
193. zk., 2024ko urriaren 3a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (133 KB - 2 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4575
IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2024ko irailaren 19ko Ebazpenarena, «Olleriasko ur-emaria neurtzeko estazio bat eraikitzeko proiektua» jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onespena ematen diona.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak 2024ko otsailaren 9an emandako Ebazpenaren bitartez, «Olleriasko ur-emaria neurtzeko estazio bat eraikitzeko proiektua»-ri hasierako onespena eman, jendaurreko kontsultan jarri eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua sustatu zen.
2023ko maiatzaren 16ko Ebazpenaren bidez, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariak proiektu horren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-txosten sinplifikatua egin zuen.
Proiektuaren jendaurreko informazioaren iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2024ko otsailaren 22an. Jendaurrean jartzeko epea amaituta, ez da alegazio-idazkirik jaso.
Era berean, proiektua gainbegiratu eta txostena eman da. Horrez gain egiaztatu da teknikoki zuzena dela eta arlo horretako araudi espezifikoan eta Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora) eta indarrean dauden gainerako lege-xedapenetan ezarritakoa betetzen duela.
Agentziako Administrazio Kontseiluak 2010eko ekainaren 29ko bileran emandako funtzioen eskuordetzearen arabera, Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 13.f) artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, lege horren beraren 15.m) eta Agentziaren Estatutuen 10.3.m) artikuluei dagokienez, zuzendari nagusiari dagokio proiektu hau onartzea.
Hori aintzat harturik, proiektua jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onespena eman behar da.
Horregatik, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatu beharrekoak ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– «Olleriasko ur-emaria neurtzeko estazio bat eraikitzeko proiektua» jendaurrean jartzeko izapidea ebaztea.
Bigarrena.– «Olleriasko ur-emaria neurtzeko estazio bat eraikitzeko proiektua» behin betiko onartzea. Kontrata bidezko exekuzio-aurrekontua zortziehun eta laurogeita hamaika mila zazpiehun eta berrogeita hamaika euro eta laurogeita hiru zentimokoa da (891.751,83), BEZa barne.
Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legeko 6.4 artikuluari jarraituz, ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuari, ebazpena jakinarazi edo argitaratu den egunaren biharamunetik hasita, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 20a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ANTONIO AIZ SALAZAR.
RSS