
197. zk., 2024ko urriaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4649
AGINDUA, 2024ko irailaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan eskola kontseiluetako kideak aukeratzeko hauteskunde-prozesua zabalik dagoela adierazten duena.
Azaroaren 12ko 258/1996 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkaritza-organo gorenak hautatzeko eta berritzeko prozesua arautzen da (258/1996 Dekretua urtarrilaren 30eko 11/2007 Dekretuak aldatu zuen).
Dekretu horiek ezartzen dutenez, ikastetxeetako ordezkaritza-organo gorenen kideen erdiak urte bitik behin berritu behar dira, txandaka.
Eskola kontseiluetako kideak 2022-2023 ikasturtean hautatu ziren, azken aldiz; beraz, dagokion eraberritzea egin behar da 2024-2025 ikasturtean.
Hezkuntzako sailburuari dagokio dagokion hauteskunde-prozesua egiteko epea zabalik dagoela adieraztea.
Hori dela-eta, eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honako hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– 1.–Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan, Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuetan izan ezik, eskola kontseiluetako kide batzuk (dagozkionak) aukeratzeko hauteskunde-epea zabalik dagoela adieraztea.
2.– Hauteskunde-prozesua azaroaren 12ko 258/1996 Dekretuan aurreikusitako moduan egingo da (258/1996 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkaritza-organo gorenak aukeratzeko eta berritzeko prozesua arautzen duena; urtarrilaren 30eko 11/2007 Dekretuaz aldatu zen).
2. artikulua.– Ikastetxe guztietan, hauteskundeak 2024ko azaroaren 13tik 15era bitartean egingo dira, eta ikastetxeko eskola kontseilu berria 2024ko abenduaren 13a baino lehen eratu behar da. Behin ikastetxeko eskola kontseilua eratuta, organo horrek pertsona bat izendatuko du, hezkuntza-neurriak bultza ditzan, gizonen eta emakumeen artean benetako berdintasun eraginkorra sustatzeko.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 27a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS