Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2024ko urriaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4566

AGINDUA, 2024ko irailaren 26koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez deklaratzen baita Raúl Pérez Iracheta jaunaren abstentzioa Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordearen jardunean eta ezartzen baita jardun horretan hura ordezkatzeko araubidea.

Azaroaren 9ko 236/2021 Dekretuaren bidez, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari izendatu zuten Raúl Pérez Iracheta jauna. Gerora, legegintzaldi berria hasiaz batera, uztailaren 23ko 182/2024 Dekretuaren bidez zuzendari kargutik kendu, eta Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuorde izendatu zuten uztailaren 23ko 183/2024 Dekretuaren bidez.

Aldaketa organiko horren ondorioz, Pérez jaunak, orain, sailburuorde karguan jardun behar du aurretiaz zuzendari karguan ziharduen zenbait prozeduratan. Horregatik, sailburu honi zuzendutako idatziaren bidez, Pérez jaunak adierazi du abstenitu egin nahiko lukeela inguruabar horiek jazotzen direnean, inpartzialtasuna eta objektibotasuna bermatzeko.

Hori dela eta, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren Lehengo Xedapen Gehigarrian esleitutako eginkizunak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordearen abstentzioa deklaratzea eta erabakitzea sailburu honek beronek jardungo duela haren ordez egintza eta xedapenetan, baldin eta Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordea aurretiaz Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari karguan baziharduen egintza eta xedapen horietan, hartara behar bezala bete dadin organoen artean egon beharreko bereizketa.

Ondorioz, ordezkapenez ematen diren ebazpen eta egintzetan, inguruabar horren berri jasoko da, eta berariaz adieraziko da nor den ordezkatutako organoaren titularra eta nor diharduen ordezkapen hori egiten.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 26a.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala