
174. zk., 2024ko irailaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
4172
37/2024 DEKRETUA, irailaren 2koa, lehendakariarena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko zenbait kide aldatzekoa.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 5. artikuluak lehendakariari esleitzen dio instituzio, antolakunde, entitate eta elkarteek batzorderako hautatzen dituzten ordezkariak izendatzeko ahalmena, eta lege-testu bereko 7. artikuluak ezartzen du batzordea osatzen duten pertsonen aldia lau urtekoa izango dela eta ez dela eragozpenik izango haiek berriro hautatzeko.
Legeak ezartzen du, gainera, batzordean ordezkaritza duten instituzio, antolakunde, entitate eta elkarteek aukera dutela titular edo ordezko izendatu dituzten pertsonak aldatzeko. Izendatua kargu horretan arituko da ordezkatuari bete behar zuen eta aurreko paragrafoan aipatu den lau urteko epea bete arte geratzen zitzaion denbora igaro arte.
Lege horren 5. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta 7. artikuluarekin lotuta, Euskadiko Langile Batzordeen Konfederazio Sindikalak (CCOO) lehendakariaren irailaren 13ko 22/2023 Dekretuaren bidez izendatutako kide titular bat eta ordezko bat ordeztu ditu, eta bera ordezkatzeko beste batzuk izendatzea erabaki du.
Horren ondorioz, hauxe
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Estibaliz Montero Mendoza andrea Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide titular izendatzea; Euskadiko Langile Batzordeen Konfederazio Sindikalak (CCOO) hautatu du, Arantza Martínez Tobalina andrea ordezteko.
2. artikulua.– Juan José López Díaz jauna Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko ordezko kide izendatzea; Euskadiko Langile Batzordeen Konfederazio Sindikalak (CCOO) hautatu du, Estibaliz Montero Mendoza andrea ordezteko.
3. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko irailaren 2an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
RSS