
187. zk., 2024ko irailaren 25a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 2 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
4419
AGINDUA, 2024ko irailaren 17koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen Gipuzkoako Zuzendariordetzako zuzendariorde-lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdi publikoa.
Bat etorriz Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuan ezarritakoarekin, eta egiaztatu ondoren prozedura bete dela eta hautagaiek deialdian eskatutako betekizunak eta zehaztapenak bete dituztela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Izendapen askeko deialdia ebaztea, deialdiko lanpostua eranskinean deskribatzen den Auzitegiko Medikuen Kidegoko funtzionarioari esleituz.
Bigarrena.– Destino berriaz jabetzeko, Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.
Hirugarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aldi berean argitaratzea lortzen ez bada, epeak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko dira.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 17a.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
ERANSKINA
Deialdia: 2024ko ekainaren 10eko Agindua (2024ko ekainaren 21eko BOE; 2024ko ekainaren 20ko EHAA).
210001/1 lanpostua, zuzendariordea, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen Gipuzkoako Zuzendariordetzakoa.
Jatorrizko lanpostua: Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen Gipuzkoako Zuzendariordetza.
Esleipendunaren datu pertsonalak:
Izen-abizenak: Maite Azpitarte Pardo.
NAN:*** 7745**
RSS