
188. zk., 2024ko irailaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (160 KB - 5 orri.)
- EPUB (304 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
4452
EBAZPENA, 2024ko irailaren 13koa, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita garapenerako lankidetza-programen identifikazio-faserako laguntzen deialdia, 2024rako.
Azaroaren 28ko 180/2023 Dekretuak arautzen ditu Garapenerako lankidetza-programetarako laguntzak (2024ko urtarrilaren 12ko EHAA, 9. zk.).
eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2024ko apirilaren 12ko Ebazpenaren bidez iragartzen da garapenerako lankidetza-programen identifikazio-faserako laguntzen deialdia, 2024rako (maiatzaren 10eko EHAA, 91. zk.).
Ikusirik deialdi-ebazpenaren 15. artikuluaren bidez hartarako izendatutako balorazio-batzordeak laguntzak emateko egindako proposamena, eta eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Koordinazio Zerbitzu Teknikoak laguntza-eskabideen balorazioa eta azterketa teknikoa eginik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean jasotako entitateei ematea eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2024ko apirilaren 12ko Ebazpenaren bidez deitutako laguntzak (Ebazpena, 2024ko apirilaren 12koa, zeinaren bidez iragartzen baita garapenerako lankidetza-programen identifikazio-faserako laguntzen deialdia, 2024rako), eranskin horretan aipatutako zenbatekoan eta eran.
Bigarrena.– II. eranskinean ageri diren entitateei laguntza-eskaerak baztertzea, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.
Hirugarrena.– Laguntza-eskabideetan atzera egin izana onartzea III. eranskinean ageri dien entitateei.
Laugarrena.– IV. eranskinean ageri diren entitateen laguntza-eskabideak baztertzea, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.
Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar oro jakinaren gainean egon dadin.
Seigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsitzat jo ahal izango da errekurtsoa, eta zabalik geratuko da administrazioarekiko auzien bidea.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 13a.
eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.
RSS