Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2024ko urriaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4645

2288/2024 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez egiten baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan Indautxuko Osasun Zentroko / Areilza Doktorearen Anbulatorioko Administrazio Taldeko buruaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia.

Bilbo-Basurtuko ESIan hutsik dago Indautxuko Osasun Zentroko / Areiltza Doktorearen Anbulatorioko Administrazio Taldeko buruaren lanpostua. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Gerentzia honek, betiere atxikipen eta oinarri hauen arabera:

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko betekizunak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratuduna) eta C2 / D2 lanbide-taldean lanpostua jabetzan edukitzea.

b) C2 / D2 lanbide-taldeko titulazioa edukitzea.

c) 2 urteko lan-esperientzia izatea gutxienez C2 / D2 lanbide-taldeetan.

d) Hizkuntza-eskakizuna: 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta.

e) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betebeharrak betetzea.

2.– Aintzat hartuko diren merezimenduak.

– Anbulatorio-Osasun Zentroko prozesu kliniko-administratiboen kudeaketan ezagutza eta esperientzia izatea, bai eta osasun-zentroaren funtzionamendu egokirako laguntza-prozesuena ere.

– Ezagutza eta esperientzia pertsona-taldeen, karteldegien eta absentzia eta estalduren kudeaketan.

– Ezagutza eta esperientzia Osabideko informazio asistentzialeko sistemetako agendak eta erabiltzaileak kudeatzen.

– BAEren administrazio-zerbitzuen zorroa ezagutzea: zitazioa, herritarrarentzako informazioa, aseguramendua eta osasun-txartela, dokumentazio klinikoaren kudeaketa, administrazio-izapideak, osasun-karpeta, kexak eta erreklamazioak, etab.

– BAEren prozesuetan inplikatutako aplikazioak ezagutzea (telefono-sistema, B@kQ, OSASAPU, Gestlab, digitalizazioa, Txandaka, Eskabide, Osakidetzakoa eta abar).

Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.

3.– Euskararen ezagutza.

Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

4.– Eskabideak aurkezteko epea.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIko Langileen Zuzendaritzara bidali behar dituzte eskabideak (Montevideo etorbidea 18, 48013 - Bilbo), 15 egun balioduneko epean, ebazpen honen Iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan xedatzen den moduan ere aurkeztu ahalko dira.

Interesdunek Bilbo-Basurtuko ESIko Langileen Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea (Montevideo etorbidea 18, 48013 - Bilbo), euren datu pertsonal guztiak eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera.

Dokumentazioak honelakoa izan behar du:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-legepeko kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

– Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden edukiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

5.– Balorazio Batzordea.

Batzordea eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.

Batzordeak, eskabideak baloratu ostean, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake, eta izangaiei horien berri emango zaie.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta emango dira lanpostua haietariko bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak.

6.– Hautaketa-prozedura.

Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

7.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentearen ebazpenaren bidez emango zaio amaiera honen bitartez hasitako prozedurari (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea), eta ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzako intranetean eta webgune korporatiboan argitaratuko da.

Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, non eta bertan besterik xedatzen ez den.

8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bilbao, 2024ko irailaren 25a.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,

JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala