zer beharrek justifikatzen duen.

IV. ERANSKINA
ORDAINKETA-EPEAK BETETZEA

(eranskin honen ondorioz aurkeztu beharreko dokumentazioa ez zaie eskatuko irabazi-asmorik ez duten entitateei. 30.000,00 euro edo gutxiagoko dirulaguntza eskatzen bada ere, ez da eskatuko).

Onuradunaren edota entitate lankidearen kondizioa izateko, merkataritza-eragiketetan berandutzearen aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aplikatzen zaien pertsona fisikoek eta juridikoek (zuzenbide publikoko entitateak ez beste guztiek), irabazteko asmoa duten heinean, egiaztatu egin beharko dute Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.3 bis artikuluan xedatutakoari jarraikiz bete dituztela ordainketa-epealdiak.

Betetze-maila egiaztatzeko, frogagiri hauek aurkeztu ahal izango dira:

a) Kontabilitateko araudiaren arabera galeren eta irabazien kontu laburtua aurkez dezaketen pertsona fisikoek eta pertsona juridikoek abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeen betetze-mailara iritsi direla adierazten duen ziurtagiria aurkez dezakete, ordezkaritza-ahal nahikoa daukan administrazio-organoak edo haren baliokideak sinatuta.

Horrez gainera, hori egiaztatzeko, hurrengo b) letran ezartzen diren frogabideak ere erabil ditzakete, beren araudia betez gero.

b) Kontabilitateko araudiaren arabera galdu-irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten pertsona juridikoek honako agiri hauetako bat aurkeztu ahal izango dute:

1. Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek sinatutako ziurtagiria, zeinean banakatuta agertuko den ikuskatutako azken urteko kontuen memorian azaltzen diren ordainketei buruzko informazioa, baldin eta kontu horien arabera abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeen betetze-mailara (apartatu honetan ezartzen denera) iristen bada, abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldatzen duen uztailaren 5eko 15/2010 Legeak hirugarren xedapen gehigarrian eskatzen duen informazioaren arabera.

Ziurtagiri hori hurrengo ekitaldiko urteko kontuak ikuskatu arte izango da baliozkoa.

2. Aurreko zenbakian aipatzen den ziurtagiria egiterik ez badago, adostutako prozedurei buruzko txostena aurkeztu ahal izango da, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek egina, zeinean ondorioztatuko baita, oinarritzat hartuz erreferentzia-data batean sozietatearen hornitzaileei ordaintzeko dauden fakturen lagin bati egindako berrikusketa, salbuespenik gabe bete direla abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak, edo, salbuespenik aurkituz gero, salbuespenek ez dutela eragotzi apartatu honen azken paragrafoan eskatzen den betetze-mailara iristea.

Lege honen ondorioetarako, ordainketa-epeak betetzeko eskakizuna betetzat joko da abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako epe horien betetze-maila Enpresak Sortu eta Hazteari buruzko irailaren 28ko 18/2022 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren d) letraren bigarren apartatuan aurreikusitako ehunekoaren berdina edo handiagoa denean.


Azterketa dokumentala