
176. zk., 2024ko irailaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (344 KB - 40 orri.)
- EPUB (2457 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4200
EBAZPENA, 2024ko ekainaren 21ekoa, Ingurumen Jasangarritasunaren sailburuordearena, zeinaren bidez zuzentzen baitira Zabor Recycling SLri Legutioko udalerrian (Araba) hondakin arriskugabeak kudeatzeko instalaziorako emandako ingurumen-baimen bateratua berrikusi eta aldatzen duen 2022ko abuztuaren 17ko Ebazpenean hautemandako akatsak.
AURREKARIAK
Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2022ko abuztuaren 17ko Ebazpenaren bidez berrikusi eta aldatu zen Zabor Recycling SLri Legutioko udalerrian (Araba) hondakin arriskugabeak kudeatzeko instalaziorako emandako ingurumen-baimen bateratua.
2022ko uztailaren 15ean, Zabor Recycling SLk baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau eskatu zuen: ukondo bat instalatzea konpresoreen gelan bero-ebakuaziorako; organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2022ko azaroaren 23an.
2022ko abuztuaren 26an, Zabor Recycling SLk baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau eskatu zuen: 4. fokua kentzea –Reydesa Recycling SLra aldatuko da–; organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2022ko azaroaren 23an.
2022ko irailaren 16an, Zabor Recycling SLk gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2022ko abuztuaren 17ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez berrikusi eta aldatu zen Zabor Recycling SLri Legutioko udalerrian (Araba) hondakin arriskugabeak kudeatzeko instalaziorako emandako ingurumen-baimen bateratua.
2022ko irailaren 21ean, Zabor Recycling SLk baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau eskatu zuen: sigi-sagako bereizgailua kentzea –beste prozesu batzuk zatikatzearen ondoriozko errefusak tratatzeko da–; organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2022ko azaroaren 23an.
2022ko urriaren 10ean, Zabor Recycling SLk baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau eskatu zuen: kanpoaldeko lerroetako bereizgailu magnetiko aldagarria kentzea; organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2022ko azaroaren 23an.
Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2022ko urriaren 31ko Ebazpenaren bidez zuzendu ziren Zabor Recycling SLri Legutioko udalerrian (Araba) hondakin arriskugabeak kudeatzeko instalaziorako emandako ingurumen-baimen bateratua berrikusi eta aldatzen duen 2022ko abuztuaren 17ko Ebazpenean hautemandako akatsak.
2022ko urriaren 18an, Zabor Recycling SLk baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau eskatu zuen: 1. eta 2. fokuak sailkapenetik kentzea; organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2022ko abenduaren 16an.
2022ko azaroaren 8an, Araba Garapen Agentziak alegazioak aurkeztu zituen Zabor Recycling SLri Legutioko udalerrian (Araba) hondakin arriskugabeak kudeatzeko instalaziorako emandako ingurumen-baimen bateratua berrikusi eta aldatzen duen 2022ko abuztuaren 17ko Ebazpena zela eta.
2023ko otsailaren 17an, Araba Garapen Agentziak eskatu zuen zenbait kontsiderazio sartzeko Zabor Recycling SLri Legutioko udalerrian (Araba) hondakin arriskugabeak kudeatzeko instalaziorako emandako ingurumen-baimen bateratua berrikusi eta aldatzen duen 2022ko abuztuaren 17ko Ebazpenean.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko martxoaren 24ko Aginduaren bidez, Zabor Recycling SLk Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2022ko abuztuaren 17ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zen. Ebazpen haren bidez berrikusi eta aldatu zen Zabor Recycling SLri Legutioko udalerrian (Araba) hondakin arriskugabeak kudeatzeko instalaziorako emandako ingurumen-baimen bateratua. Bigarren ebazpen-zatian, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeari agintzen zaio 2022ko abuztuaren 17ko Ebazpena alda dezala, hautemandako akats materialak zuzentzeko.
2023ko martxoaren 28an, Araba Garapen Agentziak 2023ko otsailaren 17an bidalitako kontsiderazioak zuzentzeko eskatu zuen.
2023ko uztailaren 15ean, Zabor Recycling SLk baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau eskatu zuen: Zabor San Antolingo kanpoaldeko lerroak birbanatzea, horietako hiru kenduz eta laugarrena pabiloiaren hegoaldean jarriz, eta Zabor San Antolingo instalazioaren kanpoko pabiloiak eraistea; organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2023ko ekainaren 16an.
2023ko ekainaren 23an eta 26an, Zabor Recycling SLk baimenaren aldaketa ez-funtsezko hauek eskatu zituen: hornidura-armairuan jarduketak egitea, Araba Garapen Agentziak egindako errekerimenduaren arabera, eta zolata konpontzea –obrak egin behar dira, bai eta 92,4 m3 inguruko indusketa bat ere; organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2023ko abuztuaren 1ean.
2023ko uztailaren 6an, Zabor Recycling SLk baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau eskatu zuen: San Antolingo lurzatian pabiloi atxiki bat eraikitzea –1915,82 m2-ko azalerakoa– lehendik dagoenaren ondoan. Pabiloi berria eraikitzearekin batera, bost eraikin txiki eraitsiko dira, 640,37 m2-ko azalera okupatzen dutenak; organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2023ko abuztuaren 2an.
2023ko irailaren 11n, Zabor Recycling SLk baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau eskatu zuen: Zabor San Blaseko indukziozko bereizte-lerroen pabiloian, eiekzio pneumatikoko etapetako baten ordez X izpien transmisio bidezko teknologiako SGMren makina berri bat jartzea plastiko astunak eta arinak bereizteko; organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2023ko irailaren 13an.
Sailburuordetza honetako zerbitzu teknikoek egiaztatu dituzte Zabor Recycling SLk jakinarazitako akatsak aipatutako ebazpenean, eta akats horiek zuzentzea erabaki da, ebazpen horretako lehenengo eta bigarren atalak zuzen adieraziz.
2023ko urriaren 24an, abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 40. artikulua aplikatuz, ebazpen-proposamena bidali zitzaion Zabor Recycling SLri, eta hamar eguneko epea eman zitzaion egoki irizten zituen ohar eta alegazioak aurkez zitzan.
2023ko azaroaren 7an, Zabor Recycling SLk alegazioak aurkeztu zituen, idazki baten bidez. Ebazpen honen eranskinean daude jasota, labur, organo honek haiei buruz egindako oharrekin batera.
Halaber, entzunaldi-izapide horretan alegazioak jaso direnez, 2024ko apirilaren 9an, abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 40.2 artikulua aplikatuz, alegazioak helarazi zaizkie, ebazpen-proposamenarekin batera, alegazioak aurkeztu zaizkien txostenak egin dituzten organoei.
2024ko maiatzaren 24an, Zabor Recycling SLk baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau eskatu zuen: 0100027774-03 xurgatze-sistema kentzea (lerro berdea).
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak ezartzen duenez, «Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».
Ingurumen-organo honek du ebazpen hau emateko eskumena, bat etorriz Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan xedatutakoarekin.
Honako xedapen hauek ikusi dira: abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina; 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 68/2021 Dekretua, otsailaren 23koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena, eta aplikatu beharreko gainerako arauak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Zabor Recycling SLri Legutioko udalerrian (Araba) hondakin arriskugabeak kudeatzeko instalaziorako emandako ingurumen-baimen bateratua berrikusi eta aldatzen duen Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2022ko abuztuaren 17ko Ebazpenean hautemandako akatsak zuzentzea.
Bigarrena.– Ingurumen-baimen bateratua aldatzea beharrezko egiten duten instalazioaren aldaketa ez-funtsezkotzat jotzea Zabor Recycling SLk Legutioko udalerrian (Araba) hondakin arriskutsuak eta arriskugabeak kudeatzeko jarduketarako jakinarazitako aldaketa-proiektuak.
Hirugarrena.– Zabor Recycling SLri Legution hondakin arriskugabeak kudeatzeko jarduketarako emandako ingurumen-baimen bateratua aldatzea. Lehen aldiz 2015eko maiatzaren 21eko Ebazpenaren bidez eman zen. Zehazki, lehenengo, bigarren eta laugarren atalak aldatuko dira.
Laugarrena.– Ebazpen honen I. eranskinean zehaztutako eran aldatzea hizpide dugun ingurumen-baimen bateratuaren lehenengo, bigarren eta laugarren atalak.
Bosgarrena.– Ingurumen-baimen bateratu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Seigarrena.– Ebazpen hau Zabor Recycling SLri jakinaraztea.
Zazpigarrena.– Ebazpen hau Legutioko Udalari, Urrunagako Administrazio Batzarrari, Goiaingo Administrazio Batzarrari eta Araba Garapen Agentziari jakinaraztea, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan, hau da, legez beharrezkoak diren beste lizentzia, baimen, erantzukizunpeko adierazpen edo komunikazio batzuk lortu ahal izatea.
Errekurtsoak:
Egintza honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 21a.
Ingurumen Jasangarritasunaren sailburuordea,
AITOR ALDASORO ITURBE.
RSS