Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2024ko irailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
4433

AGINDUA, 2024ko irailaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, Hezkuntza Sailean lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Urtarrilaren 13ko 3/2009 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskaritzako lanpostuen zerrenda onartzen duenak, Hezkuntza Ikuskaritzako Lurraldeburu lanpostua ezarri zuen. Lanpostu horren eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 14. artikuluan daude jasota.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 13.5 artikuluak xedatzen duenez, lurraldeburuak ikuskari nagusiaren mende egongo dira zuzenean, eta hezkuntza-arloan eskumena duen saileko titularrak izendatuko ditu, hezkuntza-ikuskari nagusiak proposatuta, izendapen askeko prozeduraren bidez.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102. eta 103. artikuluetan eta Hezkuntzako sailburuaren 2024ko abuztuaren 27ko Aginduaren (Hezkuntza Sailean lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen zen agindu horretan, eta 2024ko irailaren 10eko EHAAn argitaratu zen) laugarren oinarrian xedatutakoaren arabera, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Lourdes Dorronsoro Plazaola andrea izendatzea Gipuzkoako Ikuskaritzako lurraldeburu.

Bigarrena.– Izendapen horrek 2024ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 19a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala