
193. zk., 2024ko urriaren 3a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNU SAILA
4561
AGINDUA, 2024ko irailaren 18koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Ede-Ede Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa.
2024ko uztailaren 18an eskabide bat sartu da Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailean, Fundación Ede-Ede Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.
Eskabidearekin batera, espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu da.
2023ko abenduaren 27an, fundazioaren patronatuak fundazioaren estatutuetako zenbait artikulu aldatzea erabaki zuen, elkarte fundatzaileari berriro esleitzeko patronoak izendatzeko gaitasuna, fundazioaren xede eta helburuen artean sartzeko garapenerako lankidetzarekin lotutako jarduera, eta «adingabeak» hitzaren ordez «haurrak» jartzeko.
Erabaki hau publiko egin da, Bilbon, 2024ko martxoaren 25ean, Andrés María Urrutia Badiola notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 747).
Erabaki horren bidez, estatutu sozialak egokitzen dira, eta artikuluetan honako aldaketa hauek egiten dira:
– 3. artikulua (Fundazioaren helburuak): bigarren paragrafoa aldatu da, «adingabeak» hitzaren ordez «haurrak» jartzeko.
Era berean, Fundazioaren helburuen artean sartu da garapenerako lankidetzarekin lotutako jarduera.
– 10. artikulua (Osaera eta iraupena): karguaren iraupena aldatzen da eta, ondorioz, mugagabea izatetik 5 urtekoa izatera igarotzen da.
Halaber, ohorezko karguen iraupena mugagabea izango da.
– 11. artikulua (Patronoak izendatzea eta postu hutsak betetzea): Elkarte fundatzaileak izendatuko ditu Patronatuko kideak, bai eskubide osoko patronoak, bai ohorezko kideak.
Kargua uzteko bi kasu gehitu dira: elkarteak izendatutako ordezkaritza-kargutik kentzea edo azkentzea, eta agintaldia amaitzea.
Patronatuko lanpostu hutsak betetzeari buruzko paragrafoa aldatu da.
– 13. artikulua (Fundazioaren Presidentzia): elkarte fundatzailearen Batzar Nagusiak izendatuko du Fundazioko presidentea.
– 14. artikulua (Presidenteordetza): ezartzen da Patronatuak izendatuko duela presidenteordea.
Bigarren paragrafoa kendu da, lanpostu hutsaren kasuari buruzkoa.
– 15. artikulua (Idazkaritza): ezartzen da Patronatuak izendatuko duela idazkaria, eta hartatik kanpoko pertsona bat izan ahalko dela.
– 16. artikulua (Administrazioa): ezartzen da Patronatuak izendatuko duela administrazio-kargua duen pertsona, eta hartatik kanpoko pertsona bat izan ahalko dela.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau Agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua.
Espedienteari funtsezkotzat jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak.
Fundazioaren estatutuen testu bategina, 2024ko martxoaren 25eko eskrituran eta 747 protokolo-zenbakian gehitua, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak kontuan hartu beharreko azken bertsio balioduna izango da inskribatzeko ondorioetarako.
Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.
Hori guztia kontuan hartuta,
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Fundación Ede-Ede Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, azalpen-zatian aipatutako aldaketa txertatzeko, Agindu honen datarekin eta Andrés María Urrutia Badiola notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 747) 2024ko martxoaren 25ean egiletsitako eskritura publikoan aurreikusitako baldintzetan.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 18a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS