Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2024ko irailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4309

EBAZPENA, 2024ko uztailaren 18koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, nekazaritza eta basogintzako ekoizleen elkarteei Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko apirilaren 10eko Aginduaren bidez deitutako laguntzak ukatu eta emateko dena.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko apirilaren 10eko Aginduaren babesean, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan –(1) eta (2)– zerrendatutako laguntza-eskabideak aurkeztu ziren. Agindu horren bidez, NPEPEn (2023-2027) aurreikusitako nekazaritza eta basogintzako ekoizleen elkarteentzako laguntzen 2024ko ekitaldiko deialdiaren oinarriak onartu ziren. Kontuan hartu da deialdiaren Aginduaren 8. oinarria aplikatuta eratu den eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2023ko azaroaren 17ko Ebazpenaren bidez izendatu zen Balorazio Batzordeak egindako ebazpen-proposamena.

2024ko uztailaren 17an, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebazpen-proposamena egin zuen, agindu horretan ezarritako betekizunak, baldintzak eta balorazio-irizpideak kontuan hartuta.

Aurretik azaldutakoa aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean (1) zerrendatutako onuradunei 50.000,00 euro ematea 2024ko apirilaren 10eko Aginduaren bidez deitutako nekazaritza eta basogintzako ekoizleen elkarteentzako laguntzetarako.

Bigarrena.– Justifikazioari buruzko dokumentazioa aurkeztu ondoren ordainduko da laguntza, 2024ko apirilaren 10eko Aginduaren 10. oinarrian aurreikusitakoaren arabera.

2024ko apirilaren 10eko Aginduaren 4. oinarrian adierazitakoaren arabera, justifikatzeko epea 2024ko azaroaren 15ean amaituko da.

Era berean, gauzatze-aldiaren epea 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko urriaren 31ra bitartekoa izango da.

Horrekin guztiarekin, diruz lagun daitezkeen gastuek aurreko paragrafoetan jasotako epeak bete beharko dituzte.

Hirugarrena.– Onuradunak 2024ko apirilaren 10eko Aginduan zehaztutako edozer betekizun betetzen ez badu edo Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan aurreikusitako itzulketa-kausaren batean badago, dirulaguntzarako eskubidea galduko du eta, hala badagokio, laguntzak itzuli beharko ditu, bai eta legezko interesak ere.

Era berean, gainerako baldintzak eta eskakizunak bete beharko dira.

Horiek hurrengo estekan kontsulta daitezke:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2024/nekazarien-eta-baso-ekoizleen-elkarteentzako-2024-ekitaldirako-laguntzak/web01-a2elikin/eu/

Laugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean (2) zerrendatzen diren eskatzaileei ukatzea Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko apirilaren 10eko Aginduaren bidez deitutako nekazaritza eta basogintzako ekoizleen elkarteentzako laguntzak.

Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 18a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala