
188. zk., 2024ko irailaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4438
1782/2024 EBAZPENA, irailaren 12koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoarena, zeinaren bidez Iñigo Urquiza Monasterio jauna Arabako Unibertsitate Ospitaleko Erradiodiagnostikoko Zerbitzuaren Koordinatzaile kargutik kentzen baita, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
1675/2019 Ebazpenaren bidez, Iñigo Urquiza Monasterio jauna Arabako Unibertsitate Ospitaleko Erradiodiagnostikoko Zerbitzuaren Koordinatzaile izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
Ebazten duen organoa eskuduna da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.2 artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoaren arabera. Paragrafo horren arabera, lanpostu hura hutsik badago, erakundeko Zuzendaritza Medikoak hartuko ditu bere gain zuzendari-gerentearen eginkizunak.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Iñigo Urquiza Monasterio jauna Arabako Unibertsitate Ospitaleko Erradiodiagnostikoko Zerbitzuaren Koordinatzaile kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko irailaren 30eko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 12a.
Arabako ESIko zuzendari medikoa,
LANDER HIJONA MURUAMENDIARAZ.
RSS