
193. zk., 2024ko urriaren 3a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4569
EBAZPENA, 2024ko irailaren 23koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak argitaratzeko dena.
Gerentziaren 2014ko martxoaren 6ko Ebazpenaren bidez argitaratu egin ziren unibertsitate honetako teknikari eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langile funtzionario eta laboralaren lanpostuen zerrendak eta behin-behineko pertsonalarentzat gordetako lanpostuen zerrenda (2014ko martxoaren 18ko EHAA).
Inoiz indarrean egon diren lanpostuen zerrenda guztietan aldaketak egin behar dira etengabe, indarreko prozedurekin bat etorrita tramitatu eta aldeko erabakiaz burutu diren aldaketak jasoko badira bertan, hau guztia Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 45. eta 46. artikuluetan aurreikusten dena bete dadin.
Adierazitakoa kontuan hartuta, Gerentzia honek, Gobernu Kontseiluak 2024ko ekainaren 11n egin zen bileran gaia aztertu eta aldaketak onartu ondoren, eta Errektorearen 2021eko urtarrilaren 28ko Ebazpenaz emandako ahalmenez baliatuz,
ONDOKOA EBATZI DU:
Lehenengoa.– Onartzea eranskinean jasota dauden teknikarien eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileen lanpostuen zerrendako aldaketak.
Bigarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra interesatuek aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez diezaiokete Gobernu Kontseiluari hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez diezaiokete zuzenean EAEko Auzitegi Nagusiari bi hilabeteko epean, biak ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Leioa, 2024ko irailaren 23a.
Eraldaketa Digitalaren eta Komunikazioaren arloko errektoreordea.
Gerentzia hutsik geratzeagatik, gobernu-taldearen ordezkapen-araubidearen aldaketa partzialaren UPV/EHUko errektorearen, 2023ko urtarrilaren 31ko Ebazpenarekin bat etorrita (2023ko otsailaren 8ko EHAA).
El Gerente,
JUAN JOSÉ UNZILLA GALÁN.
I. ERANSKINA
FUNTZIONARIOEN LANPOSTUEN ZERRENDAN ALDATUKO DIREN LANPOSTUAK
Aldatu 23. betekizun espezifikoaren kodearen legenda:
Honela dio:
Zientzia Arloetako karrerako lizentziatura 1: Zientzia Esperimentalak edo 2: Irakaskuntza Teknikoak*. Liburutegietako automatizazio-sistemak ezagutzea.
Esan behar du:
Zientzia Arloetako Karrerako Lizentziatura 1: Zientzia Esperimentalak edo 2: Irakaskuntza Teknikoak.
RSS