Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2024ko urriaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4639

714/2024 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Ana Jesus Bustinduy Bascaran andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Kudeaketa Sanitarioko Unitateko Atal Sanitarioko Buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.

Bidasoko ESIko zuzendari-gerentearen uztailaren 4ko 546/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Bidasoko ESIko Kudeaketa Sanitarioko Unitateko Atal Sanitarioko Buruaren lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez. (EHAA, 143. zk., 2024ko uztailaren 22a, eta BOE, 186. zk., 2024ko abuztuaren 2a).

Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Ana Jesus Bustinduy Bascaran andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko ESIko Kudeaketa Sanitarioko Unitateko Atal Sanitarioko Buru.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ana Jesus Bustinduy Bascaran andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko ESIko Kudeaketa Sanitarioko Unitateko Atal Sanitarioko Buru izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek 2024ko urriaren 1ean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela, eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuari.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Hondarribia, 2024ko irailaren 30a.

Bidasoko ESIko zuzendari-gerentea,

MARIA LUISA MERINO HERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala