Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2024ko irailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
4302

AGINDUA, 2024ko irailaren 4koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, zeinaren bidez Ogasun eta Finantza Sailean behin-behineko langilea izendatzen baita.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1 a) eta 30.3 artikuluetan baita aplikagarria den gainerako araudian ere ezarritako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Juan Alberdi Alberdi jauna programa eta azterlanetako aholkulari izendatzea Ogasun eta Finantza Sailean; kodea: 5287; dotazioa: 1; maila: zuzendaria.

Bigarrena.– Interesdunak aholkularitza emango dio Ogasun eta Finantza Saileko titularrari.

Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goren-kargudunen lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 eta/edo 5.1 artikuluetan jasota dauden aurreikuspenen bat edo guztiak aplika diezazkioten.

Laugarrena.– Izendapen honek 2024ko irailaren 7an izango ditu ekonomia- eta administrazio- ondorioak.

Era berean, Agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da konfiantza- edo aholkularitza-eginkizuna ematen dion organoaren titularrak kargua uzten duenean, hargatik eragotzi gabe lehenago ere errebokatu ahal izatea.

Bosgarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio organo honi hilabeteko epean, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 4a.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

NOËL D’ANJOU OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala