
176. zk., 2024ko irailaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4198
AGINDUA, 2024ko uztailaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak izendatzen eta kargutik kentzen dituena.
Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, lege hori garatuz Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz eta Kristau Eskolaren proposamenez, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ikastetxe pribatuetako taldearen ordezkariak izan diren pertsona hauek Euskadiko Eskola Kontseiluko kide-kargutik kentzea:
– Diego Bande Cordero jauna.
– Fernando Casas Gallego jauna, Diego Bande Cordero jaunaren ordezkoa.
– Nerea Belategui Arenaza andrea, M.ª Eugenia Iparragirre Bemposta andrearen ordezkoa.
2. artikulua.– Haien tokian, eta agintaldia amaitzeko geratzen den aldirako, honako pertsona hauek Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, ikastetxe pribatuetako taldearen ordezkari gisa:
– Fernando Casas Gallego jauna.
– Jorge Urrutia Barañano jauna, Fernando Casas Gallego jaunaren ordezkoa.
– María Rengel Franco andrea, M.ª Eugenia Iparragirre Bemposta andrearen ordezkoa.
AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 15a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS