Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2024ko urriaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4643

616/2024 EBAZPENA, irailaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Diruzaintza Zerbitzuko Administrazioko Azpitaldeko Buru lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia, Zuzendaritza Nagusiko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzako Finantza, Aurrekontu eta Erosketa Zuzendariordetzarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Diruzaintza Zerbitzuan, Finantza, Aurrekontu eta Erosketa Zuzendariordetzan, Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzako Administrazioko Azpitaldeko Buruaren lanpostua hutsik dago. Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Giza Baliabideen Zuzendaritza honek lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du. Hona hemen horretarako atxikipenak eta oinarriak:

OINARRIAK

1.– Lanpostuaren atxikipena.

Atxikipena: Osakidetzako Zuzendaritza Nagusia. Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritza, Finantza, Aurrekontu eta Erosketa Zuzendariordetza, Diruzaintza Zerbitzuan.

Lanaldi zatitua: Gasteiz.

Hizkuntza-eskakizuna: 2. HE (Derrigortasun-data: 2013-12-03).

2.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan, estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratudun finkoa izatea eta plaza jabetzan edukitzea C2/D2 lanbide-taldean.

b) Gutxienez 2 urteko lan-esperientzia izatea C2/D2 lanbide-taldean.

c) C2/D2 lanbide-taldeari dagokion edozein titulu akademikoa.

d) Uztailaren 186/2005 19 Dekretuan eta Osakidetzako Euskara Planean ezarritako gainerako betekizunak.

3.– Eskatzaile guztientzako ezagutza espezifikoak.

– Ekonomia-kudeaketako esperientzia: erosketa-sailak, kontabilitatea, diruzaintza.

– Ofimatikako esperientzia eta ezagutza erabiltzaile-mailan.

– SAP – R3 gaineko esperientzia eta ezagutza erabiltzaile-mailan.

– Business Intelligent Analyzer aplikazioaren gaineko esperientzia eta ezagutza.

Halaber, lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.

4.– Euskararen ezagutza.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

5.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan xedatzen den moduan ere aurkeztu ahalko dira.

Interesdunek eskabidea Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara (Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz) bidali beharko dute datu pertsonal guztiekin eta dokumentatutako Curriculum Vitaearekin batera.

Dokumentazioak honelakoa izan behar du:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

– Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden edukiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

6.– Balorazio Batzordea.

Balorazio Batzorde bat eratuko da, eta batzordeburua Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Hautaketako eta Horniketako zuzendariordea edo hark eskuordetzen duena izango da. Hauexek izango dira Balorazio Batzordeko partaideak: Finantza, Aurrekontu eta Erosketen zuzendariordea eta Erosketa Zerbitzuko burua, Giza Baliabideen Hautaketako eta Horniketako Zuzendariordetzako teknikaria (idazkaria izango da, eta hitza eta botoa izango ditu).

Batzordeak, eskabideak baloratu ostean, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake, zeintzuen berri emango zaien izangaiei.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta emango dira lanpostua euretariko bati esleitzeko edo deialdia bete barik uzteko kontuan hartutako arrazoiak.

7.– Hautaketa-prozedura.

Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

8.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.

Hemen abiatzen den prozedura amaitzeko (lanposturako esleitzea edo lanpostua hutsik uztea), ebazpena eman behar du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak. Hori Intranetean eta Osakidetzako webgune korporatiboan argitaratuko da. Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatu ezean.

Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean.

9.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 5a.

Giza Baliabideen zuzendaria,

JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.


Azterketa dokumentala