
188. zk., 2024ko irailaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (155 KB - 3 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
4446
EBAZPENA, 2024ko irailaren 19koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; ebazpen horren bidez argitara ematen da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren erabakia, zeinaren bidez handitu egiten baitira baliabide ekonomikoak dirulaguntzen deialdi jakin bat finantzatzeko; hain zuzen, etorkinak prestatu eta laneratu daitezen haien errotze-arrazoiengatiko bizileku- eta lan-baimenak errazteko ibilbide integralen proiektuetarako dirulaguntzen deialdiari dagozkionak.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak, 2024ko irailaren 18ko bileran hartutako erabakiaren bidez, onartu egin du baliabide ekonomikoak handitzea deialdi jakin bat finantzatzeko; hain zuzen, etorkinak prestatu eta laneratu daitezen haien errotze-arrazoiengatiko bizileku- eta lan-baimenak errazteko ibilbide integralen proiektuetarako dirulaguntzen deialdiari dagozkionak. Maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluko n) atalean xedatutakoaren arabera (abuztuaren 30eko 98/2022 Dekretuak emandako idazkeran), organismo autonomo horretako zuzendari nagusiari dagokio deialdi hori argitaratzea.
Azaldutakoagatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren erabakia argitaratzea, zeinaren bidez handitu egiten baitira baliabide ekonomikoak dirulaguntzen deialdi jakin bat finantzatzeko; hain zuzen, etorkinak prestatu eta laneratu daitezen haien errotze-arrazoiengatiko bizileku- eta lan-baimenak errazteko ibilbide integralen proiektuetarako dirulaguntzen deialdiari dagozkionak; erabaki hori 2024ko irailaren 18ko bileran onartu zuen Lanbideren Administrazio Kontseiluak, eta eranskin gisa jaso da ebazpen honetan.
Bigarrena.– Jakinaraztea argitaratzen den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren erabaki horren ondorioak ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko direla.
Hirugarrena.– Argitaratzen den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren erabaki horren aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu dakioke organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke zuzenean, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 19a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.
ERANSKINA
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUAREN ADMINISTRAZIO-KONTSEILUAREN ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ HANDITU EGITEN BAITIRA BALIABIDE EKONOMIKOAK DEIALDI JAKIN BAT FINANTZATZEKO; HAIN ZUZEN, ETORKINAK PRESTATU ETA LANERATU DAITEZEN HAIEN ERROTZE-ARRAZOIENGATIKO BIZILEKU- ETA LAN-BAIMENAK ERRAZTEKO IBILBIDE INTEGRALEN PROIEKTUETARAKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIARI DAGOZKIONAK
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak, 2024ko apirilaren 23ko bileran hartutako erabakiaren bidez, onartu egin zuen etorkinak prestatu eta laneratu daitezen haien errotze arrazoiengatiko bizileku- eta lan-baimenak errazteko ibilbide integralen proiektuetarako dirulaguntzen deialdia 2024. urterako, eta deialdi hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (2024ko maiatzaren 6ko EHAA, 87. zk.).
Deialdi horretan ezarritakoaren arabera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aurrekontuko 3.000.000 euro bideratuko dira laguntzak finantzatzeko. Zenbateko horretatik, 1.080.000 euro 2024ko ordainketa-kredituari dagozkio, 632.835 euro 2025erako konpromiso-kredituari, eta 1.287.165 euro 2025eko aurrekontu arrunteko ordainketa-kredituari.
Hori da, hain zuzen, laguntzak emateko ezarri den muga. Dena den, deialdiak xedatzen du zenbateko hori % 50 handitu ahal izango dela, indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontu-aldaketak onartzen badira. Kasua bada, hori guztia argitara eman beharko da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.
Etorkinak prestatu eta laneratu daitezen haien errotze-arrazoiengatiko bizileku- eta lan-baimenak errazteko ibilbide integralen proiektuak direla-eta jasotako eskaeren bolumenak gainditu egin du aurreikusitako proiektu bakoitzeko parte-hartzaileen batez besteko kopurua, eta horrek esan nahi du oso erantzun positiboa eman zaiola deialdi honen bidez lortu nahi den helburuari; alegia, Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako herritar atzerritarren laneratzea sustatzeari. Aldi berean, agerian geratu da gutxiegi direla laguntza horietara bideratutako baliabide ekonomikoak.
Beharrezkoa da, beraz, egoerari erantzuna ematea eta ekimen horretarako laguntza areagotzea, laguntza-programa hori ekonomikoki indartuz, ahalik eta eskaera gehienei erantzute aldera.
Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak proposatuta, erakunde autonomo horren administrazio-kontseiluak, 2024ko irailaren 18ko bileran, honako hau
ERABAKIA
Etorkinak prestatu eta laneratu daitezen haien errotze-arrazoiengatiko bizileku- eta lan-baimenak errazteko ibilbide integralen proiektuetarako dirulaguntzen deialdia finantzatzen duten baliabide ekonomikoei 333.000 euro gehitzea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoari dagokion 3121-Gizarte Integrazioa Programaren kargura. Honela banatuko dira baliabide horiek: 86.620 euro 2024ko ordainketa-kredituaren kargura; 51.380 euro 2025eko konpromiso-kredituaren kargura, eta 195.000 euro 2025eko aurrekontu arrunteko ordainketa-kredituaren kargura.
Ondorioz, aipatutako deialdiaren babesean emango diren laguntzak finantzatzera bideratuko den aurrekontu-kreditua 3.333.000 euro izango da, guztira; zenbateko horretatik, 1.166.620 euro 2024ko ordainketa-kredituari dagozkio, 684.215 euro 2025eko konpromiso-kredituari eta 1.482.165 euro 2025eko aurrekontu arrunteko ordainketa-kredituari.
Prestakuntza-ibilbideak eta lan-kontratuak egiteko dirulaguntzak (deialdiaren 2. artikuluko 1.3 eta 1.5 apartatuetan deskribatutako jarduketak) Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu ahal izango ditu osorik edo zati batean, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF+ 2021-2027 Programaren esparruan.
RSS