Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2024ko urriaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4567

EBAZPENA, 2024ko irailaren 20koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, aisialdirako ontziak gobernatzeko tituluak eskuratzeko 2025eko azterketa arruntetarako deialdia egiteko dena.

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 18.1.o artikuluak ematen dizkion ahalmenak erabiliz, hau

EBAZTEN DU:

Ondoren adierazten diren tituluak lortzeko, 2025ean egin beharreko azterketa teoriko eta praktikoetarako deialdiak egitea:

Azterketa teorikoak:

1. deialdia.– 2025eko martxoaren 10etik aurrera, honako titulu hauek eskuratzeko:

a) Oinarrizko nabigazioko patroia.

b) Aisialdirako ontzietako patroia.

c) Yateko patroia.

d) Yateko kapitaina.

2. deialdia.– 2025eko ekainaren 2tik aurrera, honako titulu hauek eskuratzeko:

a) Oinarrizko nabigazioko patroia.

b) Aisialdirako ontzietako patroia.

c) Yateko patroia.

d) Yateko kapitaina.

3. deialdia.– 2025eko azaroaren 3tik aurrera, honako titulu hauek eskuratzeko:

a) Oinarrizko nabigazioko patroia.

b) Aisialdirako ontzietako patroia.

c) Yateko patroia.

d) Yateko kapitaina.

Azterketa praktikoa:

Deialdi bakarra.– 2025eko ekainaren 23tik aurrera, titulu hauek eskuratzeko:

a) Oinarrizko nabigazioko patroia.

b) Aisialdirako ontzietako patroia.

c) Yateko patroia.

d) Yateko kapitaina.

Azterketen data zehatzak Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren web orrian iragarriko dira (http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/arrantza-akuikultura/hasiera/), azterketak egin baino astebete lehenago.

Deialdiak honako hauen arabera egingo dira:

DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehenengoa.– 1.– Honelaxe egingo dira azterketak:

a) Azterketa teorikoen lehenengo eta hirugarren deialdiak Pasai San Pedroko (Gipuzkoa) CIFP Blas de Lezo LHIIn egingo dira soilik.

b) Azterketa teorikoen bigarren deialdia Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Portugaleten (Bizkaia) daukan Bilboko Ingeniaritza Eskolako Nautika eta Itsasontzi Makineriako atalean egingo dira.

Nolanahi ere, azterketa guztiak horretarako eratutako epaimahai batek ebaluatuko ditu. Epaimahaia eratzeko, kontuan hartu behar dira ebazpen honen bigarren oinarriak xedatutakoa eta otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuak zerbitzuko arrazoiak direla-eta eman beharreko kalte-ordainei buruz xedatutakoa.

2.– Azterketak indarrean dauden programei lotuko zaizkie, alorreko arauekin bat etorriz.

3.– Titulu bakoitzerako azterketa praktikoak zenbait zati izango ditu: nabigazioaren praktika eta segurtasunaren praktika, irrati-komunikazioak, bela praktikak.

4.– Eskabideak online bete beharko dira, Internet bidez, urrats hauek betez:

a) Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren web orrian sartu, eskabidearen atalean edo, zuzenean, http://www.euskadi.eus/ helbidean.

b) Dagokion eskabide-inprimakia bete.

c) Azterketari dagokion tasa online eran ordaindu; ez dira inskribatutzat joko izena emateko epea amaitu baino lehen tasa ordaindu ez dutenak.

Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoa betetzeko, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak adierazten du datu pertsonalak tratatu eta dagokion tratamendu-jardueran sartuko dituela. Halaber, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak datuak babespean tratatzeko konpromisoa hartzen du, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoarekin bat etorriz.

Eskabidea formalizatu ondoren, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

– Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, bizileku-txartela edo indarrean dagoen pasaportea, eta, eskatzailea adingabea bada (16 urteak beteta izanik, betiere), gurasoetako baten edo tutorearen baimena aurkeztu beharko du, idatziz.

– Aisialdirako ontzietako patroiaren titulua edo titulu horren eskabidearen frogagiria, Yateko patroia izateko azterketara aurkezteko.

– Yateko patroiaren titulua edo titulu horren eskabidearen frogagiria, Yateko kapitaina izateko azterketara aurkezteko.

5.– Halaber, hautagaiek dokumentu, material eta tresna hauek eraman beharko dituzte azterketa teorikoetara, aurkezten diren azterketaren arabera:

– Oinarrizko nabigazioko patroia: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagoen pasaportea, eta boligrafoa.

– Aisialdirako ontzietako patroia: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagoen pasaportea, boligrafoa eta nabigazio-karta erabiltzeko beharrezkoa den materiala.

– Yateko patroia: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagoen pasaportea, boligrafoa eta nabigazio-karta erabiltzeko beharrezkoa den materiala.

– Yateko kapitaina: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagoen pasaportea, boligrafoa eta nabigazio-kalkuluak egiteko beharrezkoa den materiala (2025eko almanaka nautikoa barne); ez da onartuko programatutako kalkulagailurik. Halaber, ingeleseko azterketan ezin izango da hiztegirik erabili.

6.– Eskabideak epe hauetan aurkeztuko dira:

Azterketa teorikoak:

– 1. deialdia, 2025eko martxokoa: 2025eko urtarrilaren 27tik otsailaren 14ra arte.

– 2. deialdia, 2025eko ekainekoa: 2025eko apirilaren 28tik maiatzaren 16ra arte.

– 3. deialdia, 2025eko azarokoa: 2025eko irailaren 22tik urriaren 10era arte.

Azterketa praktikoa:

Deialdi bakarra, 2025eko ekainekoa: matrikula-eskaera aurkezteko epea 2025eko ekainaren 9tik 13ra artekoa izango da.

7.– Azterketetan parte hartzeko dokumentazioa administrazio-bulego hauetan aurkeztu ahal izango da:

a) Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila (Eusko Jaurlaritza, Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

b) CIFP Blas de Lezo LHII (Marinelen kalea 2, Pasai San Pedro, Gipuzkoa).

c) Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Antolamenduaren Zerbitzua (Eusko Jaurlaritza, Easo kalea 10, Donostia / San Sebastián).

d) Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Egituren Zerbitzua (Eusko Jaurlaritza, Concha Jeneralaren kalea 23, 2. solairua, Bilbao).

8.– Online egindako eskabideak deialdi bakarrerako izango du balioa. Geroagoko deialdi batean parte hartzeko, ezinbestekoa da beste eskabide bat egitea online, lehenengo oinarriko 4. puntuan aipatutako dokumentazioarekin batera.

9.– Azterketara aurkeztu ezean, matrikula ezin izango da hurrengo deialdi baterako aldatu, ezta azterketako eskubideak itzuli ere, tartean arrazoi larriak eta epaimahaiaren aurrean behar bezala justifikatutakoak ez badira behintzat.

Bigarrena.– Azterketak baloratuko dituzten epaimahaiak Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak izendatuko ditu.

Hirugarrena.– Epaimahaietako buruek zentro aztertzaile bakoitzeko iragarki oholean agerraraziko dituzte deialdi eta titulu guztietako azterketen datak, deialdi honetan ezarritako epeetan, eta lehenengo oinarrian ezarritakoa ere beteta. Era berean, behar den denbora emanda, zentro bakoitzeko iragarki-oholean adieraziko dituzte: tituluetako bakoitzaren azterketa-orduak, epaimahai aztertzaileen osaera, eta onartuen eta baztertuen zerrendak.

Laugarrena.– Azterketak amaitutakoan, ebazpen honetako hirugarren oinarrian adierazitako administrazio-bulegoetako iragarki-oholean jarriko dira ikusgai lortutako kalifikazioen zerrendak. Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren web orrian ere kontsultatu ahal izango dira: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/arrantza-akuikultura/hasiera/.

Hautagaiek egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izango dizkiote epaimahaiko buruari, aipatutako zerrenda horiek jendaurrean jartzen diren egunaren biharamunetik 5 eguneko epean. Erreklamazioak behar bezala arrazoitu beharko dira, eta epaimahaiko idazkariari bidali beharko zaizkio, NANaren fotokopiarekin batera. Datu pertsonalak, helbidea eta posta-kodea azaldu beharko dira, idatziz erantzun ahal izateko.

Azterketak 2 urtez gordeko dira, kalifikazioak irmo bihurtzen diren unetik aurrera. Salbuespenez, berrikusi diren azterketak 3 urtez gordeko dira.

Bosgarrena.– Deialdi hau eta honen ondoriozko administrazio-egintza guztiak aurkaratu ahal izango dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako modu eta kasuetan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 20a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.


Azterketa dokumentala