Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2024ko irailaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
4428

EBAZPENA, 2024ko irailaren 13koa, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez ordezten baita garapenerako lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko 2024rako beka-eskaerak baloratzeko ardura duen hautaketa-batzordeko kide bat.

Martxoaren 21eko 62/2017 Dekretuak (2017ko martxoaren 24ko EHAA, 59. zk.) arautzen ditu garapenerako lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak.

eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2024ko maiatzaren 28ko Ebazpenaren bidez (2024ko ekainaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 115. zk.), profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko lau beka iragarri dira 2024rako, garapenerako lankidetzaren arloan.

Aipatutako deialdiak, oinarri arautzaileen 6. artikuluan, eskaerak baloratuko dituen hautaketa-batzordeko kideen osaera zehazten du, martxoaren 21eko 62/2017 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Garapenerako lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko 2024rako beka-eskaeren azterketa teknikoa eta balorazioa egiteaz arduratuko den hautaketa-batzordeko kide bat ordezkatu behar da.

Azaldutako guztia kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Santiago Ramirez Cameno-ren ordez, Begoña Dorronsoro Villanueva izendatzea (eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako lankidetza-teknikaria) garapenerako lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko 2024rako beka-eskaeren azterketa teknikoa eta balorazioa egiteaz arduratuko den hautaketa-batzordeko kide.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar oro jakinaren gainean egon dadin.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako lehendakariaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsitzat jo ahal izango da errekurtsoa, eta zabalik geratuko da administrazioarekiko auzien bidea.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 13a.

eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala