Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2024ko irailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4449

AGINDUA, 2024ko irailaren 18koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez publizitatea ematen baitzaio Nekazaritza Funtsen Batzorde Paritarioan (COPAFA) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren zenbait ordezkari kargutik kendu eta berriak izendatzeari, eta batzordearen osaera berriari.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren 2008ko maiatzaren 26ko Aginduaren bidez, abenduaren 15eko 367/1998, 368/1998 eta 369/1998 Dekretuei jarraikiz sortutako batzorde parekideri izena eman zitzaion, haren osaera zehaztu zen eta funtzionamendu-arauak finkatu ziren.

Batzorde horri Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidea (COPAFA) izena eman zitzaion, eta, funtzioen aldetik duen askatasunari kalterik egin gabe, gaur egun Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikita dago.

COPAFAk, abenduaren 15eko 367/1998, 368/1998 eta 369/1998 Dekretuen arabera, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta, bestetik, hiru foru-aldundiak hartuko ditu, eta sei kidek osatuta egongo da: hiru Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrekoak eta beste hiru foru-aldundietakoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkarietan izan diren aldaketen ondorioz, batzordearen osaera egindako aldaketei publizitatea eman beharra dago.

Horregatik guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Iñaki Aldekogarai Labaka kendu egin dela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari gisa COPAFA Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidean zuen batzordekide eta lehendakari kargutik.

Bigarrena.– Argitara ematea Jone Miren Fernández Landa kendu egin dela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari gisa COPAFA Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidean zuen batzordekide kargutik.

Hirugarrena.– Argitara ematea Jon Karlos Aguirre Huerga izendatu dela COPAFA Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean jarduteko batzordekide eta lehendakari.

Laugarrena.– Argitara ematea Joseba Andoni Terreros Luengas COPAFA Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean jarduteko batzordekide izendatu dela.

Bosgarrena.– Argitara ematea COPAFA Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidearen osaera berria, ordezkariei dagokienez izandako aldaketak sartuta.

COPAFA Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekideko batzordekideak hauek dira:

Lehendakaria:

Jon Karlos Aguirre Huerga jauna, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu zuzendaria.

Batzordekideak:

Jorge Garbisu Buesa jauna, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria.

Joseba Andoni Terreros Luengas jauna, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria.

David Fernández Sarabia jauna, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza zuzendaria.

Andoni Agirrebeitia Abendibar jauna, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritzako zuzendari nagusia.

Arantza Ariztimuño Larraza andrea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendari nagusia.

Idazkaria:

Josu Erauzkin Barrenetxea jauna, Erakunde Ordaintzailearen arduraduna, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikitako karrerako funtzionarioa.

Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, guztiek jakin dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 18a.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala