
193. zk., 2024ko urriaren 3a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (147 KB - 2 orri.)
- EPUB (185 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
4565
EBAZPENA, 2024ko irailaren 25ekoa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez laguntzak ematen baitzaizkie EAEn GIB/hiesa, C hepatitisa eta sexu-transmisiozko infekzioak prebenitzen eta kontrolatzen diharduten eta irabazi-asmorik ez duten ekimen sozialeko entitateei.
Osasuneko sailburuaren 2024ko martxoaren 6ko Aginduaren bidez, EAEn GIB/hiesa, C hepatitisa eta sexu-transmisiozko infekzioak prebenitzen eta kontrolatzen diharduten eta irabazi-asmorik ez duten ekimen sozialeko entitateentzako dirulaguntzak iragartzen dira. Agindu horrek 13. artikuluan dioenez, Osasuneko sailburuordearen ebazpen baten bidez emango dira dirulaguntzak, horretarako eratutako balorazio-batzordeak proposatuta.
Batzordea bildu ondoren, eta hark egindako proposamena oinarritzat harturik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko entitateei laguntza hauek ematea:
(Ikus .PDF)
Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 25a.
Osasuneko sailburuordea,
ENRIQUE FERNANDO PEIRÓ CALLIZO.
RSS