
187. zk., 2024ko irailaren 25a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SAILA
4418
AGINDUA, 2024ko irailaren 11koa, Mugikortasun Jasangarriaren sailburuarena, Mugikortasun Jasangarria Saileko behin-behineko langilea izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1.a) eta 30.3 artikuluetan baita aplikagarria den gainerako araudian ere ezarritako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– María Nélida Santos Díaz andrea Mugikortasun Jasangarria Saileko Erakunde Harremanetarako aholkulari izendatzea (5230 kodea eta 9 dotazioa duen lanpostua) zuzendari mailarekin.
Bigarrena.– Interesdunak aholkularitza-eginkizunak emango dizkio Mugikortasun Jasangarriko titularrari.
Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goi-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 eta/edo 5.1 artikuluetan jasota dauden aurreikuspenen bat edo guztiak aplika dakizkion.
Laugarrena.– Izendapen honek 2024ko irailaren 11tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Era berean, Agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da aholkulariak betetzen duen konfiantza- edo aholkularitza-funtzioaren hartzailea den agintariak kargua uzten duenean, lehenago edozein momentutan ezeztatzeko dagoen aukerari uko egin gabe.
Bosgarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 11.
Mugikortasun Jasangarriaren sailburua,
SUSANA GARCÍA CHUECA.
RSS