Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2024ko irailaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4421

1350/2024 EBAZPENA, irailaren 11koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María del Carmen Alonso Alonso andrea Kanpo-kontsultetako (Arantzazu Eraikina) Gainbegirale kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen martxoaren 24ko 322/2022 Ebazpenaren bidez, María del Carmen Alonso Alonso andrea izendatu zen Kanpo-kontsultetako (Arantzazu Eraikina) Gainbegirale, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan (2022ko maiatzaren 26ko EHAA, 101 zk.).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María del Carmen Alonso Alonso andrea Kanpo-kontsultetako (Arantzazu Eraikina) Gainbegirale lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko irailaren 29ko laneguna amaitzen denean izango du eragina.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2024ko irailaren 11.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).

Langileen zuzendaria,

MARIA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.


Azterketa dokumentala