
187. zk., 2024ko irailaren 25a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SAILA
4417
AGINDUA, 2024ko irailaren 10ekoa, Mugikortasun Jasangarriaren sailburuarena, Mugikortasun Jasangarriaren Saileko behin-behineko langilearen kargu-uztea xedatzeko dena.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut:
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Álvaro Carmona Tamame jauna Mugikortasun Jasangarriaren Saileko Erakunde Harremanetarako aholkulariaren kargutik kentzea (5230 kodea, 9. dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu-uzteak 2024ko irailaren 10ean izango ditu eraginak.
Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 10a.
Mugikortasun Jasangarriaren sailburua,
SUSANA GARCÍA CHUECA.
RSS