
193. zk., 2024ko urriaren 3a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (139 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SAILA
4573
IRAGARKIA, 2024ko irailaren 17koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, «Zumaian tren-biltegi bat eraikitzeko proiektuak» eragindako 010 finkaren lurrak hartu-aurreko akta eta eskudirutan eta interesik gabe egindako gordailu-agiriaren kopia jakinarazteko dena.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko, jakinarazpena egiten ahalegindu arren ezin izan da egin, eta iragarki hau jakinarazten da, ohartaraziz, aipatutako jakinarazpena Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan eskuratu daitekeela (Lakua I, 7. solairua, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).
Hori guztia argitara ematen da, interesdun guztiek horren berri izan dezaten, eta haientzat jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 17a.
Garraio Azpiegituren zuzendaria,
MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.
RSS