
188. zk., 2024ko irailaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4434
1866/2024 EBAZPENA, uztailaren 31koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Pedro Luis Bañuelos Mendoza jauna zeladoreen ekipoburu kargutik kendu baita, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan.
Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen maiatzaren 15eko 2145/2018 Ebazpenaren bidez, Pedro Luis Bañuelos Mendoza jauna izendatu zen zeladoreen ekipoburu Osakidetza-euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Pedro Luis Bañuelos Mendoza jauna zeladoreen ekipoburu kargutik kentzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko uztailaren 31ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbo, 2024ko uztailaren 31.
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,
JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.
RSS