
197. zk., 2024ko urriaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (143 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4638
1948/2024 EBAZPENA, irailaren 27koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Purificación Molina Martos andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Atal Sanitarioko buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.
Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentearen apirilaren 24ko 691/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Barrualde-Galdakaoko ESIko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Atal Sanitarioko Burua izeneko lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2024ko maiatzaren 16ko EHAA, 95. zk. eta 2024ko maiatzaren 23ko BOE, 125. zk.).
Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, María Purificación Molina Martos andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Atal Sanitarioko buru.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– María Purificación Molina Martos andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Atal Sanitarioko buru izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2024ko urriaren 1a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ez baldin bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko ESIari ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Galdakao, 2024ko irailaren 27a.
Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,
JON GUAJARDO REMACHA.
RSS