
176. zk., 2024ko irailaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 3 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HEZKUNTZA SAILA
4195
AGINDUA, 2024ko abuztuaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita sail honetan lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskaritzako lanpostuen zerrenda onartzen duen urtarrilaren 13ko 3/2009 Dekretuak ezarri zuen Hezkuntzako Ikuskaritzako lurraldeburuaren lanpostua. Lanpostu horren eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 14. artikuluan daude jasota.
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 13.5 artikuluak xedatzen duenez, Ikuskaritzako lurraldeburuak zuzenean egongo dira ikuskari nagusiaren mende, eta hezkuntzaren alorrean eskumena duen saileko titularrak izendatuko ditu, ikuskari nagusiak proposatuta, izendapen askeko prozeduraren bidez.
Bat etorriz Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102. artikuluan xedatutakoarekin, sail honek erabaki du deialdia iragartzea agindu honen eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen askez betetzeko. Hona hemen deialdiaren
OINARRIAK
Lehenengoa.– Agindu honen eranskinean eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete agindu honen bidez iragartzen den lanpostua.
Bigarrena.– Interesdunek Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, 5 egun balioduneko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Eskabidean, datu pertsonalak eta gaur egun duten destinoa adierazi beharko dituzte.
Hirugarrena.– Izangaiek, idazkiarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, datu hauek jasoko dituena:
– Titulu akademikoak.
– Administrazio publikoan betetako lanpostuak.
– Ikasketak, ikastaroak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.
Aurrekoaz gain, eskatzen diren betekizunen eta alegatutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte izangaiek. Halaber, egoki iritzitako argitalpenak, txostenak edo beste edozein agiri aurkeztu ahal izango dituzte.
Laugarrena.– Euskal Enplegu Publikoaren 11/2022 Legearen 102. eta 103. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak organo teknikoari bidaliko dizkio jasotako hautagaitzak, organo horrek egin dezan lanpostuaren monografian eskatzen diren gaitasunak egiaztatzen dituzten pertsonen zerrenda, eta Hezkuntza Sailari proposa diezaion 3 pertsonaren zerrenda bat, lanpostua betetzeko egokitasuna eta konpetentzia profesionalak egiaztatzen dituena. Pertsona horien gainean egingo da lanpostua bete behar duen pertsonaren hautazko izendapena.
Hezkuntzako sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da deialdi hau, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik aurrera. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Bosgarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abuztuaren 27a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
ERANSKINA
Deitutako lanpostua: lanpostu 1.
Izena: Ikuskaritzako lurraldeburua.
Kokalekua: Gipuzkoako Ikuskaritza.
Destinoaren kokalekua: Donostia / San Sebastián.
Titulazio-taldea: A1 taldea.
Kidegoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako ikuskariak.
Urteko berariazko osagarria: 6.566,42 euro.
Hizkuntza-eskakizuna 2.a, egiaztatua.
Lanpostua betetzeko baldintzak:
– Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoko karrerako funtzionario izatea.
– Jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak edo senideak zaintzeko eszedentzian egotea.
– Era berean, aipatutako kidegoko karrerako funtzionarioek ere parte hartu ahal izango dute lehiaketan, baldin eta nahitaezko eszedentzian, beste administrazio publikoren batean lanean, funtzio-gabetuta edo borondatezko eszedentzian badaude. Horretarako, egoera horietarako ezarritako epea bete beharko dute.
RSS