
191. zk., 2024ko urriaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUN SAILA
4508
AGINDUA, 2024ko irailaren 18koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, 2024ko «Joxe Mari Korta» sarietarako epaimahaia izendatzeko dena.
Kontuan harturik zer dioen «Joxe Mari Korta» sariak arautzen dituen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduaren 7. artikuluak (2009ko abuztuaren 10eko EHAA, 151. zk.) –agindu hori 2011ko apirilaren 20ko Aginduaren bidez aldatu zen–, eta ikusirik zer dioen Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2024ko irailaren 9ko Aginduak, zeinaren bidez 2024ko ekitaldiko deialdia argitaratu baitzen, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Epaimahaia izendatzea. Honako kide hauek izango ditu:
Epaimahaiburua:
Mikel Jauregi Letemendia, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua.
Sailaren ordezkari:
1.– Andoitz Korta Zearreta, Industriako sailburuordea.
2.– Jaione Ganzarain Epelde, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea.
3.– Josu Bilbao Begoña, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea.
4.– Irantzu Allende Fernández de Eribe, Nazioartekotzeko eta Europako Programetako aholkularia
Patronalaren ordezkari:
1.– Eduardo Aretxaga Cilleruelo, Confebaskeko zuzendari nagusia.
2.– Carolina Pérez Toledo, Cebekeko lehendakaria.
3.– Juan Antonio Sánchez Corchero, SEAko lehendakaria.
4.– Isabel Busto Pozuelo, Adegiko lehendakaria.
Joxe Mari Kortaren Bidetik Fundazioaren ordezkari: María Angeles Zearreta Iraundegi.
Idazkaria: Iñigo Arana Medina, Kabineteko eta Komunikazioko zuzendaria.
Norbait bertaratu ezin bada, espresuki beste norbaiti eskuordetu dezake.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan eta jende guztia jakinaren gainean egon dadin.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 18a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.
RSS