
188. zk., 2024ko irailaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 3 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4440
64/2024 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko Mantentze Lanetako eta Instalazioetako Azpitaldeko Buru lanpostu bat izendapen askez betetzeko.
Gorlizko Ospitalean, Mantentze Lanetako eta Instalazioetako Azpitaldeko Buru lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Gerentzia honek, honako oinarrien arabera:
OINARRIAK
1.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo langile lan-kontratuduna), eta lanpostua jabetzan edukitzea C3 lanbide-taldean.
b) C3 taldeari dagokion titulazioa edukitzea.
c) C3 lanbide-taldean gutxienez 2 urteko lan-esperientzia edukitzea.
d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planaren gainerako betebeharrak betetzea.
2.– Kontuan hartuko diren merezimenduak.
– Makineria eta linea-eroanbideen instalazioari eta mantentze elektromekanikoari buruzko prestakuntza eta esperientzia.
– Hozteko eta girotzeko instalazioak muntatzeko eta mantentzeko prestakuntza eta horren inguruko esperientzia.
– Beroa sortzeko instalazioak muntatzeko eta mantentzeko prestakuntza eta horren inguruko esperientzia.
– Instalazio elektrikoak eta automatismoak mantentzeko prestakuntza eta horren inguruko esperientzia.
– Legionelosia prebenitzeko eta kontrolatzeko prestakuntza.
– Ekipo eta instalazio elektroteknikoak.
– Jasogailuen eta horien instalazioen gaineko ezagutza teknikoa eta legala.
– Laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza.
– Gas medizinalak.
Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.
3.– Euskararen ezagutza.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.
4.– Eskaerak egiteko epea eta aurkezteko modua.
Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak. Horretarako, 15 egun balioduneko epea izango dute, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aurkeztu ahal izango dira, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako eran.
Interesdunek Gorlizko Ospitaleko Langileen Zuzendaritzara (Urezarantza ibiltokia 1, 48630 Gorliz) bidali behar dute eskabidea, datu pertsonal guztiekin eta curriculum vitaearekin batera.
Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
– Funtzionario edo estatutupeko langile izateko izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, langile lan-kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.
– Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
– Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.
Osakidetzako CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.
5.– Balorazio Batzordea.
Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.
Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake, eta izangaiei horren berri emango die.
Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.
Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango dira.
6.– Hautaketa-prozedura.
Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.
7.– Prozedura amaitzeko Ebazpena.
Honen bidez hasitako prozedurari amaiera emango zaio (lanpostua esleitzea edo betetzeke uztea), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentearen ebazpenaren bidez, eta argitaratu egingo da bai Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta baita Osakidetzaren intranetean zein web-orri korporatiboan ere.
Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean.
8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Gorliz, 2024ko abuztuaren 2a.
Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentea.
EB (3433/2004 Ebazpena, abenduaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentearen edo zuzendarien karguak hutsik edo kargudun horiek kanpoan zein gaixorik daudenerako ordezkapen-erregimena ezartzen duena).
Gorlizko Ospitaleko zuzendari medikoa,
MARIA ISABEL MONTES ÁLVARO.
RSS