
187. zk., 2024ko irailaren 25a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
4422
EBAZPENA, 2024ko irailaren 10ekoa, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, Europar Batasunaren eta Kanpo Harremanen alorrean gazteak prestatzeko beka bati uko egitea onartzen duena.
Kanpo Harremanen alorrean gazteak prestatzeko bekak arautzen dituen urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako idazkari nagusiaren 2023ko abuztuaren 30eko Ebazpena argitaratu zen. Ebazpen horren bitartez, Europar Batasunaren eta Kanpo Harremanen alorrean gazteak prestatzeko beken deialdia egin zen, 2023-2024 aldirako.
Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako idazkaritza nagusiaren 2023ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez, Europar Batasunaren eta Kanpo Harremanen arloan gazteak prestatzeko bekak esleitu ziren 2023 eta 2024rako.
Andoni Iriondo Otxotorena jauna beka baten esleipendun izan zen Bruselan, Europar Batasunaren aurreko Euskadiren Ordezkaritzan, 12 hilabeterako, eta bekari formalki uko egin dio 2024ko irailaren 1etik aurrerako ondorioarekin.
Urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 22. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, uko egitearen kasuan, eta Hautaketa Batzordeak proposatuta, esleipen-ebazpenean ordezko izendatutako pertsonari esleitu behar zaio beka, bekari geratzen zaion aldirako eta aldi horri dagokion diru-kopurua jasota.
2023ko abenduaren 20ko Ebazpenak II. eranskinean izendatzen ditu bekadunen bi ordezkoak Europar Batasunaren aurreko Euskadiren Ordezkaritzan, Bruselako egoitzan. Eranskinean ezarritako hurrenkerari jarraikiz, bietako inor ez dago eskuragarri beka betetzeko esleipendun moduan.
Horregatik guztiagatik, eman zaizkidan eskumenekin bat etorriz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Andoni Iriondo Otxotorena jaunaren uko-egitea onartzea Europar Batasunaren aurreko Euskadiren Ordezkaritzak Bruselan duen egoitzan burutu beharreko Europar Batasuna eta Kanpo Harremanen alorrean gazteak prestatzeko bekan, irailaren 1etik aurrerako ondorioarekin.
Bigarrena.– Bete gabe uztea bekaren ordezkapena, ordezko hautagairik ez dagoenez.
Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiari, jakinarazpena eman eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteren epean.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 10a.
Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,
ANDER CABALLERO BARTUREN.
RSS