
193. zk., 2024ko urriaren 3a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (144 KB - 3 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4564
AGINDUA, 2024ko irailaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, Santurtzin (Bizkaia) dagoen «Calasanz Lanbide Ikastegia» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena aldatzeko dena.
«Calasanz Lanbide Ikastegia» ikastetxe pribatu integratuaren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako erdi-mailako heziketa-ziklo berri bat emateko.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuaren bidez aldatua (martxoaren 12ko BOE); uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duena; urriaren 29ko 1397/2007 Errege Dekretua (azaroaren 24ko BOE), Osasun-larrialdietako teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena; apirilaren 18ko 287/2023 Errege Dekretua (maiatzaren 1eko BOE), Osasun-larrialdietako teknikariaren, Farmaziako eta Parafarmaziako teknikariaren, Protesi-audiologiako goi-mailako teknikariaren eta Hortz-protesietako goi-mailako teknikariaren hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako tituluak eguneratu eta horien gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena; martxoaren 2ko 69/2010 Dekretua (apirilaren 6ko EHAA), Osasun-larrialdietako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena; martxoaren 15eko 46/2016 Dekretua (apirilaren 1eko EHAA), Lanbide Heziketako hainbat tituluren curriculuma ezartzen duten zenbait dekretu aldatzen dituena eta ikastaro osagarriak sortzen dituena hirugarren urtean aurreko beste batzuekin lotutako titulu berriak lortzeko; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2024-2025 ikasturterako:
Kode-zenbakia: 48007405 eta 014810.
Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.
Izen espezifikoa: «Calasanz Lanbide Ikastegia».
Titularra: Calasanz Santurtzi, S.L.
Helbidea: Cuesta del Hospital Bajo, 11.
Udalerria: Santurtzi.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena:
– «Osasun-larrialdiak» erdi-mailako heziketa-ziklo bat emateko, arratsaldeko txandan.
Ikastetxearen osaera:
– Lanbide Heziketa:
• Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.
○ Administrazio-kudeaketa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Administrazioa eta finantzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
• Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.
○ Merkataritza-jarduerak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Marketina eta publizitatea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Garraioa eta logistika, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
• Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.
○ Sareko informatika-sistemen administrazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
• Lanbide-arloa: Osasungintza.
○ Erizaintzako zaintza osagarriak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Farmazia eta parafarmazia, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Osasun-larrialdiak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Anatomia patologikoa eta zitodiagnosia, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Osasun-dokumentazioa eta -administrazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Diagnosi-irudia eta medikuntza nuklearra, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ Laborategi klinikoa eta biomedikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Erradioterapia eta dosimetria, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
• Lanbide-arloa: Gizarte- eta kultura-zerbitzuak eta erkidegoarentzako zerbitzuak.
○ Etxeko jarduerak eta eraikin-garbiketa, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Haur hezkuntza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ Gizarteratzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeen irekiera- eta ixte-baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.
Legitimazioa:
– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.
Hartzaileak:
– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.
Eskubideak: Eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml.
Araudia:
– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 11.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS