Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2024ko urriaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4551

1817/2024 EBAZPENA, irailaren 23koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoarena, zeinaren bidez Raúl Peña Barcena jaunari esleitzen zaizkion Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Arabako Haranak II-ko Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak.

888/2024 Ebazpenaren bitartez, onartu egin zen Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Arabako Haranak II-ko Lehen Mailako Arretako unitateburua izendatzeko deialdi publikoa.

Batzordeak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Raúl Peña Barcena jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki du hari esleitzea Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Arabako Haranak II-ko Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak.

Ebazten duen organoa eskuduna da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.2 artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoaren arabera. Horren arabera, lanpostu hori hutsik badago, erakundeko Zuzendaritza Medikoak hartuko ditu bere gain zuzendari-gerentearen eginkizunak.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Raúl Peña Barcena jaunari esleitzea Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Arabako Haranak II-ko Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak.

Bigarrena.– Raúl Peña Barcena jaunak bi eginkizun izango ditu: kudeaketa eta asistentzia ematea; eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuko gerentearen menpe egongo da zuzenean eta hierarkian. Bai Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak egin bitartean, bai haiek amaitu ostean, titulartasunari eutsiko dio bere kategorian dagokion plazan, eta hari lotutako oinarrizko eginkizunak betetzen jarraituko du.

Hirugarrena.– Inolaz ere, Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak edo ordainsariak finkatzerik, berariazko lanpostu gisa; izan ere, noiznahi erabaki ahal da eginkizun horien esleipenari amaiera ematea.

Laugarrena.– Interesdunak, eginkizun horietan diharduen bitartean, osagarri berezi bat jasoko du erantzukizunagatik.

Bosgarrena.– Izendapen honek 2024ko urriaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Seigarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 23a.

Arabako ESIko zuzendari medikoa,

LANDER HIJONA MURUAMENDIARAZ.


Azterketa dokumentala