
188. zk., 2024ko irailaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4435
1303/2024 EBAZPENA, irailaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Josune Retegi Ormazabal Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Garapen eta Prestakuntzako zuzendariorde korporatibo kargutik kentzen baita.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 17ko 917/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko apirilaren 4ko EHAA, 67. zk.), Josune Retegi Ormazabal, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Garapen eta Prestakuntzako zuzendariorde korporatibo gisa.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Josune Retegi Ormazabal, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Garapen eta Prestakuntzako zuzendariorde korporatibo kargutik kentzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendari izendatua izan delako (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2024ko irailaren 3ko Erabakia) egindako lanagatik eskerrak emanez.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko irailaren 3ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 4a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS