Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2024ko urriaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
4647

EBAZPENA, 2024ko irailaren 27koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Osakidetzako garbiketa-zerbitzuaren enpresa emakidadunentzako hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioaren akordioa erregistratu, argitaratu eta gordailutzen duena (hitzarmen-kodearen zenbakia: 86002115012003).

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2024ko irailaren 23an, REGCON erregistroan aurkeztu dute enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2024ko irailaren 18an sinatutako hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioaren akordioari buruzko dokumentazioa.

Bigarrena.– Erabaki hori sinatu dutenek pertsona bat izendatu dute, sinatze-aktan, akordioa erregistratzeko eta argitaratzeko izapideak egin ditzan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 2. artikuluak Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila sortzen du; eta, 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, lan-arloko legeek lan-harremanei buruz ezartzen dutena egikaritu behar du sail horrek, besteak beste.

Goian aipatutako ekainaren 23ko 18/2024 Dekretu horren lehenengo xedapen iragankorraren arabera, indarrean jarraituko dute Jaurlaritzako Lehendakaritzaren eta Jaurlaritzako sailen egitura eta egitekoak finkatzen dituzten arau organikoek. Horrenbestez, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuak (geroago uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuaren bidez aldatua) 10.1.i) artikuluan xedatzen duenez, Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Hitzarmen Kolektiboen, Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistro telematikoa zuzendu eta kudeatzea, Erregistroa arautzen duen dekretuan eta indarrean dagoen gainerako araudian aurreikusitakoari jarraikiz.

Bigarrena.– Sinatutako akordioak Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategineko 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.

Hirugarrena.– Aurkeztu den akordioa inskribatzeko moduko egintza bat da, Lan-hitzarmenak eta akordio kolektiboak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuaren 2.1.a) artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Inskripzio-eskaera eta erantsitako dokumentazioa aztertuta, egiaztatu da legez eskatzen diren baldintzak betetzen dituela eskaerak; beraz, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko laneko hitzarmen eta akordio kolektiboak eta berdintasun-planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoarekin (otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuak aldatu zuen dekretu hori),

Hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindua ematea hitzarmena inskribatu eta gordailutu dadin Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmen eta Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan, eta horren berri aldeei jakinaraztea.

Bigarrena.– Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 27a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

Leire Idirin Requetak, Osakidetzako garbiketa-zerbitzuaren enpresa esleipendunentzako hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioak emandako baimena baliatuta, honako hau

Adierazten du: 2024ko irailaren 18an egindako bilkuran, batzorde horrek jarraian azaltzen den gaia aztertu zuen, CCOOk hala eskatuta, eta hona hemen hartutako erabakia, bileraren aktatik transkribatuta:

Eskaera: SLOs/5/2024

Planteatu den gaia: Sina daitezela 2024rako hitzarmen kolektiboko soldata-taulak, Osakidetzan aplikatutako % 2ko igoerari dagozkionak, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren uztailaren 31ko 83/2024 Ebazpena argitaratu ondoren. Ebazpen horren bidez argitara ematen da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsarien 2024. urterako igoera onartzen duen Erabakia.

Ebazpena: Batzordeak, aho batez erabakita, hau onartu du:

«Onartu egiten dira Osakidetzako Garbiketa Zerbitzuaren Enpresa Emakidadunentzako Hitzarmen Kolektiboko soldata-taulak, akta honen eranskinean jasota eta sinatuta daudenak. Taula horietan, soldata-kontzeptuak % 2 eguneratu dira, 2023ko abenduaren 31n indarrean zeudenen aldean, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko 2024. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 21/2023 Legearekin eta Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren uztailaren 31ko 83/2024 Ebazpenean aurreikusitakoarekin (ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsarien 2024. urterako igoera onartzen duen Erabakia argitaratzen da).

Soldata-taulak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen direnetik aurrera gauzatuko dira ordainketak».

Eta hala ziurtatzen du, dagozkion ondorioak izan ditzan, Bilbon, 2024ko irailaren 18an.

ERANSKINA
2024. URTEKO SOLDATA-TAULAK (% 2)
TAULA BAKARRA EAE-KO HIRU LURRALDE HISTORIKOETARAKO
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala