Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2024ko urriaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4552

EBAZPENA, 2024ko irailaren 23koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Miguel Ángel Casado del Río jaunak gainditu egin duela 2023ko azoaren 13ko Ebazpenak (2023ko azaroaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea» jakintza arloan Irakasle Osoaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Miguel Ángel Casado del Río jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle osoa gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***6449**. Kodea: PLC8L1 – D00016-2. Jakintza arloa: Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea. Saila: Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea. Ikastegia: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Eman beharreko gaiak: «Komunikazio Sistemaren Egitura».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2024ko irailaren 23a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA)

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala