Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2024ko irailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
4451

EBAZPENA, 2024ko irailaren 12koa, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntza-eskarien azterketa teknikoa eta balorazioa egiteko ardura izango duen Hautaketa Batzordeko kidea izendatzen baita 2024. urterako.

Otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuak (martxoaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 53. zenbakia), uztailaren 23ko 390/2013 Dekretuaren bidez aldatuak (uztailaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 143. zenbakia) Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen ditu.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2024ko martxoaren 12ko Aginduaren bidez, 2024. urterako garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzak deitzen dira (apirilaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 68. zenbakia).

Aipatu Aginduaren 8. artikuluaren arabera, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Agentziako Koordinazio Teknikoko Zerbitzuari dagokio dirulaguntza-lerro honen kudeaketa-lanak egitea. Bestalde, laguntza-eskariak baloratuko dituen Hautaketa Batzordearen osaera zehazten du 9. artikuluak.

Hautaketa Batzordean kide berri bat sartu behar da, garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntza-eskarien azterketa teknikoa eta balorazioa egiteko ardura izango duena 2024. urterako.

Hori guztia dela eta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Begoña Dorronsoro Villanueva andrea (eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako kooperazioko teknikaria) izendatzea garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntza-eskarien azterketa teknikoa eta balorazioa egiteko ardura izango duen Hautaketa Batzordeko kide 2024. urterako.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jendea jakitun egon dadin.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beronen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako presidentziaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hilabeteko epean. Gora jotzeko errekurtsoa jartzen denetik hiru hilabete igarotzen badira ebazpenik eman gabe, ezetsi egin dela pentsatuko da, eta irekita geratuko da administrazioarekiko auzibidea.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 12a.

eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala