Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2024ko irailaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4420

1757/2024 EBAZPENA, irailaren 9koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoarena, zeinaren bidez María Cristina González de Lopidana Rodríguez andrea Arabako Unibertsitate Ospitaleko Zerbitzu Orokorretako Taldeburu (Ostalaritza) kargutik kentzen baita, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

1591/2014 Ebazpenaren bidez, María Cristina González de Lopidana Rodríguez andrea Arabako Unibertsitate Ospitaleko Zerbitzu Orokorretako Taldeburu (Ostalaritza) izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Ebazten duen organoa eskuduna da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.2 artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoaren arabera. Horren arabera, lanpostu hori hutsik badago, erakundeko Zuzendaritza Medikoak hartuko ditu bere gain zuzendari-gerentearen eginkizunak.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Cristina González de Lopidana Rodríguez andrea Arabako Unibertsitate Ospitaleko Zerbitzu Orokorretako Taldeburu (Ostalaritza) kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko irailaren 30eko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 9a.

Arabako ESIko zuzendari medikoa,

LANDER HIJONA MURUAMENDIARAZ.


Azterketa dokumentala