
193. zk., 2024ko urriaren 3a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUN SAILA
4549
AGINDUA, 2024ko irailaren 9koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailean behin-behineko langile bat lanpostutik kentzea xedatzen duena.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut:
XEDATU DUT:
Lehenengoa.– Ana Erkoreka Barrenetxea andrea Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saileko komunikazio gaien aholkulari kargutik kentzea (5223 kodea, 13 dotazioa; zuzendari maila), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu uzteak 2024ko irailaren 10ean izango ditu ondorioak, egun hori bere azken lan eguna izanda.
Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 9a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.
RSS