Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2024ko irailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4436

255/2024 EBAZPENA, irailaren 6koa, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez David Avellanal Legarda jauna Barne Medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko Buru kargutik kendu egin den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko ESIan, berak hala eskatuta.

159/2021 Ebazpenaren bidez, David Avellanal Legarda jauna izendatu zen Barne Medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko Buru Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko ESIan (2021eko ekainaren 8ko EHAA, 111. zk.).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– David Avellanal Legarda jauna Barne Medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko buru kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko ESIan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko maiatzaren 31ko lanaldia bukatutakoan izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta interesdunari eta Arabako ESIari horren berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Arrasate, 2024ko irailaren 6a.

Debagoieneko ESIko zuzendari-gerentea,

CARLOS BARRUSO BARES.


Azterketa dokumentala