
187. zk., 2024ko irailaren 25a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
4429
IRAGARKIA, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 2024ko uztailaren 18ko Agindua jakinarazteko dena, zeinaren bidez iraungitzat jotzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra Horacio Luís Rivero Lopez jaunaren abintestato-jaraunsle deklaratzeko prozedura.
Agindu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoa Horacio Luis Rivero López jaunaren jaraunspenaren abintestato-jaraunsle deklaratzeko prozedura iraungitzat jotzeko aitortzen da, prozedura ebazteko urtebeteko epea amaitu delako. Prozedura berri bati hasiera eman ahal izango zaio berriro, eta iraungidura gertatu izan ez balitz edukia mantenduko zatekeen egintzak eta dokumentuak ere gehituko dira.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluaren arabera, iragarkien bidez jakinaraztea xedatzen da, Estatuko Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean, bai eta, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan eta Sestaoko Udalaren iragarki-taulan ere.
Agindu horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, berorren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ogasun eta Finantzetako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 11.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL D 'ANJOU OLAIZOLA
RSS